Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maletategi (orobat maletegi g.er.) iz autoetan eta, maletak kokatzeko lekua.

Taxistak fardelak paratuak zituen maletegian eta kotxe gainean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 95. orr.

Irekita zegoan, eta hutsik maletategia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 27. orr.

Autotik irtendakoan maletategiko atea ireki du, zekarrena utzi eta bestea hartu du. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 110. orr.

Semeak berak lagundu naik, bere beso-motzekin, maletategira kargatzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 24. orr.

Lagundu egiten digu zorroak eta maletak nire autoko maletategitik bere Volvo kamionetara aldatzen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 195. orr.

Kanpinean, dena hain agudo bildu baitugu, jan-edateko guztiak maletategian pilatu ditiat, bertze zerekin batean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 26. orr.

Maletategiko ate irekiak munstro baten ahoaren eitea zuen, gu betikoz irensteko prest. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 372. orr.

Leonidas Trujilloren gorpua Juan Tomas Diazen autoko maletategian sartu zuten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 315. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autoko maletategian (3); maletategian sartu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus