Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mamitsu (orobat mamitxu g.er.) 1 izond mami asko duena. ik haragitsu.

Arbi mamitsu bat bezain lerden eta mardula zen neskagazte odol-bizi bat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 345. orr.

Hosto mamitsu eta berde argiko bi landarek apaintzen zuten. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 33. orr.

Janari gozo mamitsuz elikatuko zarete. Elizen arteko biblia   Is 55,2

Laffitte, Beraza eta Parador Isabelek prestatzen zituzten afari gozo mamitsuen amaieran. Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

Zabaltzen direnean, barruan bada konkortxo mamitsu bat, behatzaren punta baino gehiago ez dena. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 249. orr.

Begi handiak eta gorri biziz margotutako ezpain mamitsuak zituen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 22. orr.

Haien aurpegiak mamitsuak eta biribilak ziren. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 30. orr.

Hire bular mamitsu horietako bakardadea betetzeko, Sue? Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 181. orr.

Hanka politak zituen, ez oso mamitsuak, zuzenak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 181. orr.

Sekulako estutua eman zion konorterik gabe zegoen emakumeari, haren haragi mamitsuan arrastoak uzteraino. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 177. orr.

Gogoko dituan beltzaran mamitsu horietako batekin esan nahi duk? Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 78. orr.

Larruazalaren parterik handiena dermisa da, geruza mamitsuago bat, 1,5-2 mm-ko lodierakoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 71. orr.

2 irud/hed

Eztarri oneko ahots mamitsu batez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 91. orr.

Txinan bisitan, kontratu mamitsuak lortu ditu Schroederrek. Berria - Ekonomia   2004-12-07

Kalte-ordain mamitsuak jasoko baititugu. Berria - Ekonomia   2006-03-30

Ligak etekin ekonomiko mamitsuak emango dizkiola UCIri. Berria - Kirola   2004-04-23

Uda hondarreko [hegaluze] harrapaketa mamitsuei begira dago sektorea. Berria - Harian   2005-08-21

3 (esaten edo idazten denaz)

Hitz gutxi esan zituen, baina mamitsuak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 396. orr.

Txosten mamitsua eta gaurkotasun betekoa. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 169. orr.

Sakoneko azterketa eta eztabaida mamitsuei erabat uko eginez. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 103. orr.

Bilkura mamitsua oro har. Herria   2004-02-19

Ekarpen teoriko mamitsuak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 15. orr.

Skinner-en Verbal Behaviori buruz idatzi zuen iruzkin mamitsu eta luzea. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 9. orr.

Liburu entretenigarriak bai, baita «mamitsuak» ere. Berria - Kultura   2004-12-01

Bi liburuxka mamitsuren idazlea. Itxaro Borda   «%100 basque» - 164. orr.

Ikerketak egin nahi zituen, aspalditik buruan jira-biraka zebilkion obra mamitsu bat idazteko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 367. orr.

Aste bat gabe, jakingarri mamitsuak eskuratu nituen, nire usterik beltzenen baieztapen. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artikulu mamitsu (8); hitzaldi mamitsu (4); liburu mamitsu (4); mintzaldi mamitsu (5)

egitarau mamitsua (4); eztabaida mamitsua (6); guziz mamitsua (3); liburu mamitsua (7); mamitsua egin (5); mamitsua izan (11); mamitsua izan zen (3); mamitsua izango (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus