Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mandeuli (orobat mandaeuli g.er.) 1 iz euliaren antzeko intsektua, aho xurgatzailearen ordez eztena duena, euli-mandoa (Hippobosca equina).

Euliak, mandeuliak eta bertze intsektu guztiak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 383. orr.

Eltxo, mandeuli eta ezparen kontra. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 216. orr.

Ez da mandeulia inon pausatu. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 147. orr.

Mikroak mandaeuliaren hegal-hotsaren antzekoa hedarazten du. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 177. orr.

2 (erkaketetan)

Llorente mandeulia baino astunagoa da, kontrarioa xaxatzen du etengabe, defentsei baloia lasai ateratzeko aukeraik eman gabe. Berria - Kirola   2004-12-30

3 irud/hed

Han ziren gorteko kideak, baina baita mantenu errazera hurbildutako ezpara eta mandeuli arruntagoak ere. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 106. orr.

Pelikulen argumentuak kontatzen dituzten mandeuliak. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 146. orr.

Joanes mandeulia belarritik uxatu ahal izan nuen,azkenen ere. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 263. orr.

Neskaren bat lantzen ere ari zitekean, eta mandeulirik ez nahi inguruan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 17. orr.

-Zuen arreben inguruan mandeuliren bat sumatuz gero, etor niregana ziztuan salatzera! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus