Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mantal (orobat amantal g.er.) 1 iz jantziak ez zikintzeko, horien gainean jartzen den soinekoa, atzealdean edo aurrealdean lotzen dena. ik txabusina.

Pisarazi du gaixoa eta kalkulagailua atera du mantalaren sakelatik. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 97. orr.

Kolore argiko mantal bat zeukan soinean, sedazkoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 48. orr.

Bere ezkontzako soinekoa guretzako jaunartzeko soineko egin zuen; jaunartzekoa, jaiegunetako; jaiegunetakoa, astegunetako; astegunetakoa, amantal; amantala, trapu zahar eta trapu zaharra tomate-parrak lotzeko zinta. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 423. orr.

Kotoizko soineko bat eta perkalezko mantala jantzita. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 194. orr.

· Arropa-gaineko mantal gris zikin-estali horietako bat baitzeraman soinean eta bisera moduko kapela zapal bat buruan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 227. orr.

Arropa gaineko mantal gris bat zeraman soinean, higatua baina garbia. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 256. orr.

2 (izenondoekin)

Oso arropa gutxi darama mantal zuriaren azpian. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 263. orr.

Mantal zuriz jantzitako erizain bat. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 78. orr.

Egia da laneko jantzia, klinika estetikoetan ohi diren moduko mantal zuri serioa, arras ongi zegokidala. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 14. orr.

Gero, bere mantal zuria jantzita eta estetoskopioa lepotik zintzilik zuela, ondoko gelara joaten zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 148. orr.

Jauregiko damen gisan ageri ziren lerrokada hartan, beren mantal zuri handiek sorbalda itzelak, bularrak, sabelak biribiltzen zizkietela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 152. orr.

Laborategian gure aitak mantal gris bat janzten zuen, Contirena bezalakoa. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 47. orr.

Satenezko mantal gorrimin bat zeukan jantzirik une horretan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 407. orr.

Galdetu mantal zuridunei. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 254. orr.

3 aurreko mantala.

Maila bat jaitsi zuen lepotik zintzilik zeukan mantal batekin esku bustiak lehortzen zituen bitartean. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 131. orr.

Harakinek, mantal zuri handiak jantzirik, [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 56. orr.

Mahuka hutsik, besoak mantal urdinaren bularrekoaren gainean antxumaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 100. orr.

Egizu kontu -hasi zen berriro Honorine bere mantal ertzaz negar malkoak xukatuz. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 74. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emaztea zalu-zalua joan zen etxerantz, herabeturik, negarrak mantal hegiaz xukatzen zituela. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 37. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurrean botata, erizain-mantal zuri bat. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 263. orr.

Nortasun eta jokabide osoa -batzuetan urduri eta lotsatia- aldatu egiten zaizkio kirurgialari-mantala janztean, Soinean, ume mantal handi eskotatu bat zeukan, Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 110. orr.

6 aurreko mantal sukaldean-eta, gorputzaren aurreko aldea babesteko, gainerako jantzien gainean ezartzen den jantzia, belaunetaraino heltzen den eta lepoan edo gerrian lotzen den ehunezko zati batez osatua.

Eskuak aurreko mantalean lehortu zituen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 362. orr.

Ama sukaldean ari zen, aurreko mantal zuri bat jantzita, arrautzak jotzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 12. orr.

Sukalderaino joan, aurreko mantal txiki bat bere gerri oparoan lotu eta nik garbitu berri nuen harraskako ontziteria garbitzen hasi zen berriro. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 201. orr.

Aurreko mantalaren ertzaz, berak bakarrik ikusten dituen hauts-arrastoak kentzen ditu markotik eta kristaletik. eskua aurreko mantaleraino jaitsi eta hasiera eman zion emaro-emaro dena estaltzen joan zen isiltasunari. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 66. orr.

Sukalde-komunetatik zetorrek kiratsak atzera eragin bazion ere, aurreko mantala jantzi, eta ontzi, harraska, zoru, komunak garbitzen hasi zen... Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 219. orr.

-Libertariotik izena honek ere! -esan zuen Karmenek harenganako lilura galdurik bezala, lan-jantziaren goialdeko aurreko mantala lotuz-. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 30. orr.

7 eskolako mantal

Irailean itzultzen ziren, eta gure amak Tersillari deitzen zion haurrei galtzak, eskolako mantalak, pijamak eta soingainekoak egin ziezaizkien. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 268. orr.

Nire jantziak garbitu eta josten nituen soilik zure aurrean txukun eta apain agertzeko, eta jasangaitza zitzaidan eskolako mantal zaharrean (nire amaren txabusina berjositako bat zen) ezker aldean lau ertzeko adabaki bat izatea. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 19. orr.

8 etxeko mantal

Ez zen inoiz ateratzen, etxeko mantalaz jantzirik egoten zen beti. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 385. orr.

Bizkor-bizkor, etxeko mantala kendu eta soinekoa sartzen dut burutik behera. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 32. orr.

Itxuraz, Liubak deitu zienean ohean zeuden jadanik, guztiak etxeko mantal arina baitzeramaten soinean. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 160. orr.

Horrela igarotzen zuen denbora, bakar-bakarrik mundu osoan, hogeita hamabi urteko gizon gazte hark, egonean, etxeko mantala jantzirik, gorbatarik gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 368. orr.

Azkenean, ohetik jaiki, garbitu, etxeko mantala jantzi, eta egongelara joaten zen tea, kafea, kakaoa eta esne jetzi berria edatera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 366. orr.

9 galtza-mantal ik galtzamantal.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus