Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mari cf martin.
1 mari-agintzaile izond adkor

Mari-agintzaile bat haiz eta mari-zirtzil bat. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 182. orr.

2 mari-apain izond adkor

Nire ondotik, arreba Jonek lehen jaunartzea egin orduko irabazia zuen mari-apain eta ilupa fama, eta geroan ere tema berari atxiki zaio, mari-apain eta ilupa beti. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 117. orr.

Bettina izan zen salatu ninduena: mari-apain hark ostatuko nire gela miatu eta lastairaren azpian ezkutaturiko pistola aurkitu omen zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 181. orr.

3 mari-bandera (corpusean maribandera soilik) izond adkor

Baina ez dakit, beste maribandera horrekin! Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 39. orr.

'Ama, hau da maribandera deitzen dizuna, esan nion nik amari. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 56. orr.

· Ni zutaz aprobetxatzen naiz, zu nitaz, gaur gaurkoak eta bihar biharkoak, eta beste lore batera, maribandera! Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 195. orr.

4 mari-bekaizti izond adkor

-Eta hi mari-txoro bat eta mari-bekaizti bat. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 182. orr.

5 mari-belendrin (corpusean maribelendrin soilik) izond adkor

Emaidazu zure mihia maribelendrin horrek!... zure ipurmasailak nire eskumako eskuan pausa daitezela, ezkerraz klitorian kilimak egiten dizkizudan bitartean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 136. orr.

Hara nola isurtzen den maribelendrina! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 92. orr.

6 mari-bero (orobat maribero) izond adkor

Nahikoa kezka nituen buruan bueltaka, neska maribero batez arduratzeko. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 153. orr.

Tira, kontatuko didak bertako neskak esaten den bezain mariberoak diren! Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 61. orr.

O, mariberoak halakoak! nolako plazera izango duzuen orain, larrua jotzerakoan! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 190. orr.

-Itxoin apur batean, mari-bero horrek -petraldu zitzaion laguna-, oraindik ez zekinagu-eta haien orientazio sexuala. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 96. orr.

Sentitzen al duzu maribero horrek? esaidazu, esan, sentitzen al duzu nola hondoratzen zaizun? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 179. orr.

7 mari-berritsu izond adkor

Gaixotasuna argi zegoenean, baztanga edo alborengoa esate baterako, berak antzematen zion, eta auzoko mari-berritsuek ere bai, eta edonork. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 211. orr.

8 mari-bideetako (corpusean maribideetako eta maria-bideetako soilik) izond adkor prostituta.

Orain dela urte batzuk, bai Euskaldunon Egunkaria-n eta bai Berria-ren aurreneko hilabeteetan, sarriago irakur zitekeen, lepazuri, maribideetako, neska txiki eta antzeko samur-xanoak baztertuta, puta eta prostituta maileguen aldean euskaldun zitzaigun emagaldu. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 101. orr.

Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala, maria-bideetako... eta baita mari-matraka ere. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 68. orr.

9 mari-bihurritxo (corpusean maribihurritxo soilik) izond adkor

Saint-Ange Anderea, berak ere neska musukatuz: zer uste zenuen maribihurritxo horrek, txanda-pasa egingo nuela? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 85. orr.

10 mari-burruntzi (corpusean mariburruntzi eta mariburduntzi soilik) izond adkor

-Ezagutzen al duk mariburruntzi hau? Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 214. orr.

Gortina txiki-txiki bat zeukan gela hori eta umeen etxea banatzeko, eta Txilintxok, mariburduntzi samarra zenez, gortina korritzen zuen janzteko edo arropak eranzteko. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 109. orr.

11 mari-fandanga (corpusean marifandanga soilik) izond adkor

Marifandanga halakoa! nola aztoratzen duzun nire izor-zukua, nola azkartzen duzun isurketa zure berbekin eta zure ipurdiaren berotasun neurrigabearekin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 180. orr.

Nolako biraoak botatzen dituen marifandangak!... Dolmancé, isur zaitez, isuri, ene maitea... baserritar kankailu honek blai egin behar nau. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 207. orr.

12 mari-gaxte izond adkor

Mutilak abuztuan puta mari-gaxte horrekin plana duela erran dio igotzean. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 70. orr.

13 mari-gizon (orobat marigizon) izond adkor

Eta zapuztu egiten dute, eta berak xomorroekin jarraitzen du, eta neskek marigizon esaten diote, haserretu egiten da eta beltza esaten diote eta berak zerriak. eta ez da harritzekoa, aro heroiko postminoikoaren ondare epikoan, genre kutunetako bat "emakumeen katalogoak" izatea, non mari-gizon ospetsu baten krimen eta atsekabeak kontatzeak beste baten kondaira sortzen baitzuen, ia amaierarik gabeko oroitzapen poetikoen katea osatuz. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 84. orr.

14 mari-harro izond adkor

Ninik mari-harro bat ematen zuen; senarrak, bitxiz betetako agure putzontzi bat. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 307. orr.

15 mari-jakintsu izond (corpusean marijakintsu soilik) izond adkor

Lehen ere esan dizudan bezala, esaten dudana ez da sentitzen dudana, eta horregatik dut mutil zale fama, maite jolasen zalea naizela, marijakintsu bat naizela eta eleberri arrosa kolorekoak gustatzen zaizkidala. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 348. orr.

16 mari-kutzu izond adkor

Azen ontzeko, batto arrunt mari-kutzu, besteak berriz iduri ahate mutua Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 70. orr.

17 mari-lizun (corpusean marilizun soilik) izond adkor

Zeure buruaz arduratzen zara bakarrik: ongi egiten duzu, marilizun horrek; baina zeure atseginen mesedetan, kitzika ezazu zalduna, bera izango baita zure lehen fruituaren biltzailea. Begira, madame, ikusi zure marilizun txikia dena haziz beterik; bere aluaren sarrera busti-busti eginda dago; masturba ezazu, igurtzi haziz blai duen klitoria: egin daitekeen gauzarik gozoenetakoa da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 203. orr.

18 mari-lotsagabe izond adkor

Teilatupeko maizter bat, beti lan asko ematen zuena, andre Beltza zen, mari-lotsagabe zahar bat. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 120. orr.

19 mari-madama izond adkor

Mari-madama galanta eginda zaude zu! -esan zion txantxetan Ceciliak. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 53. orr.

20 mari-maistra (orobat marimaistra; Hiztegi Batuan, mari sarreran, mari-maistra agertzen da) izond adkor

"Marimaistrak", gure amaren mintzamoldean, hauxe esan nahi zuen: neskato jakintsua, pinpirina eta farfailez jantzia. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 172. orr.

Marimaistra haietako bi ahizpak ziren eta bakarrik bizi ziren, aita xaharrarekin. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 173. orr.

Bi neskatxek beren mari-maistra aurpegia jartzen segitzen zuten, solasaldia sosaren gaira eramaten saiatzen nintzen bakoitzean. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 209. orr.

· Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala, maria-bideetako... eta baita mari-matraka ere. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 68. orr.

21 mari-maisu (orobat marimaisu; Hiztegi Batuan, mari sarreran, mari-maisu agertzen da) izond adkor

Eta zuk zer, marimaisu horrek? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 68. orr.

Hermionek orain uko egiten zion Harry eta Ronekin hitz egiteari, baina bera hain agintzaile eta mari-maisua izanik, besteek saritzat hartu zuten jarrera hura. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 149. orr.

Zirikarroltze, Esgot, Uzkipitxer Arnega eta Doilor Tutuluti profesurrak eta eulixka ikasleria, eta Errient Errieta marimaisuen leinua. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 45. orr.

22 mari-matraka (orobat marimatraka; Hiztegi Batuan, mari sarreran, mari-matraka agertzen da) izond adkor

Oihuka ezazu nahi beste, marimatraka horrek, sartuko dizudala diotsut, mila aldiz lehertu behar baduzu ere!. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 204. orr.

Marimatraka da eta gizalegerik gabea, oinak etxean eduki ezin dituzten horietakoa. Elizen arteko biblia   EsZ 7,11

· Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala, maria-bideetako... eta baita mari-matraka ere. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 68. orr.

23 mari-matxarda izond adkor

Horrelako mari-matxarda bat izanik, nik sekula eman ezin izan niona eman zion. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 143. orr.

24 mari-motrailu izond adkor

Handik aurrera, errosarioa: mari-tuntuna, mari-fandangoa, mari-matraka, mari-motrailua... Harik eta amona Dolores agertzen zen arte. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 182. orr.

25 mari-mutiko (corpusean marimutiko soilik; Hiztegi Batuan, mari sarreran, mari-mutiko agertzen da) izond adkor

Marimutiko esaten genion. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 107. orr.

26 mari-mutil (orobat marimutil; Hiztegi Batuan, mari sarreran, mari-mutil agertzen da) izond adkor

Joango zen ez titi ez ipurdi ez duten marimutil horietako batekin eta badakizu... Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 177. orr.

Minta marimutil hau, galtzerdian zuloarekin? Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 60. orr.

Peggy potzola, pentsatu nuen, gehiegia niretzat, bere hockey jokalarien zangoak eta mari-mutil ile horrekin, Dan-entzako moduko neska zen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 107. orr.

· Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala, maria-bideetako... eta baita mari-matraka ere. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 68. orr.

27 mari-ozpin izond adkor

Nire izena jakinarazi eta itxarongelarako bidea erakutsi zidan, larderiaz, erakusmahai baten gibelean harresitutako bulegari mari-ozpinak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 93. orr.

Zigarroa oraino ahitu gabe neukala jakinarazi zidan bulegari mari-ozpinak "Urtxipia jauna" nire zain zegoela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 93. orr.

Lehenbiziko egunean ezagutu nuen mari-ozpinak egin zidan orain bekoz beko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 252. orr.

28 mari-pertxenta (orobat maripertxenta) izond adkor

Mari pertxenta, marmarti, desatsegin hutsa da; nagusikeriatan aritzen da; azpikeria zalea, gezurti amorratua. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 15. orr.

Gure haurretan mutiko gazteak gorrotatzen bazituen, gorrotatzenago neska maripertxentak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 126. orr.

Zeren... dena esan behar baldin badago, hi, maripertxenta hori, hi oso berezia haiz gero! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 112. orr.

29 mari-petarda izond adkor

Programako aurkezle mari-petardak ere bide horretatik gidatu nahi du ikusleen artaldea, Vanessari egindako galdera zital eta juzgu pozoitsuen bidez. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 63. orr.

30 mari-potxorra izond adkor

-Etorri hona, mari-potxorra -esan zion Nano Zuriari larderiatsu, txandal prakak txorkatiletaraino jaitsita. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 104. orr.

31 mari-potxotxa izond adkor

-Gabon, ondo lo egin, mari-potxotxa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 66. orr.

32 mari-purtzil (orobat maripurtzil) izond adkor

Ez nintzen bihurtu kaleko emakume deritzana, mari-purtzil bat, baina neure larrua saldu dut. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 46. orr.

Baina zer axola dio maripurtzil lotsagabe horri bere soinekoan seinale ziztrin bat eraman beharrak? Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 78. orr.

Marcel Martin ezin makurtu zitzaion azterketa biologiko bat egin beharrari, edozein urdangak, mari-purtzilek edo auskalo zerk, esan zuen, ume bat egin izana leporatzen ziolako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 240. orr.

-Maripurtzila halakoa. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 36. orr.

33 mari-salsera (corpusean marisalsera soilik) izond adkor

Gaizki dagoela? okerrago egon beharko luke, urdanga marisaltsera halakoa...! Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 224. orr.

34 mari-sorgin (orobat marisorgin) izond adkor

Kuxkuxera mari-sorgin galanta da nik uste. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 178. orr.

Auskalo zerk bultzatu zuen marisorgin hura ni salatzera, baina halaxe behar zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 167. orr.

Baldin eta zeure burua altzairuzko bihurtuko bazenu, hala-moduzko zure ezagun-talde horretako marisorgin maltzur eta mihi-luzeengandik babesteko, ene arkumetxoa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 102. orr.

35 mari-sorgintxo (corpusean marisorgintxo soilik) izond adkor

Egia esan, marisorgintxoak gizonezko batek bezala ematen dit ipurditik! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 166. orr.

Eta nola isuri den marisorgintxoa! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 157. orr.

36 mari-txoro izond adkor

-Eta hi mari-txoro bat eta mari-bekaizti bat. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 182. orr.

37 mari-zilipitrin (corpusean marizilipitrin soilik) izond adkor

-Emilianirekin ez, eta marizilipitrin horrekin bai...? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 355. orr.

38 mari-zirri (corpusean marizirri soilik) izond adkor

-Demagun marizirri hori epaitzen uzten digutela hemen bildurik gauden bostoi: iruditzen al zaizue epaile ohoretsuek ezarri dioten zigorrarekin libratuko litzatekeela? Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 78. orr.

39 mari-zirtzil izond adkor

Mari-zirtzil alaena! -oihu egin zuen ahots batek leihotik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 271. orr.

Mari-agintzaile bat haiz eta mari-zirtzil bat. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 182. orr.

40 mari-zorotxo (corpusean marizorotxo soilik) izond adkor

Zuk, marizorotxo horrek, ipin ezazu burua zure lagunaren izterrartean, eta itzul egizkiozu zure mihi ederraz lehen zeureganatu dituzun arreta berberak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus