Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

markatu, marka, markatzen 1 du ad marka ezarri edo egin; marka batez ezaugarritu.

Alboko ateak seinale gorriz markatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Haren etxetxoko atea gurutze gorri batez markatu baitzuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Markatu gauza baliotsuak, lapurtzen badizkizute ezagutu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-07-21

Kabalen markatzea ere egiten da hor, Urepelen bezala.  Herria   2001-05-10

Aduanan bobina guztiak bata-bestearekin nahastuta itzuli zizkidatelako, baina, gehienbat, azken boladakoak (itsas bidaiaz geroztikakoak) non zer zegoen markatu gabe neuzkalako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 283. orr.

Markatutako lehenengo ebakigune-puntuan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Paper batzuk zigiluaz markatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 211. orr.

Gurutze batez eta biribil batez markatzeko eskuratu zioten pergaminoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.

Atzeman dut xoko batean, ene haurren izenak kanibetaz markatzeko tokia, "Xabina-Peio".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.

Harakinek, mantal zuri handiak jantzirik, zigilu batez okela markatu, garraiatu, pisatu eta barra batzuetatik zintzilik uzten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Bera joan zen, zenbait itsasontzirekin, itsasoa arakatzera, eta portuak, senaiak eta armategitarako erabili nahi zituen lekuak markatu zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Nacht und Nebel (Gaua eta lainoa) hitzekin markatzen zituzten naziek berehala hil eta arrastorik utzi barik desagerrarazi behar ziren preso politikoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 14. orr.

Bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini du gure baitan.  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,22

Ea bada, andrea, erruki zakizkigu, eta marka gaitzazu zeure graziaren zigiluaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 918. orr.

· Hainbat auto markatu eta gurpilak zulatu dizkietela.  Berria - Kirola   2006-01-19

2 marka edo eragina utzi.

Zen tokikoa izateak zehaztu, markatu ziola bizimodua, are bizitza bera ere.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 88. orr.

Erakasle horietan izan ote da bat edo beste markatu zaituena?  Herria   2004-10-21

Munduko zer gertakarik zaitu azkarrenik edo gehienik markatu azken urte hauetan?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 26. orr.

Liburu hark asko markatu ninduen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 24. orr.

Ideia horrek biziki markatu ninduen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Espainiako eskualde guztietatik 40.000 pertsonatik gora etorri izanak markatu egin du hiriaren fisonomia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 26. orr.

Euskal Berpizkundea, Europa osoan bezala, erlijio-gerrek markatu zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Jaiotzak eta haurtzaroak markatzen dutela gizakia, alegia.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 56. orr.

3 marka batez seinalatu edo adierazi.

X-ak markatzen du lekua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 355. orr.

Plazaren erdigune geometrikoa markatzen zuen lauza altxatu eta zuloa agertuko zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Hegoaldea eta iparraldea markatzen duten puntuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.

Matiasek apropos markatzen zituen orrialde horiek, neurririk gabe gustatzen zitzaiolako horretaz idaztea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 83. orr.

Ajendan markatzen zenuen lehenengo eguna behintzat.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Txiza eginez markatzen dituzte beren lurraldearen mugak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Pilota igortzen dute multzo batetik bestera, marra batek markatzen duela bakoitzaren partea.  Herria   2002-11-28

Ez ahantz beraz, oraindanik zuen egutegian goiz hori markatzea.  Herria   2005-02-03

Sekzioen borroka lekua markatu zuen eskuan zeukan libreta batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Gero, gurdiaren atzeko ohola altxaturik, zenbait eskutada lastorekin espaloian bere lau metroak markatu, eta barazkiak sortaz sorta emateko eskatu zion Florenti mesedez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

4 adierazi, seinalatu.

Lehenbiziko zutabeak markatzen du zenbat irakasle dauden unibertsitateetan bestelako langile bakoitzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 147. orr.

Jarraitu beharreko ildoa markatu behar zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 204. orr.

Baina tribuak markatzen duen bideari jarraitu beharrean, bide propioa egitea erabakitzen baduzu, susmagarri bilakatzen zara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 398. orr.

Euskal kulturaren oinarrien nondik norakoa markatu, hizkuntza onaren iturriak seinalatu, euskal nortasunaren ezaugarriak zehaztu, gure paisaiaren argi-distirak nolakoak diren definitu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 143. orr.

Lan horrek haustura garbia markatu zuen aitzineko filosofia guztiarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.

Begiradatik begiradara bidezidor ondo markatu eta mugatua dago koloretako argien pean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 119. orr.

Horra lehenengo poxpoloa, fiat lux, jokoaren hastapena markatzen duen seinalea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.

Bihotzaren iparrorratzak markatzen zidan norabidean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.

Europan, 1879ko alemaniar muga-sarien legeak protekzionismoaren aro berri bat markatu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

-Maitasunaren eta errutinaren arteko muga markatu duk oharkabean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 85. orr.

Aspalditxoan beraiek markatu dute erritmoa onerako zein txarrerako.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Mendearen erlojuan t'erdiak markatu behar dituen 1950.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 250. orr.

Mikelek baxu lerro bat markatzeari ekin zion, baxu lerro sendoa, obsesiboa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

Oteizarenganako begiramena dago Arestiren aldetik, baina baita distantziak markatzeko premia ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

Detaileak markatzen du diferentzia, ez maite dugunarengandik espero dezakegunak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.

Zapaltzaileak markatzen du beti jasanezinaren neurria.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 158. orr.

Gipuzkoan ere bi puntu markatu dituzte Greenpeacekoerk: Mutrikuko eta Pasaiako portuak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Lehentasunak markatu behar ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Irujok markatu zuen partidaren erritmoa.  Berria - Kirola   2004-02-08

Musikenek markatu du bidea.  Berria - Kultura   2006-04-14

Estatuaren indarrak beste ezerk ez dizkiola markatzen mugak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 132. orr.

5 azpimarratu, nabarmendu.

Argi behar dugu utzi alde batetik dagoela Serbiako herria eta, bestetik, kriminalak daudela; alde hau markatzeak baldintzatzen du Serbiaren etorkizuna.  Berria - Harian   2005-07-12

Telesforo Monzon zenaren hiltzearen 20 urteak markatu ditu Donostiako Herria Kultur Elkarteak erakusketa batekin Parte Zaharreko Ikatz Auzo Biltokian.  Herria   2001-06-14

Euskal Kultur Erakundeak bere hamabost urteak markatzen ditu mahai gainera ekarriz mega inkesta baten emaitzak.  Herria   2005-09-22

Armenian, Erevan kapitalean, hamar milaka armeniar bildu dira igandean urteburu deitoragarri baten markatzeko; 1915 ean izan zen erresuma hartan turkoek egin zuten izigarrikeria.  Herria   2005-04-28

Niri begira esan zuen "batzuek", hitza markatu nahiz bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 9. orr.

"Eta ez probokazioei erantzun", markatu zuen ahots larriz, Fructuosori begira.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.

Irribarre ttiki bat markatu zitzaion masailetan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 42. orr.

Kamiseta zuri zabal bat jantzi dut eta, ispiluari begira, kreion beltzez markatu ditut begi ertzak. praka bakero estuak paketea markatzeko, kamiseta are estuagoa gimnasioan landutako bizeps eta pektoralak nabaritzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.

Berokia kendu zuen; azpian xigor-koloreko soineko soil bat zeraman gorputza markatzen ziona.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Soineko azpiko tanga ñimiñoak markatzen dizkion ipurmasailtxo irtenak doi dantzatuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

6 neurgailu batek, kopuru bat, neurri bat seinale bat adierazi.

1971ko izotzilaren 4an, termometroak -20.8 markatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Jarri ninduan... eman dik orratzak esferari buelta, hiru kilo markatu ditik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

Londresko erlojuek 8:17 markatzen zutenean.  Berria - Harian   2005-07-08

Hamaikak laurden gutxi markatzen zuen San Bizenteko erlojuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 82. orr.

Orratzak 1994. urtea markatzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 46. orr.

Lan erdiak bukatuta, 13: 20ko denbora markatzen zien kronometroak.  Berria - Kirola   2004-07-13

· Aipatzekoa da Getariak 10:02ko denbora markatu zuela ziabogan, Pasai Donibanek baino segundo bat hobea.  Berria - Kirola   2004-08-12

7 teklak edo kidekoak sakatu.

Telefonoa kakotik hartu eta zenbaki bat markatu nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

Atea itxi eta Monaren telefono zenbakia markatu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 151. orr.

Sei digitoak markatzea baino gauza errazagorik ez dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 271. orr.

Klabea markatu, eta saldoa eskatu nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 94. orr.

· Galdera horixe zebilkidan gogoan, abuztuko larunbat horretan, erredakziotik bere etxeko telefonoa markatu nuenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

8 futbolean eta kideko jokoetan, jokalari batek aurkako taldeko beste jokalari bat hurbildik jarraitu, haren jokoa oztopatzeko.

Ortiz markatzea ez zen erraza, izkin askorik ez zuen egiten, baina indar ikaragarria zuen orduan, orain bezalaxe, eta bere abiadura baliatuz bat-biko jokaldiak egitea asko atsegin zuen.  Berria - Kirola   2004-10-02

Neskak erabakita zuen Harry markatzea, snitcharen bila ibiltzea baino gehiago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

9 futbolean eta kideko jokoetan, tanto bat lortu.

82 garren minutan Dassiek markatu golak ekarri du garaipen hori.  Herria   2001-04-05

Atzelariek ezinezko egin zieten Bordeleko Girondins taldekoei golak markatzea.  Berria - Kirola   2004-01-24

Baliatu dituzte Galestarren hutsak (bost gaztigu-ostiko) eta entsegu bat bakarra markatu dute.  Herria   2003-11-13

Orotara Imanol Hariñordoki-k bi entsegu markatu ditu eta Pepito Elhorga-k bat.  Herria   2004-02-26

Azken mementoan kanadarrek gaztigu-ostiko bat markatu dute.  Herria   2002-11-28

· irud/hed OKE Angelun jartzearekin okzitandarrek tanto bat markatzen dute.  Herria   2003-11-06

10 (era burutua izenondo gisa)

Kopuru markatu haiek batuketa-makinan kalkulatu nahi nituen, baina ez nuen hori egin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Sekula karikaturaren gehiegikerian erori gabe halako estilizazio markatu bat nabari da, laburrean kontzentraturiko gertakari ez-arrunten pilaketak eragina.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Arrasto horrek adierazten du gorpuztasun markatu eta kanpotasun markatzailearen arteko aldea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

11 ez-markatu izond

Sabaikarien sailean, beraz, afrikatua da ez-markatu edo oinarrizkoena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Esaterako, esan dezakegu ingelesezko plural markagabeak (singularrarekiko inolako bereizgarri formalik gabeak) markatuak direla (adib., sg. sheep / pl. sheep) eta, ez-markatu edo oinarrizkoak, markadunak (- s marka dutenak, adib.: sg. table / pl. tables).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

12 markatu gabe (orobat markatugabe) izond

Baina hitz hori markatu gabea da, zabala.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 26. orr.

Izan ere, Orentzero baita, nere ustez, misterio honen izen markatu gabea edo jatorrizkoa.· Laztandu egingo du haren gorputz beltzaran ezti kolorekoa, eguzkiak markatugabea; luze-luze jarriko du, bularrak musukatuko dizkio; amodioa egingo dute. hitz erabilgarrienak, edozein unetan sartzeko modukoak, gehiegi markatu gabeak eta aisa mihiratzen diren horietakoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus