Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marmarikatu [26 agerraldi 11 liburutan], marmarika, marmarikatzen 1 da ad marmarka esan, marmarrean aritu. ik marmartu; murmurikatu.

Goian bego marmarikatu zuen, Mikek gurutzearen seinalea zegien artean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 39. orr.

-Benetan harrigarria da! -marmarikatu zuen, ausarkeriaz eta irribarretsu. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 178. orr.

Hari zeharrez begiratu eta, haserre, marmarikatu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 21. orr.

Onarpen aire bat begien dirdaian, esperantzaz marmarikatu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 163. orr.

Esker hitzen bat marmarikatu eta ganberatik alde egitekoa egin nuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 119. orr.

Madarikazio otoitzak marmarikatuz, zorte gaiztoak Estatuari lot daitezen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 205. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Orain arrats epelaren iluna argi eztiek goxoki sistatzen dute eta gauaren bakeari etxe barneetatik ateratu den jendetzaren hizketa marmarikatuak harmonia bat emaiten dio Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus