Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marmol (orobat marmore g.er.) 1 iz kaltzita kristalez osaturiko kare haitz trinkoa, askotan nabarra, leunduz gero itxura bikaina hartzen dena.

Paretak marmol zuriz estalirik zeuden guztiak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 86. orr.

Zizelkatuta, hura ere, nola "beste" izenak monumentu berriaren marmol beltzean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 157. orr.

Erakustokiaren marmola gorria zen, zain grisez tartekatua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 323. orr.

Atari urdinetatik, marmol zaintsuz apainduriko halletan sartu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 43. orr.

Jauregiko marmol hori-koloreko paretak zeharkatu. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 84. orr.

Marmol pitzatuzko ezkaratz zabala zeharkatu eta [...] eskaileretatik igo nintzen laugarren solairuraino. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 92. orr.

Hala itsasoa, haize bortitzek bere lautadei eragiten dietenean, marmol distiratsuzko olatu zuri bihurtzen da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 139. orr.

Marmola ez da munduko gauzarik beroena. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 104. orr.

Hain gaizki ikusi ninduten, non hildakotzat hartu eta marmolezko mahai baten gainean utzi baininduten. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 409. orr.

Marmolezko iturri oso garai eta oso landu batetik ur hari bat isurtzen zen etengabe konketa batean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 157. orr.

Petronio ez zen delikatuki kordegabetu marmolezko bainuontzi batean, bertsoño lizunak murmurikatuz. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 66. orr.

Ondoren, eskailerak, marmolezkoak edo antzeko materialen batez egindakoak. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 122. orr.

Marmol arrosazko zutabeak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 158. orr.

2 marmolezko pieza.

Bazen han, marmolaren gainean, izokin bikain bat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 173. orr.

Trapu bustia pasatu du marmol gainetik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 112. orr.

Ehundaka polboroi ikusi zituen, mahaiaren marmola estaltzeraino ia. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 129. orr.

2 (erkaketan)

Aurpegia marmola bezain zuri eta hotz zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 257. orr.

Zango batzuk luzeak, biribilduak eta marmola bezain garbiak. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 56. orr.

· Bere azalaren zuritasuna bizia zen, areago marmolarena esnearena baino. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 187. orr.

Ileko suak areagotu egiten zuen Adaren aurpegiko zurbildura ia marmorezkoa. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 10. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere marmol-lanen dotoretasun eta fintasunagatik. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1830. orr.

Eguzki argiak jauregi eta eliz atariak jotakoan marmol harriei ateratzen zien urre-kolorea. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 74. orr.

Gero harearekin berdinduko da, eta ondoren kreta edo marmol-hautsarekin luzituko da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3270. orr.

Marmol-pikorrarekin egin behar da berdindua, mortero hori bere puntuan nahastuz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3290. orr.

Noiz erretiratu behar dituzte marmol puska horiek? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 362. orr.

Bide hau oso gogorra da tarteka, zati batzuk hare-lauzaz eta marmol-lauzaz daude zorutuak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 161. orr.

Erabili ohi ziren marmol-blokeak [...] ez zirela behar bezain sendoak 8 oin (2,5 m inguru) baino gehiagoko zabalera hartzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 21. orr.

Abrikotek marmol tonuak hartzen zituzten goroldioaren gainean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 317. orr.

Prestatua zeukan marmol-kopuru handia tenplu bat egiteko estilo doriarrean. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1890. orr.

Barra bernizatu eta distiratsuak, marmol-imitaziozko mahaiek. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus