Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marraka 1 iz ardien eta ahuntzen oihua. ik marru.

Animalien marruak, marrakak eta arrantzak zetozkidan nahasian. Txillardegi   «Labartzari agur» - 91. orr.

Sinesgogorren iritzian itsasoko hegaztiak omen dira, batzuetan ahuntzen marrakak baitirudite, bestetan gizakiaren kexuak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 311. orr.

Artalde baten marraka antzeman zuten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 238. orr.

Txabola aldetik marraka ahul eta aseak sumatu zituen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 30. orr.

Akerra dardaraz jartzen da, marraka egiten du: soinu itsusi bat, lodia eta zakarra. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 110. orr.

2 irud/hed

Sei gizon azkar plantatu ziren mercedesaren sudur aurrean, eta a-ha, eta a-hi, bultzatu zuten, beribil gaixoaren motorra marraka antzutan akitzen zela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 307. orr.

Sarraila baten marraka marrantatuak pentsarazten dizu kartzela batean zaudela. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 122. orr.

Haizearen marraka itsuek gaua urratzen dutenean. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek? Elizen arteko biblia   1 Sm 15,14

Elge biluzietarik datozkidan ardi marraka elkor bezain txukunak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 59. orr.

Ama halaz, kotxua besapean arditegira bazihoan, hango aire tepoak eta azienda marraka motelek nolabait mundua nahasmenduen zurrunbiloetarik salbatzera helduko balira bezala. Itxaro Borda   «%100 basque» - 125. orr.

Hori ikusita katuak ere ahoa ireki eta bufada bat botatzen badu, haserre-marraka bat, zakurra aztoratzen hasiko da, noski. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 75. orr.

4 (adizlagun gisa) ik marrakaka.

Gero bi ahuntz entzuten omen dira marraka, bata ozen, bestea apal. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 311. orr.

Marraka dakarte ahuntza, burua ezker-eskuin higitzen duelarik. Xabier Montoia   «Elektrika» - 128. orr.

Lotuta jarraitzen dute ardiek, oraindik ere negar-marraka. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 163. orr.

Marraka dihardugu hartzek bezala, urrumaka usoek bezala. Elizen arteko biblia   Is 59,11

Emakume bat maiteminduta, maiteminean iraulka; kateme bat teilatuan marraka; proteina konplexuak odolean zurrunbiloka, organo sexualak hanpatzen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 241. orr.

Harantzago antzara batzuk, indioilarrak asaldaturik, beraiek ere marraka: [...]. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 56. orr.

5 marraka egin

Bee, bee -egin zuen marraka Stanek, biak oldarrean kafetegian sartu zirenean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 250. orr.

Sakonduretan karranka egiten duten idi gurdiak, mendian marraka egiten duten ahuntzak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 118. orr.

Mintzatu beharrean, marraka egiten dik, bildots baten gisara. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 266. orr.

Marraka egiten nuen eta karranpa ugari nuen han ilunpean lotuta egoteagatik. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 102. orr.

Akerra dardaraz jartzen da, marraka egiten du: soinu itsusi bat, lodia eta zakarra. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 110. orr.

· Asteazken goizean sortu zen bildots zuritabeltz pottoloa hiruzpalau punpe eta marraka eginez hurbildu zitzaidan eta buruarekin aztala hunki zidan, musu eman balit bezala. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardi marraka (4); ardien marraka (3); marraka egiten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus