Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

masailezur (70 agerraldi, 27 liburu eta 8 artikulutan; orobat masail-hezur 13 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1 ean; Hiztegi Batuan masailezur agertzen da) 1 iz hortz-haginak kokaturik dauden hezurra. ik baraila.

Dyer gizon altu mehea da, masailezur irten eta begi zorrotzekoa. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 88. orr.

Pertsona batek masailezurra galtzen duenean, zirujauek gorputzeko beste hezur bat jarri ohi diote, jatorrizkoaren lekuan. Berria - Gaiak   2004-08-28

Masail-hezurraren azpi-azpian bigarren kokots bat zeukan aterata. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 27. orr.

Eman nion tiraldiarekin, hagina ezik, uste nuen masailezurra ere atera niola. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 48. orr.

Odoletan ikusi nituen batzuk, masailezurra hautsirik, burezurra leherturik, bularra bala batez zulaturik, agonia geldian, hotel bateko gela batean bakar-bakarrik, beren zauriaz gogoratu gabe, beren zorigaitza baizik ez gogoan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 371. orr.

2 pl

Itxura higuingarria zuen, sudurra motza, zeharkako begirada, masailezurrak irtenak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 150. orr.

Zakur gihartsuak eta buru, aho eta masailezur handiak dituztenak. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 71. orr.

Irribarre egiten zion amonak, begiak gozo eta jostakin, ileak mototsean bilduak, masail hezurrak gora markatuak, oso eslaviarrak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 43. orr.

Erditzalean, leizezulo zabal batean bezala, kideen aurpegi loak eta ametsek itxuraldatuak bereizten ziren: heriotzaz tindaturik, masailezurrei eragiten zieten, jaten ari zirela amets eginez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus