Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matraz (orobat matraze) iz beirazko ontzi biribil lepaluzea, kimika laboratorioetan erabiltzen dena.

Matraz ordurako hutsa hartu, txorrotaren azpian ipini, eta uraren giltza ireki nuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 87. orr.

Matrazaren lepotik sugar bizi bat irten zen, harraskatik hurbil zegoen leihorantz zuzen, eta hango errezelek su hartu zuten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 87. orr.

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota [...] eta maratz-maratz destilatu nuen guztia: operazioa burutzeko puntuan, gisa den moduan sugarra iraungi, aparatua desmuntatu, matrazean geratzen zen likido apurra doi bat hozten utzi, eta gero, burdin ziri luze puntadun batekin, potasio "ilar erdia" sastatu eta atera egin nuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus