Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mehatxari [46 agerraldi, 22 liburutan] 1 izond mehatxatzen duena. ik mehatxagarri.

Hildakoak ez ziren gehiago nire inguruan ibiliko, mamu mehatxarien moduan. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 62. orr.

Munduaren gainera zabaldu zen, erraldoi, eta haiengana esku mehatxaria luzatu zuen, ikaragarria, baina ahula. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 281. orr.

Bakuometroaren orratza, hatz mehatxari baten gisa, zerorantz igoz zihoan ostera, eta, hara, gradurik gradu, eskuinetarantz makurtzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 217. orr.

Zaldiek uko egiten zioten harri mehatxariaren ondotik pasatzeari. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 65. orr.

Laino artean bilduriko amildegi mehatxariak. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 72. orr.

Harrapaturik gaudek -harresi mehatxariari begiratu zion etsita. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 255. orr.

Kanpaiak jo eta jo segitzen zuen bere mezu mehatxaria. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 143. orr.

Areto zabaletan barrena eramaten zuten, non den-dena bere lekuan zegoen, eta berak ordena horri kezkagarri eta mehatxari irizten zion. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 33. orr.

Guardia bere postuan zegoen, geldi-geldirik, bere bibote tente mehatxariarekin. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 88. orr.

Haren ondoan, eserlekuan atzerantz bermatuta, eskuak poltsikoetan, mehatxari-itxuraz, beltzez jantzitako mutila dago, haren mutil-laguna. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 43. orr.

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Batzuetan, ordea, nonbait, burmuineko zokorik ilunenean, errezeloren bat sortzen zitzaion, harra bezala luzatuz eta uzkurtuz ideia kontsolagarri haren bila mehatxari zetorrena. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 43. orr.

Cristina andreak zutitu eta makila luze bati heldu zion, mehatxari. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 71. orr.

Peppone mehatxari jarri zen On Camilloren aurrean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 195. orr.

Jaka erantzi, alkandora-besoak jaso eta mehatxari hasi zen hurbiltzen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 54. orr.

Batzuetan olatuak, mehatxari, aurrera egiten zuen, harroturik; beste batzuetan, apaldu eta baretu ondoren, ertzak aparrez betetzen zituen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 98. orr.

Alde guztietan ikusten da, mehatxari eta gris, itsaso hori, piztia amorratuak bailiran bitsa dariela dauden uharriz betea. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 217. orr.

Kantoiaz bestaldetik norbait azalduko zaiola pentsatzen du, eskularru beltzak, zoro baten begirada iluna, berarengana hurbilduko da poliki-poliki, mehatxari, ukabilak estu berari lepotik heltzeko irrikaz, erasorako prest, hautatu duen biktima atzematera, gau hartako hildako zerrendari beste bat eransteko. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus