Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendekatzaile [43 agerraldi, 21 liburu eta artikulu 1ean] 1 izond/iz mendekatzen dena. ik mendekari.

-Jauna, ni izan nadila haren mendekatzailea! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 280. orr.

Jauna, Jainko espatsu eta mendekatzailea da. Elizen arteko biblia   Na 1,2

Kalte bat ez da ordaintzen ordainak mendekatzailea bera ere harrapatzen badu, eta orobat geratzen da kaltea ordaindu gabe baldin mendekatzaileak kalte egilearen aurrean mendekatzaile gisa agertzerik lortzen ez badu. zeruetako sua dakarren aingeru mendekatzailearen gisan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 117. orr.

Orain biktima izango zara une batez, nire aingeru ederra, eta gero, berehala, mendekatzaile sutsua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 201. orr.

· 2 izond mendekatzen denari dagokiona.

Bere izate mendekatzaileak eta dirua irabazteko aukerak hartaratua jokatzen zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 357. orr.

Erdi itota baina bizirik zegoen, eta begi mendekatzaileak Maelen bizkarrean jarrita zeuzkan. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 182. orr.

Bat-batean urdanga gaizkilea gaixo jarri zen, eta bere zorra ordaintzeko hiru egunean gorriak ikusi ondoren, heriotza mendekatzailea jasan zuen. Iban Zaldua   «Traizioak» - 23. orr.

Bere amorru mendekatzailea hartuko du armatzat eta izadiaz baliatuko da etsaia zigortzeko. Elizen arteko biblia   Jkd 5,17

Fedegabeen hondatzaile den ezpata mendekatzailea. Elizen arteko biblia   Si 39,30

Batzuek uste dute pertsona ustez errugabeei erasaten dieten tragediak zuzenbide mendekatzailearen seinale direla, gizakiontzat ulertezina den jakituria baten seinale, alegia. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 347. orr.

3 (adizlagun gisa)

Erregea bere oinekin zanpatzen ari da, mendekatzaile, mairuen odolaz gain, musulmanen ilgora, eta hau da bigarren okerra. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jainko mendekatzaile (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus