Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

menpeko iz mendekoa. ik menpe 4.

Lantokietan, esaterako, nagusiak eta menpekoak daude. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 141. orr.

Horrela da eta horrela izanen da ahaltsuak eta ahulak, agintariak eta menpekoak, dirudunak eta dirugabeak, gizonak eta emakumeak diren artean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 28. orr.

Eta halaxe bihurtzen dira nagusia jauntxo, eta menpekoa esklabo. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 141. orr.

Zergatik, bada, morroia aukeratu nagusia utziz, eta menpekoa printzea utziz? Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 85. orr.

Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean. Elizen arteko biblia   Lk 7,8

Ausaz gin-tonik sailaren eraginez, neure burua zehatzeari ekin nion: menpeko nuen haur babesgabe horrekin fitexko joan nahi eta horra ondorioa! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 169. orr.

Bere menpeko lodienetakoen artetik ehun izendatu zituen parlamentario, zerga-bilketarako legeak egiteko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 213. orr.

Musharrafen gobernua Ameriketako Estatu Batuen menpekotzat duten Pakistango islamistek, ordea, Washingtonen agentea izatea leporatzen diote Azizi. Berria - Mundua   2004-07-31

Haiek menpekotzat neuzkan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 183. orr.

Autoan «legez kanpoko elkartea» ETAren menpekotzat jotzen duenez, ETAko kide izatea egotziko diela ondoriozta daiteke, baina epaileak ez du hitzez hitz zehazten. Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Sultan otomandarraren menpeko guztiak begira daudela. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 77. orr.

Menpeko guztiei jakinarazi zien Mordreti obeditu behar ziotela. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere menpekoak (4)

bere menpekoei (3)

bere menpekoek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus