Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mesedegarri 1 izond onura dakarrena. ik onuragarri.

Edabe mesedegarri bat eman zidan. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 67. orr.

Elikagai kaltegarri eta mesedegarriez. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 81. orr.

Konkurrentziak prezioei buruzko lehiaketa mesedegarria sortzen du, eta zerbitzuen kalitatea hobetzen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 96. orr.

Ekintzarik nardagarrienak ere ez al du, bada, alderdi mesedegarriren bat izaten? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 192. orr.

Erromatar bakea gizarte-giro mesedegarria gertatu zen Pauloren ondorengoentzat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 36. orr.

Venezuela pairatzen ari den egoera ere ez da batere mesedegarria petrolioaren prezioa apaldu dadin. Berria - Ekonomia   2004-03-15

Ordena honetan, sinpleek ere berentzat mesedegarri bihurtzen dituzte jakintsuen balioak, ikusten baitute nola gizon argiak, munduan edonon goraipatuak izango liratekeenak, beraien mailara apaltzen diren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 400. orr.

Ez kezkatu, zuretzat mesedegarria dena pozgarria da niretzat. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 30. orr.

Oso mesedegarria izan da hura inguruan hegaldaka ibiltzea saguzar handi bat bezala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 260. orr.

Zerga, «errenta txikientzat mesedegarri». Berria - Ekonomia   2004-04-02

2 (adizlagun gisa)

Ez dago esaterik zein mesedegarri gertatu zitzaidan mututasuna. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 59. orr.

Zertaz ari garen behar bezala ulertzeko, mesedegarri gerta dakiguke gogoan hartzea ahoskera zertan datzan. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 40. orr.

3 mesedegarri izan da ad

Horrelako silaba egituratze sendoari eusteko, mesedegarri da azentu ahula. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 46. orr.

Ez da profetarik bere herriari mesedegarri zaionik. Elizen arteko biblia   Lk 4,24

Hori mesedegarria baita bi alderdientzat. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 65. orr.

Antzerkian ez naiz horrelakoen zalea, baina politika kontu hauetan guztion mesedegarri izango litzatekeela iruditzen zait. Berria - Harian   2005-04-01

Inguruabar bortitz horretan gertatzen da bizibidea ateratzeko eguneroko borroka, batzuen mesedegarri eta besteen galgarri dena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 11. orr.

Ondoko sei urteetan ere, Miarritzerentzat mesedegarri izan nahi du, karguan jarraitzen badu. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

4 mesedegarri izan du ad

Salatzailea bera ere erruduna bada, ez du lekurik iritzi publikoaren aurrean; ez bada, delitua mesedegarri du, A-ren abstentzioak B-ren botoari pisu handiagoa ematen baitio. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mesedegarri izan (9); mesedegarri izango (6); mesedegarri izaten (3)

mesedegarria da (17); mesedegarria izan (10); mesedegarria izango (8); oso mesedegarria (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus