Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

meteorologia (orobat metereologia g.er.) 1 iz eguratseko gertakariez aritzen den den zientzia.

Tanke bat gidatzeko ez zagok fisika, mekanika eta meteorologia ikasi beharrik, eta eskerrak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 111. orr.

Era berean, Saturnoko meteorologia ere aztertuko du Cassinik. Berria - Gaiak   2004-06-30

Hau izaten da lehenbiziko kontuetakoa, ni neu meteorologiako jende adituekin egokitzen naizenean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 487. orr.

Beste atal nagusi bat metereologiaren ingurukoa izan zen. Berria - Gaiak   2004-11-18

2 (hitz elkartuetan, orobat metereologi g.er.) ik meteorologiko.

-Aristotelesek (350 K.a.) meteorologia tratatua idatzi zuen, zientifikoen iturri izan dena 2.000 urtean barna. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 443. orr.

Meteorologia satelite arruntek duten radarrak baino mila aldiz zehatzagoa da ClodSat-ek duena. Berria - Gaiak   2006-04-29

Hiriburutik deitu zuten bertako meteorologia iragarpen zerbitzuak antolatzeko. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 32. orr.

Meteorologia datuak biltzeko. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 52. orr.

Inoiz meteorologia-gizonekin topatu izan naizenean, [...]. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 307. orr.

Meteorologia tailertxo bat eratu du Zarautzen. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 29. orr.

Munduko Meteorologia eguna. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 123. orr.

OMM (Munduko Meteorologia Erakundea) martxan jarri zuen hitzarmena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 123. orr.

Bizkaiko Golkoko Meteorologi Zentrora. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 180. orr.

Arantzazuko meteorologia behatokia. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 46. orr.

Igeldoko meteorologia zerbitzutik. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 44. orr.

Biak EHKME Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Fundazioko kide dira. Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Euskalmet EAEko meteorologia agentziak eta INM Espainiako Meteorologia Institutuak iragarri dutenez. Berria - Euskal Herria   2006-01-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klimatologia eta meteorologia (4); meteorologia hiztegian (4); meteorologia zentroko (3); meteorologia zentrora (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus