Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metodologia 1 iz zientzia-ikerketa batean edo kidekoetan erabiltzen diren metodoen multzoa.

Zientziaren Filosofiaren esparruari dagozkion helburuak, kontzeptuak eta metodologia. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 8. orr.

Baina metodologia horrek ez du balio helendarren lehendabiziko testuekin. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 28. orr.

Razionaltasun modernoaren metodologia fisiko-matematikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 90. orr.

Azterketaren egileek beren lanaren metodologia etengabe zalantzan jartzeko duten kemenagatik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 176. orr.

Dena dela, metodologia zuzena da gauza errazak lehenbailehen konpontzea, eta zailak geroko uztea. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 195. orr.

Horretarako, jakina, estatistika horiek egiteko metodologia erabat aldatu zen, bestela prezioek %0,7 gora egin zutela kalkulatu baita. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 41. orr.

Erabilitako metodologiak ez zuen utzi bi joeren azpian zegoen liskar politikoa azaleratzen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 232. orr.

Ondorio zuzena atera du, metodologia halamoduzkoaz. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 167. orr.

Metodologian ados jarri beharra. Berria - Harian   2005-06-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat metodologi g.er.) ik metodologiko.

Bai, metodologia kontua jakina. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 41. orr.

Metodologia mailako bereizketa baizik ez baita. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 186. orr.

Desberdintasuna ez datza metodologian soilik, gaian baizik eta metodologi desberdintasuna gai desberdintasunaren ondorio da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 155. orr.

Genomaren zatiak gordetzeko erabilitako metodologia-arazoengatik. Berria - Gaiak   2004-10-22

Tresnak eta metodologia proposamenak ez dira falta. Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Metodologia aldaketa bat izan da. Berria - Kirola   2004-09-08

EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailak. Berria - Euskal Herria   2004-03-31

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zortzi elkarte euskaltzaleok bildu gira eta hainbat denbora gogoetatu eta eztabaidatu ondoren akordio honen edukia eta garapen-metodologia zein izanen den adostu dugu. Herria   2004-01-01

Estrukturalistek lan handia egin dute analisi metodologiaz. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus