Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mezulari 1 iz mezu bat dakarrena edo daramana. ik mandatari.

Badator mezulari bat eta Pariseko maisu guztiak Ordenan sartu direla esaten du. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 129. orr.

Profeta nauzu ni ere zu bezala, eta mezulari bat mintzatu zait Jaunaren izenean, esanez: "itzularazi hori zeure etxera; jan dezala ogia eta edan ura". Elizen arteko biblia   1 Erg 13,18

Saulen seme Ix-Boxeti ere bidali zizkion Davidek mezulariak, esatera: "Itzul iezadazu ene emazte Mikal, ehun filistear zakil-mutur eman bainituen berori emazte hartzeko". Elizen arteko biblia   2 Sm 3,14

Antiokok, mezularien bidez, gutunak helarazi zituen Jerusalemera eta Judeako hirietara, ohitura arrotzak onartzeko aginduz. Elizen arteko biblia   1 M 1,44

Mezulari bat bidali zioten Peneloperi, semearen berri ematera. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 120. orr.

Gosariaren ostean mezulari bat iritsi zen,Took lurraldetik zaldiz etorria. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 369. orr.

Zaldunak ehizara irten zirenean, Ginebra erreginak mezulari bat bidali zion Lanceloti, bere gelara joateko lehenbailehen. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 65. orr.

Errege txit ahaltsu batek bi mezulari, bata bestearen ondoren, bidali zizkion erreginari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 351. orr.

New Delhik Katmandura bidalitako Karan Singh mezulari bereziak Manmohan Singh lehen ministroaren ohartarazte mezu bat ekarri zion joan den asteazkenean Gyanendra erregeari. Berria - Mundua   2006-04-22

Gosariaren ostean mezulari bat iritsi zen,Took lurraldetik zaldiz etorria. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 369. orr.

Jainkoaren mezulari Frantziskok kontatu ezineko neke eta gaixotasun astunen bidez jarraitu zien Kristoren oinatzei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 411. orr.

Musika horrek adoreberritu egin zuen mezulari gaztea. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 150. orr.

Bakearen mezulari paregabea, baitzakien gerla gauza hitsa dela, biziki hitsa. Herria   2003-10-30

Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du, mandatari leialak sendabidea. Elizen arteko biblia   EsZ 13,17

2 (izen hutsa aditz baten ezkerrean)

Gay askapenaren mezulari dabiltza Bilbon autobusak. Berria - Euskal Herria   2004-06-27

Mezulari jarduteak Madrilgo giroa ekartzen dio agian gogora Ernesti. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 146. orr.

Bere istiluak konpontzeko arratoi txikia mezulari hartu omen zuen, bera baino azkarragoa zelako. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 23. orr.

3 irud/hed

Argia, goizaren mezulari, sartzen ari zaio ostatuko ganberako leihotik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 295. orr.

Zirtzilak aldiz Zanpantzarren adixkideak dira, neguaren mezulariak. Herria   2003-02-27

Arrosak eta krabelinak ziren, maitaleen mezulari ezkutuak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 115. orr.

Ahotsa izan zen errainuaren mezulari. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 236. orr.

Musika nire maitasun-nahiaren mezularia bilakatu zen. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 80. orr.

Bietan baliatzen da adimena gorputzaren bizitzarako ezinbestekoa duen mezulari bikoitzaz: begiak eta belarriak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 77. orr.

Beste era bateko garraio-lana ere egiten du odolak: [...] hormona edo mezulari kimikoak eramaten ditu, sortzen diren organoetatik beren lana egiten duten ehunetara. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 155. orr.

Odolaren kontzentrazioa eta bolumena kontrolatzeko, hormona antidiuretikoa edo ADHa da mezularia. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 195. orr.

4 (izenondo gisa)

Funtzionario mezularia, borreroari hil-aginduak ekartzen zizkiona. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 71. orr.

Herrira sartu aurretik, Peppone une batez gelditu zen Meharrarekin hitz egiteko, motorzale mezulariarekin alegia. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 192. orr.

Hitz hauek mal'-k 'aingeru mezularia' berbaren balioaniztasunaz mintzatzean azalduko ditut. Euskaldunon Egunkaria xori mezulariaren gisa bazabilan zazpi euskal herrietan, Euskal Herriko eta munduko berrien zabaltzen, euskara hutsez. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 164. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

«ETAri laguntza eman eta mezulari lana egitea» egotzi dio epaileak. Berria - Euskal Herria   2004-04-20

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Islamaren aurkako gurutzadak gori-gori zeudenean, adiskide eta bake-mezulari aurkeztu zitzaion Egiptoko sultanari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 55. orr.

Gure larruazal guztian daude sentimen errezeptoreak -plazeraren mezulariak-. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 228. orr.

Hona baitatoz berriekin gorputz-mezulari guztiak, zeru-lurren eta bertan dauden guztien erantzunen buru eta epaile bailitzan, ene barneari esanez: "ez gara Jaungoiko" eta "berak egin gaitu". Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 242. orr.

Proteina fabrikatzeko makinak, xehetasun eta guzti, ez du jada sekreturik guretzat, bere bi urratsekin: genea ARN mezulari gisa transkribatzea, mezularia peptido-kate gisa itzultzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus