Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mikrokosmos (orobat mikrokosmo g.er.) iz munduaren edo unibertsoaren irudi gisa hartzen den izakia edo entitatea.

Sendi bereko pertsonen arteko harremanek jakin-mina piztu didate, mikrokosmos interesgarria da. Berria - Kultura   2004-09-23

Gaiaren hondarreraino iristeko gure ikerketa makrokosmosetik mikrokosmosera eraman behar dugu, iragan historiako egitateetatik giza izaeraren ezaugarri iraunkorretara. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 97. orr.

Espazioa ere berezia duk, hotel bat Bartzelonatik kanpo, mikrokosmos bat. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 82. orr.

Ospitaleak mikrokosmoak dira, "kanpoko" bizitzarekin zerikusi gutxi duten espazioak. Iban Zaldua   «Traizioak» - 17. orr.

Houellebecqek eleberrian islatu zuen «mikrokosmosa» zinemara eramatea «ezinezkoa» da Roehlerren iritziz, eta, ondorioz, liburuaren «espirituaren zati bat» besterik ez du jaso filmean. Berria - Kultura   2006-02-12

Hiria, nekazari girotik urrun, kultur gunea eta hizkuntza kosmopolita, moderno eta eklektikoa eskatzen duen mikrokosmoa dela azalduko dute. Berria - Kultura   2004-10-24

Bidaia estratosferikoetan soilik ezagutzen den mikrokosmos toxikoa. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 20. orr.

Gizakia mikrokosmos bat baldin bada (Maimonek ez dio hori), mundua makroanthropos bat da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makrokosmosetik mikrokosmosera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus