Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

minor (orobat menor g.er.) izond musikan, akordeez eta tonuez mintzatuz, hirugarren nota lehengotik tonu eta erdira dagoena.

Tonu minorrak maite ebazan, delikauagoa zan. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 92. orr.

Polka musika hasi da, tonu minorrean, ahul, urruntasunean. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 178. orr.

Orkestra handirako Sinfonia Re minorren. Berria - Harian   2006-01-28

Antonin Dvoraken Biolontxelorako kontzertua si menorrean. Berria - Kultura   2004-04-29

Re minorrean konposatutako Requiem-a ere mintzagai izan du frantziskotarrak. Berria - Kultura   2006-01-27

Bidaiari ausarten eta bidaiarisa amore-emaileen minorreko akordeen eta kobratzaile diruzalearen tremolo marru-antzekoen artean, kakofonia irrigarri bat lehertu da. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus