Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

muga 1 iz eremu bat amaitzen den tokia.

Ezbaian hasten ziren Asiako mugak zein ote ziren. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 234. orr.

Bere herriaren mugak zabalagotu zituen eta herrialdeak menperatu. Elizen arteko biblia   1 M 14,6

Neuk jarri diot hondartza itsasoari mugatzat, inoiz gaindituko ez duen mugatzat; harrotzen da eta orroa egiten, baina ezin du muga hautsi, ez gainditu. Elizen arteko biblia   Jr 5,22

Hegoaldeko muga, Tamar-etik Meriba-Kadexeko oasiraino iritsiko da, eta gero, Egiptoko errekari jarraituz, Mediterraneo itsasoraino. Elizen arteko biblia   Ez 47,19

Eguzki sistemaren mugan dagoen Kuiper asteroide gerrikoan. Berria - Gaiak   2006-01-15

Lurraren mugetaraino hedatu zen haren izena. Elizen arteko biblia   1 M 3,9

Lucyk esandako lekuan egiten du zuloa, jabetzaren mugatik gertu. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 146. orr.

Orain hemen gara, Kadexen, zure lurraldearen mugako hirian. Elizen arteko biblia   Zen 20,16

ik mugako. 24387

Haren ospeak kalezuloko mugak gaindituak zituen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 50. orr.

Eta kanpamentuko muga, herri txikiaren lehenengo etxeetan berme harturik, eten ezineko zaintzaile lerro baten ardurapean gelditu zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 290. orr.

Harantzago, lorategiaren mugan ia [...] bellvedere bat. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 42. orr.

Zaldia ezproiez jo, eta, oihantxoaren muga jauzi izugarri batez gurutzaturik, Obi aldera oldartzen da lasterka bizi-bizian. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 81. orr.

Lurraren azken mugetatik erasotzera etorritako erregeak ere menperatu eta erabat deseginik utziak zituzten. Elizen arteko biblia   1 M 8,4

Mundu argitsua, baketsua eta mugarik gabea. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 65. orr.

Kafe expressoa noraino iristen den, horra muga bat. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 98. orr.

Markoa objektu horren ertza da, lehenik eta behin, haren muga materiala, ukigarria. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 137. orr.

2 irud/hed

Honelako galderen zerrenda mugarik gabe luza zitekeen, eta beste horrenbeste ikerketa historiko egiteko gaiak ematen zituzten. ik beherago 19. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 404. orr.

Hegoaldetik datorren lan-eskaintza ia mugarik gabe da elastikoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 142. orr.

Mugarik gabeko boterea eta dena sortzeko nahiz suntsitzeko ahalmena. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 162. orr.

ik beherago 20. 24399

Muga hertsiak jartzen dizkio filosofiaren esparruari, hemendik kanpora ez dago filosofiarik, baieztatzen du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 27. orr.

Gizarteek, giza gorputzak bezala, muga jakin batzuk dituzte. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 73. orr.

3 zerbait amaitzen den unea.

Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari. Elizen arteko biblia   Has 6,3

Horrela zaintzen du hilobian eror ez dadin, heriotzaren muga pasa ez dezan. Elizen arteko biblia   Jb 33,18

Egia esateko, 200 urteen muga medikuek adostutako muga arbitrarioa baino ez da. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 95. orr.

Nire bizi-arnasa ez da betiko txertatuko gizakiaren baitan; haragi hutsekoa denez, ehun eta hogei urteko muga izango du haren bizitzak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 25. orr.

Hildakoa emakume dotorea iruditu zitzaion, berrogeiko muga latza modu bikainean gainditurik zeukan emakume ederra. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 153. orr.

Izan ere, bistak huts egiten ez bazion bederen [...] hogeita hamarreko muga iristear edo pasa berria zeukan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 11. orr.

Adin onaren muga aspaldi gainditua, ile urdindua, erretako aurpegi etena eta sukartu batena zirudien bekozkoa ageri zituen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 13. orr.

Adinaren muga ezartzea baino ez litzateke faltako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 244. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arazoa, beti bezala, muga ezartzerakoan dago, muga-eremuetan hain zuzen ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 187. orr.

Iparraldeko muga-ertza Mikmetat zen. Elizen arteko biblia   Jos 16,6

Jainkoak ezarri didan lan-eremua hartuko dut neurritzat, eta neurri horren muga barruan zaudete zuek ere, korintoarrok. Elizen arteko biblia   2 Ko 10,13

Muga-markoa irudia mugatzen duena da, irudia ez denetik bereizi eta irudiaren eremua definitzen duena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 138. orr.

Muga-lubrikazioa deritzo halakoari. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 41. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Venezuelako aire-mugak zeharkatzen zituen hegazkin estatubatuar bakoitza eraitsi egingo zutela. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 118. orr.

Gizakian, ikusmen-zolitasunaren behe-muga 200 bat mikroitakoa da gutxi gorabehera. Berria - Gaiak   2004-10-31

Human Personality mende-mugako liburu bikainean saiatu zen kalkulugile miragarriek beren emaitzak lortzeko zer prozedura erabiltzen zituzten aztertzen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 194. orr.

Silaba muga eta aho puntua. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 86. orr.

Badik, noski, bere denbora-muga, bizitzan gauza guztiek bezala. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 116. orr.

Emandako denbora-muga gainditzea ez dela izan bere errua. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 60. orr.

Hauste egunetako errauts grisezko gurutzea kopetan bizi-muga seinale zekarrenean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 81. orr.

6 gabezia. ik mugapen; mugakizun 2; mugatasun 2.

Ez da harrigarria, bai baititu [nobelagileak] bere muga eta ahulezia estetikoak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 172. orr.

Umil eta muga guztiekin, horretara dator liburu hau. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 15. orr.

Giza adimenaren eskasiaren muga eta ezintasunei hertsiki jarraituz. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 187. orr.

Hainbat muga obraren izaeratik datorkio: beronen ofizialtasunetik [...] eta genero hagiografikoarekiko mendetasunetik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 49. orr.

Ikertzaileak ados daude Lehen Bizitza-k duen garrantzia azpimarratzerakoan, bere muga eta guzti, Frantziskoren irudi historikoa berreraikitzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 49. orr.

Memoriak uste baino muga hertsiagoak ditu. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 12. orr.

Frantziako erresumaren mugaren muga hau ez bide zen hain munta handikoa Frantziskorendako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 69. orr.

Bi muga horien artean dabil beti zabuka idazlearen zoriona. Pako Aristi   «Note book» - 51. orr.

7 irudizko marra igaroezina.

Botere politiko orori muga zehatzak jarri zizkion. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 25. orr.

Baziren begininietako hondoa galdutakoak, zoramenaren ertzekoak, eta baziren betzuloak leize bihurturikoak, eromenaren mugakoak. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 226. orr.

Erabateko perfekzioaren bideari ekin zion, santutasun betearen gailurrera iritsi zen eta betetasun ororen azken muga atzeman zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 238. orr.

Ez-esatekoen muga gainditua nuen-eta, beranduegi zen orain. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 221. orr.

Biztanleriari mugak ipintzeko biderik artezena haur galtzea da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 75. orr.

Zerga politikak ere bazuen bere muga. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 59. orr.

Ordutik, esan bezala, muga jakin batzuen barruan aldatzen diren truke-tasak erabiltzen dira nagusiki. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 40. orr.

Ezin zen, baina, infinituraino hedatzen diren gauzen kopuruari muga finkoa ezarri gabe. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 79. orr.

Egia da estatu mailako legeriak muga zurrunak jartzen dituela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 198. orr.

Krudelkeriaren mugetako hoztasuna zuen defentsa bakarra. Josu Landa   «Odolbildua» - 11. orr.

Logikaren muga, ordea, oso zehazki determinatzen da, pentsatze ororen erregela formalak xeheki aurkeztu eta hertsiki frogatu baino egiten ez duen zientzia baita. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 23. orr.

Baliteke, alegia, zientziaren garapenak muga bat izatea, eraikin baten altuerak duen bezala. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 192. orr.

Azken gerrara arte, bada, muga nabarmen bat zuten genearen egiturari buruzko ideiek. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 54. orr.

Begiaren erresoluzio-ahalmenaren muga absolutua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 105. orr.

Ibex-35 indizeak 11.000 puntuen muga gainditu du eta azken bost urteotako maila gorena erdietsi du. Berria - Ekonomia   2006-01-28

Batzordeak erabaki zuen hiru estaturi espedientea zabaltzea defizit publikoaren muga hausteagatik. Berria - Ekonomia   2004-04-29

Mugarik eza bertoko enpresentzat aukera ere badela ziurtatu zuen: «Hazi egin daitezke, ikerkuntzan, prestakuntzan, eta azpiegituretan inbertituta». Berria - Ekonomia   2004-02-20

8 bi lurralde bereizten dituen marra.

Kamioi ilara luzeek iragarri didate mugaren hurbiltasuna. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 87. orr.

Basamortuaren erdian zegoen, Iraken eta Arabia Saudiren arteko hegoaldeko mugan. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 10. orr.

Armendaritzek markatzen zuen gune okupatuaren eta askearen arteko muga. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 40. orr.

Mendebaldea eta Ekialdea bereizten dituen marra edo muga non dagoen inork ez daki. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 98. orr.

Blanco urte askoan kontrabando egitetik bizi omen zen, Haiti eta Santo Domingoko mugan. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 80. orr.

Suitzako mugatik hurbil dagoen Haute Saone izeneko departamendura bidali zuten. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 41. orr.

Globalizazioa kapitalismoaren zabalkunde espazialaren adierazpen da, globoko muga guztiak gainditurik; baina, aldi berean, eta ororen gainetik, muga fisikoak eta arautuak saihesten, apurtzen, eta, azkenik, ezabatzen ditu, muga horiek kapitala mundu osoan metatzea eragozten baitute. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 13. orr.

Gremioak ezabatu ziren, nekazariak askatu, barne-trukeek zituzten muga guztiak ezereztu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Andaluziar musulmanek eta mugaz harantzagoko iberiar kristau-barbaroek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 221. orr.

Bere mutilak Lizarragaren agindupean utziz, eta bera mugaz iparraldera aldatuz. Txillardegi   «Putzu» - 221. orr.

Egun latz eta hits heietan Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 192. orr.

Muga, gero, Akor ibarrean zehar, Debir-era heltzen zen eta handik iparraldera jotzen zuen, Adumimerako aldapa parean dagoen Gilgalera, errekaren hegoaldean. Elizen arteko biblia   Jos 15,7

Errekaren erdian zegoen muga. Elizen arteko biblia   Dt 3,16

Karlos Kinto enperadoreak markatu zuen junta edo muga. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 14. orr.

9 (izenondoekin)

Arabiarrek Tauroko muga naturala zeharkatu zuten Konstantinopla K.o. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 245. orr.

673-7an inguratzeko eta berriro 717an; Pirinioetako muga naturala ere zeharkatu zuten Frantzian indarrez sartzeko K.o. 732an. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 245. orr.

Erromatar Inperioaren eta Ipar Europako barbaroen arteko muga militarra. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 148. orr.

Marokoko espainiar eta frantziar eskualdeen arteko muga teorikoan hankalatraba zeuden Rifeko menditarrek K.o. 1921ean Annualeko hondamendia eragin zieten espainiarrei. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 148. orr.

"giriek" Gipuzkoa-Naparroa-Frantzia muga hirukoitzean daukaten Endarlatsako aurrepostu arriskutsu eta babesgabea aukeratu zian. Txillardegi   «Putzu» - 22. orr.

Dialektoak, hizkuntzaren eremuaren zatiketa arbitrarioak baizik ez dira; orobat, bi hizkuntza bereizten dituen muga ere konbentzionala izan daiteke soil-soilik. Herria   2003-11-27

10 (aditzekin)

Horixe zen Mikel Strogoffek zeharkatu beharreko muga Siberiara pasatzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 141. orr.

Euskal Herriko beste hainbat militantek bezala, muga zeharkatzea erabaki nuen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 34. orr.

Isilpean pasatu beharko zuten muga Kataluniatik. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 237. orr.

Eta muga pasatzeko gomendatu zioten Gorteko kontseilariek. Txillardegi   «Putzu» - 10. orr.

Ezarria dute iragaten ez duten muga bat, eta hautsi egiten ez duten lege bat. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 108. orr.

Irun erori eta muga itxi zenean, aurrena Donostiara eta gero Bilbora aldatu zen iheserako portua. Jokin Urain   «Errotarria» - 23. orr.

Donostiako lagun batek kondatu zidan Biriatuko muga nola moztua zuten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 88. orr.

Aitak bidaiaren arriskuei buruz jarritako objekzioak ere, muga guztiak zorrotz begiratuak zeudelakoak alegia, [...]. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 157. orr.

11 irud/hed

Begiak zabaldu eta istant batean zeharkatu zuen ametsen eta errealitatearen arteko muga. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 93. orr.

Batzuk pobreziaren mugan bizi dira. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 116. orr.

Non dago, azken batean, lasaitasunaren eta bakardadearen arteko muga. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 27. orr.

Bitan banatzen gaituen muga ikusezin hori hausteko bidea. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 37. orr.

Hemen badago filosofiaren eta erlijioaren arteko muga gaindiezin bat. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 70. orr.

Zaila da muga zorrotzak ezartzea teoria etikoen, etika praktikoaren eta metaetikaren artean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 199. orr.

Ez duk sua, tio, arma bat duk, etsaiei esateko: kontuz gurekin, aspertu gara beti hartu eta hartu, orain guk ere eman dezakegu, arrasto bat egiten duk, muga bat jartzen duk haien eta hire artean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 269. orr.

Hura zela esaten baitziaten apaizek zeruaren eta galbidearen muga. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 29. orr.

Han zertzen zen deiaren eta debekuaren arteko muga. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 172. orr.

12 unea, denbora, ordua.

Bi muga horien arteko urteak ere eransten ari zara zure bizkar okertuari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 64. orr.

13 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola ez aipa Florentino Goikoetxea famatua, hernaniarra, "Comète" sarean muga-pasatzaile izan zena? Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 6. orr.

Haiek muga-polizia batekin eta nik beste batekin, baina batera hasi gara pasatzen. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 13. orr.

Muga-postuak sistema beraren parte dira, muga-lerroak albo-bide ere izaten baitira beti. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 40. orr.

Omeiatar Kalifaldiko kantonamendu militar eta muga-goarnizioak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 43. orr.

Baztango ibarreko muga-eremu hau guztia. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 213. orr.

Zail da, ordea, muga-arrastoa non dagoen zehazki esaten. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 20. orr.

Lehen, Egiptoko muga-errekatik Eufrates ibairaino, egiptoarren menpe egoniko guztia, orain Babiloniako erregearen menpe zegoen. Elizen arteko biblia   2 Erg 24,7

Halaxe gertatzen baita muga- eta trantsizio-hizkera diren guztien kasuan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 23. orr.

14 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez-inoren lurraldea, zuria, estatu-muga berdeen arteko bi lerro urdin. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 19. orr.

Eskualdearen gainerakoa eman nien, Arnon errekatik [...] amondarren lur-muga zen Jabok errekaraino. Elizen arteko biblia   Dt 3,16

15 jo muga ik jomuga.
16 muga egin

Luzaide eta Ondarrolaren artean muga egiten duen erreka pasatu eta, gertatu zitzaion briu-brau karabinero bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 181. orr.

Ez dago lainorik, argi-argi ikusten dira Val Padana edo Padaniaren iparreko muga egiten duten mendiak eta arrailak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 9. orr.

Artola euskarak muga egiten zuen herrietan hasi zen lekukotzak hartzen. Berria - Kultura   2004-05-15

Artola euskarak muga egiten zuen herrietan hasi zen lekukotzak hartzen. Berria - Kultura   2004-05-15

· Guatemalarekin muga egiten duen Mexikoko herri batean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 18. orr.

Txetxeniak eta Ingushetiak Georgiarekin muga egiten duten eremuetan. Berria - Mundua   2004-07-14

Zure herriak muga egiten du Alemaniarekin. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 58. orr.

Orain Kadexen gara, zure lurraldearekin muga egiten duen hirian. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 211. orr.

Gazteluko dorrearekin muga egiten zuen ordoki batean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 333. orr.

Haitik eta Dominikar Errepublikak muga egiten duten eremuan. Berria - Mundua   2004-05-27

Hizkuntzalaritzak, beraz, bi eremuek muga egiten duten esparruan dihardu. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 147. orr.

17 muga-egun (corpusean mugaegun soilik)

Artean hamabost egun falta ziren bungalowaren alokairuaren beste hilabete bat ordaintzeko eta Abiek azokan guri zorretan ematen segitzen zuen, baina mugaeguna hurbilegi zegoen gogoan ez izateko. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 118. orr.

18 muga-ertz (orobat mugaertz g.er.)

Idi-bihotz gorri biziak etxearen muga-ertzen inguruan landatuak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 200. orr.

Balaam zetorrela jakitean, bidera irten zitzaion Balak, Edom lurraldeko muga-ertzean, Arnon erreka ondoan, zegoen Ar hirira. Elizen arteko biblia   Zen 22,36

Garrafoiko whiskia zen muga-ertzeko duty-free hartan erosi nuena. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 299. orr.

19 muga gabe adlag mugarik gabe. ik mugagabe.

Hala zu ere, nire biziaren bizi, baztergabeko espazioetan hedatua, handi irudikatzen zintudan, mundu itzel hau barrenez barren hartzen zenuela, eta munduz kanpokoa lau haizeetara, muga gabe hartzen zenuela. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 221. orr.

20 muga gabeko (orobat mugagabeko) izlag mugagabea.

Muga gabeko lautada itzela, belarrezko basamortu antzekoa. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 178. orr.

Eta bueltaka botako zaitu, pelota bat bezala, muga gabeko lurraldera. Elizen arteko biblia   Is 22,18

Horretaz aparte, Jushtxenkoren aliatu Julia Timoshenkok, herritar guztiei muga gabeko grebarako deialdia luzatu zien. Berria - Mundua   2004-11-23

Ondotik muga gabeko mundu bat ezagutu dut eta ohartu hunek ziola zentzua emaiten gure mundu mugatuari eta beste osotasun, betetasun, argitasun bateko zoriona bildu dut orduan. Herria   2001-08-09

Baina itzaina, segur nago gutartean dagola, muga gabeko zazpigarren egunean sartua, Jainkoa bezala. Herria   2001-02-22

Parisen, Muga Gabeko Erreportariak elkarteak eta musulman erlijio buruek exijitu zuten Carrollen aske jartzea. Berria - Mundua   2006-01-21

Algeriak badu orain bere "liburu beltza", muga gabeko kasetariek atera dutena. Herria   2003-10-23

21 muga-gizon (orobat mugagizon g.er.)

Muga gizona zen Lazarraga. Berria - Kultura   2004-02-19

Martziala izan zen [...] muga itxi zen garaia arte, beti izan zuelako bere artean muga-gizonen kontingente bat, armak eramaten ez ezik beren eginkizun pribatuetan nahierara erabiltzen ere ohituta zeudenak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 373. orr.

Asiriar mugagizonen basakeriaren aurka. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 41. orr.

22 muga-hausle (orobat mugahausle) iz

Xangarin, historia-ipuin honetan, pertsonaia txiki bat besterik ez da, alabaina niri, ezagutu nuen denboran, gu ere nolabait muga-hausleen kofradiakoak izan eta, berak eman zidan bereziki atentzioa... Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 297. orr.

Mugahauslea. Herria   2003-07-24

23 muga-hegi (orobat mugahegi)

Etxe hori Amezpetun da beraz Zuraiden bainan Senpereko muga hegian. Kasik egun guziz, muga hegi hortan bereziki, badira droga tornu zerbaitekin arrastatuak izaiten direnak! Herria   2005-06-23

Duela berrogoi bat urte, noiz nahi baziren muga hegi hortan portugesakgordeka sartzen zirenak Frantzian lana ukanen zutela eta aise biziko zirela... Herria   2005-05-19

24 muga-hesi (orobat mugahesi)

Eta esaiok alderik alde ibiltzeko muga-hesia. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 63. orr.

Mugahesi hori hautsi duenaren esku baino ez baitago berak gogokoen duen modura eraikitzea iragana, Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 262. orr.

25 muga izan da ad

Marinel helenikoak Egeo itsasoko [...] ekialdeko muga zen kontinentea adierazteko erabiltzen zuen "Asia" terminoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 275. orr.

Moabeko ekialdera hurbildu eta Arnon errekaz bestaldera ezarri zuten kanpalekua; baina ez ziren sartu moabdarren lurraldean, muga baitzen Arnon. Elizen arteko biblia   Epa 11,18

26 muga izan du ad

Kadunarekin muga duen Kano eskualdean ere milaka hegazti hil dira egunotan. Berria - Gaiak   2006-02-09

Europako Batasuneko kide berri askorekin muga duenez, prozesua bizkorrago doa Alemanian. Berria - Ekonomia   2004-08-27

Jordan ibaia muga duen Araba harana eman nien, Genesaret lakutik Araba itsaso edo Itsaso Hileraino. Elizen arteko biblia   Dt 3,17

Hortxe zuen berezko muga mojekin zuten adiskidetasunak. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 174. orr.

27 muga-lerro (orobat mugalerro g.er.)

Hala eta guztiz ere, bi bandoen arteko negoziazioak gogorrak suertatu ziren, herrialdeen arteko muga-lerro berriari zegokionean batik bat. Iban Zaldua   «Itzalak» - 152. orr.

· Hala ere, gure arrazoimen hutsaren galdekizun guztiek ikusmuga honetatik at edo, dena dela, bere muga-lerroan egon daitekeenarekin dute zerikusia. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 260. orr.

28 muga-marra (orobat mugamarra g.er.)

1: 500.000 eskalako mapa hura, lupaz begiratuta ere ezer argitzen ez zuena, paper zuri hutsa: errekasto urdin bat, estatu-arteko muga-marra zuzen bat, eta latitude-gradu baten lerroa, zuri hutsaren gainean...! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 74. orr.

Munduaren mapa zabalean muga marrarik ez kolore propiorik ez duen zure herri txiki epelera. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 264. orr.

Muga-marrak Europan oso labainkorrak izan dira beti. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 324. orr.

Baina, euskaldun bolondresik gehienek bezala, nik ez nuen, muga-marra igarotzean, neure iskilua puskatu. Txillardegi   «Putzu» - 288. orr.

Kafea prestatzeko moduan omen dago Europako muga-marra garrantzitsu bat. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 81. orr.

29 muga-muga

Tunisiako muga-mugan zaretela diote batzuek, ezinen duzuela aitzina egin. Xabier Montoia   «Elektrika» - 169. orr.

· Trebetasun handiz, beste autoak jotzeko muga-mugan beti, auto-korapiloen erdi-erditik lerratzen zen Albert. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 60. orr.

Bere buruarekiko konfiantza harrokeriaren muga-mugan dabil. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 104. orr.

Muga-mugan, proiekziorako joera hau gehiegizkoa ere izan daiteke. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 85. orr.

Hazkunde horrek muga-mugaraino eraman ditu harrapaketak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 71. orr.

30 muga-sari (orobat mugasari)

Estatu Batuetan, manufakturei ezarritako batez besteko muga-saria %44ra iritsi zen 1913an. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Akordioaren arabera, Vietnamek batez beste EBko industria ondasunei %16ko mugasaria ezarriko die, %22koa arrantza produktuei eta %24koa nekazaritza sektoreko ekoizkinei. Berria - Ekonomia   2004-10-10

Txinak eta Asia Hego-Ekialdeko Elkarteko hamar herrialdeek hainbat produkturen gaineko mugasariak kenduko dituzte 2010 bitartean.1840ko hamarraldian, Ingalaterrak, bere aldetik, produktu manufakturatuen gaineko muga-sariak murriztea erabaki zuen. Berria - Ekonomia   2004-11-30

Beste eremu batzuetan, Probintzia Batuek liberalismoaren alde jokatu zuten bete-betean, muga-sari aski murritzak mantenduz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 37. orr.

Ogasunak ere laster nozitu zituen kalteak: alde batetik, artisautza-produkzioaren gaineko zergen bilketak behera egin zuen deblauki, inportazioen gaineko muga-sarien igoerak orekatu ezin izan zuen neurriraino. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 20. orr.

Herrialde hartzaileak finkaturiko muga-sariak direla-eta, edo merkatuak erdietsitako tamainak ahalbidetzen duelako, produkzio-jarduera bertan kokatzea erabaki dezakete transnazionalek. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 244. orr.

31 muga-zerga

EBn finantzaketarako diru iturriak hiru dira: muga-zergak, BEZrekin jasotzen den portzentaia bat eta estatu bakoitzak jarri behar duen BPGren %1,27ª. Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Europak %19,4ko muga zerga jarri nahi die Txinatik datozen zapatei. Berria - Ekonomia   2006-02-24

Bertan behera gelditu den kuota sistematik at daude poliester zuntzak eta, datozen bost urteotarako %49,7ko muga zergak ezartzea hobetsi du EBk. Berria - Harian   2005-03-25

Muga-zergak ezabatu ditu Munduko Merkataritza Erakundeak, eta Norvegiatik, adibidez, ehunka kamioi datoz gurera legatzez beteta. Berria - Ekonomia   2004-08-22

ASEANek itun bana izenpetu zuen Japoniarekin eta Hego Korearekin datorren hamarkadan muga zerga guztiak kentzeko. Berria - Ekonomia   2004-12-01

Europako Batasunean, Kanada, AEB eta Japonian, esnea, haragia, txokolatea azukrearentzat muga-zergak %100 ingurukoak dira kasu askotan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 207. orr.

Muga-zergak jaitsi eta Asiako makinei atea zabaldu izanak min handia egin dio barne merkatuari. Berria - Ekonomia   2006-03-10

32 muga-zubi (orobat mugazubi)

Polizaren nagusi handiak ikusi du zer egina den mugaren hobeki zaintzeko eta ez nornahi nola nahika iragaiteko muga-zubi horietarik... Herria   2001-04-05

Biriatuko mugazubian, Marokatik Holandarat ari zen kamiun batean, guardek sesitu dituzte hiru tona haxix pasaturik. Herria   2005-01-06

Oinezko ibilaldi bat muntatu zen Jondoni Jakobe bideetan zehar Santiago izeneko mugazubiraino. Herria   2005-03-10

33 urte muga ik urtemuga.
34 zeru muga ik zerumuga.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiadura muga (5); adin muga (6); arteko muga (135); azken muga (13); bien arteko muga (7); defizitaren muga (5); dolarreko muga (9); dolarren muga (5); egiptorekin muga egiten (6); egiten du muga (6); frantziako muga (8); gehienezko muga (7); hegoaldeko muga (9); iparraldeko muga (7); jarritako muga (12); jo muga (5); lur muga (7)

muga administratiboak (6); muga aldera (7); muga asko (7); muga bakarra (24); muga bakartzat (5); muga batetik bestera (5); muga batzuen barruan (11); muga beroak (6); muga berri (5); muga berriak (6); muga egiten (49); muga egiten duen (24); muga ezarri (10); muga ezartzen (6); muga fisikoak (6); muga gabeko (11); muga gainditu (37); muga gaindituko (7); muga gainditzea (6); muga gainditzen (22); muga gisa (6); muga gurutzatu (7); muga guztiak gainditu (11); muga guztiak gainditzen (6); muga handiak (5); muga hautsi (6); muga hegi (12); muga hegi hortan (8); muga hori gainditzen (5); muga horien barruan (6); muga igaro (15); muga igarotzeko (5); muga igarotzen (6); muga inguruan (6); muga inguruetan (5); muga inguruko (6); muga itxi (7); muga izan (6); muga izango (6); muga jakin (11); muga jakinik (6); muga jarri (8); muga jartzea (5); muga jartzen (5); muga markoa (6); muga marra (21); muga mugako (6); muga mugan (32); muga mugaraino (5); muga naturala (8); muga non dagoen (6); muga ondoan (9); muga ondoko (8); muga oro (5); muga oroz (5); muga pasa (14); muga pasatu (8); muga pasatzeko (6); muga pasatzen (11); muga sariak (10); muga zaharraren (6); muga zaintzen (5); muga zeharkatu (30); muga zeharkatzea (6); muga zeharkatzeko (11); muga zeharkatzen (11); muga zehatzik (6); muga zergak (12); mugak muga (6)

pobreziaren muga (13); rafako muga (5); urte muga (32); urteen muga (5); urteko muga (5)

aberriaren mugak (6); arteko mugak (75); arteko mugak hautsi (5); baditu bere mugak (5); behin betiko mugak (14); bere mugak ditu (9); betiko mugak (14); espainiako konstituzioaren mugak (6); euskal herriko mugak (5); ezarritako mugak (16); ezartzen dituen mugak (5); gorputzaren mugak (6); herriko mugak (7); konstituzioaren mugak (10); lurraldearen mugak (6)

mugak desagertzen (6); mugak desagertzen ari (5); mugak ditu (14); mugak ezarri (10); mugak ezarriko (6); mugak ezartzea (6); mugak ezartzeko (8); mugak ezartzen (11); mugak finkatu (7); mugak gainditu (33); mugak gaindituz (14); mugak gainditzeko (12); mugak gainditzen (28); mugak haustea (5); mugak hausteko (6); mugak hausten (9); mugak hautsi (13); mugak itxi (5); mugak itxita (5); mugak ixteko (5); mugak jarri (12); mugak jartzea (18); mugak jartzen (23); mugak kontuan hartuta (5); mugak muga (6); mugak non dauden (6); mugak zabaltzeko (5); mugak zeharkatzen (5); mugak zehaztea (13); mugak zehazteko (6); mugak zehaztu (8)

munduaren mugak (6)

muga mugako (6)

arteko mugan (57); azken mugan (7); biriatuko mugan (12); egiptorekiko mugan (5); libanoko mugan (7); muga mugan (32); mugan bizi (9); mugan dago (21); mugan dagoen (37); mugan daude (6); mugan dauden (5); mugan ibiltzen (5)

arteko mugara (7); mugara heldu (7); mugara iristen (7); mugara iristen ari (5); mugara iritsi (13)

azken mugaraino (7); muga mugaraino (5)

hilabeteko gehienezko mugarekin (5)

arteko mugaren (9); mugaren alde batetik (6); mugaren alde bietako (8); mugaren azpitik (10); mugaren azpitik bizi (6); mugaren bestaldean (6); mugaren bi aldeetako (9); mugaren bi aldetako (25); mugaren bi aldetakoak (7); mugaren bi aldetan (17); mugaren gainean (8); mugaren gainetik (19); mugaren ondoan (9); mugaren ondoan dagoen (5); pobreziaren mugaren (9); pobreziaren mugaren azpitik (7)

adin mugarik (6); denbora mugarik (8); inolako mugarik gabe (6); inongo mugarik (5); mugarik ezagutzen (5); mugarik ezarri (7); mugarik ezartzen (5); mugarik gabe (109); mugarik gabea (21); mugarik gabeko (215); mugarik gabeko erreportariak (6); mugarik gabeko europa (7); mugarik gabeko kazetariak (21); mugarik gabeko medikuak (18); mugarik gabeko medikuek (21); mugarik gabeko medikuen (8); mugarik gabekoa (9); mugarik izan (12); mugarik jarri (17); mugarik jartzen (10)

arteko mugatik (7); mugatik behera (5); mugatik gertu (42); mugatik gora (6); mugatik hurbil (29); siriako mugatik gertu (5)

mugaz bestalde (5); mugaz bestaldean (21); mugaz bestaldeko (38); mugaz bestaldera (21); mugaz bestalderat (9); mugaz beste aldera (7); mugaz bi aldeetako (9); mugaz bi aldeetan (9); mugaz bi aldetako (16); mugaz gaindiko (108); mugaz gaindiko harremanak (13); mugaz gaindiko harremanen (11); mugaz gaindikoa (7); mugaz gaineko (19); mugaz goiti (8); mugaz haindian (22); mugaz haindiko (11); mugaz haindirat (9); mugaz hainditik (5); mugaz haraindian (7); mugaz haraindiko (12); mugaz hunaindian (9); mugaz hunaindirat (8)

bere mugen barnean (5); bere mugen barruan (7); dituen mugen barruan (5); konstituzioaren mugen barruan (5); mugen artean (8); mugen barnean (14); mugen barruan (60); mugen gainetik (13)

europako mugetan (5); mugetan barrena (6); mugetan sartu (5)

azken mugetaraino (10); egiptoko mugetaraino (5)

azken mugetatik (5); euskal herriko mugetatik (6); herriko mugetatik kanpo (5); mugetatik at (11); mugetatik atera (5); mugetatik haratago (8); mugetatik kanpo (27); mugetatik kanpora (7)

esperientziaren mugez goiti (8); mugez goiti (14); mugez haraindi (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus