Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

murtxikatu (orobat murtxukatu g.er.), murtxika(tu), murtxikartzen 1 du ad (ahoan) txikitu. ik mamurtu; mastekatu.

Murtxikatu gabe irentsitako belarra urdailetik berriz ahora ekartzen du behiak, eta han lasaiki murtxikatzen du bere ahoko zukuekin ondo nahastuz ostera irensteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 60. orr.

Fotonobelak irakurtzen, eta tabakoa erretzen eta txikleak murtxikatzen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 42. orr.

Kendallek edontzia hustu eta izotz koxkor bat murtxikatzen hasi zen, ahosabaia freskatzearren. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 133. orr.

Puzzleak murtxikatu, eta kartoi-ahia lurrean ttuka barreiatzen nuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 248. orr.

Asta-gorotza hartu eta ahora eraman zuen murtxikatzeko, esanez: "Masteka beza gorotza, ene anaiaren kontra haserre-pozoia jaurti duen mihi honek". Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 376. orr.

Arin jan zuen, ia-ia murtxikatu gabe, eta ogi zaharraren hondarrak poltsikoan sartu zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 102. orr.

Mokadu bat astiro murtxikatzen ari zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 392. orr.

Aldian behin hostoren bat harrapatzen nuen hortzetan, eta gogotik murtxikatzen nuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 166. orr.

2 irud/hed

Denbora hartuz murtxukatu behar den liburua, hiztegiz eta esaldiz aberats, idazleak euskararen artetik ingles doi bat eta buhamien hizkuntza ere jastarazten dauzkigula. Herria   2005-05-19

3 (era burutua izenondo gisa)

Zuloa ogi murtxikatuz estali nuen. Egur zaintsu honen gainean berniza bezala zabalduriko usain beltzean, zuntz murtxikatu eta azukredunaren zaporean. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 52. orr.

4 murtxika eta murtxika

Ezer edan gabe jan zuen dena, murtxika eta murtxika, listua eztarrira berriro zetorkiola antzeman arte. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus