Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mutiko (orobat motiko g.er) 1 izond gaztarora heldu ez den gizonezkoa; mutil gaztea.

Hori nahikoa litzateke edozein mutiko txotxolotzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 18. orr.

Ni, artean, mutiko bat besterik ez nintzen, ordea. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 160. orr.

Eta ni, Azad, ez naiz harrezkero mutiko bat. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 119. orr.

Zortzi urte inguruko mutiko bat, Axier edo. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 94. orr.

Gero negarrari eman nion, 14 urteko mutiko batek soilik ematen ahal dion bezala. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 293. orr.

Israelen erdaindu gabe aurkitzen zituzten mutikoak erdaintzera behartuz. Elizen arteko biblia   1 M 2,46

Gure adintsuko mutiko gehiago bazen Garrüzeko herrian. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 93. orr.

Mutikoa Akademia Militarreko barnetegian sartu zuten. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 37. orr.

Baina txikitan izan zen hori; gero, mutiko samartu nintzenean, antzarak ziren nik zaintzen nituenak, ez txerriak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 173. orr.

Mutiko biluziak itsasoan, haien larrua, eguzkia haien larru bustian, beroa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 261. orr.

· ik beherago 7. 27464

Joanak ziren gure errugbilariak Hego-Afrikara, hogeita bi mutiko, haien artean zenbait ezagutuak eta bertze batzu arrunt berriak eta, denbora berean gazteak. Herria   2001-06-21

2 (izenondoekin)

Mutiko ederra zen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 37. orr.

Bai mutiko azkarra! Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 211. orr.

Hauxe dugu mutiko polita hauxe -oihukatu zuen-. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 245. orr.

-Mutiko gogorra haiz gero! Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 36. orr.

Mutiko argala da, amarekin bakarrik bizi dena. Berria - Kultura   2004-11-26

Mutiko ilehoria zen eta dotore jantzita joaten zen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 76. orr.

Wood ikasle baten abizena zen, bosgarren urteko mutiko sendokote batena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 137. orr.

Josepe beti izana zen mutiko gazte lotsakor eta beldurti bat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 181. orr.

Mutiko zaharrena urrats luzeak eginez agertu zen laster. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 89. orr.

Uste nian mutiko serios bat hintzela... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 41. orr.

Mutiko urduria nintzelako aitzakiarekin kamamila ematen zidaten. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 81. orr.

Mutiko ile luzeak ez zuen ezer erantzun. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 34. orr.

Alberto eta Mario ordurako mutiko koxkortuak eta oso indartsuak ziren. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 50. orr.

Badira mutiko atzerritarrak Diputazioaren ardurapean beste bideetatik amaitu dutenak eta bertokoekin bizi direnak. Berria - Euskal Herria   2004-07-13

3 (deiki gisa)

-Zu, mutiko -esan zuen gero, John seinalatuz-. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 179. orr.

-Eta zuk, mutiko? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 13. orr.

-Hi, mutiko, larrua probatua haiz edo oraino ez haiz estreinatu? Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 247. orr.

Urte askoan, mutiko, urte askoan! Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 35. orr.

-Are, mutiko, emaiok musu amari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 55. orr.

-Mutiko -esan zion-, zergatik ari zara negarrez? Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 220. orr.

-Zeren bila zabiltza zu, mutiko? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 178. orr.

Beste zarata bat ateratzen baduzu, jaio zinen egunaz ere damutuko zara, mutiko! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 22. orr.

-Zer botika, mutiko? Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 90. orr.

-Hoa etxera, mutiko -erran zidan azkenean-. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 90. orr.

-Edan ausarki, mutiko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 223. orr.

-Honekin ez baditugu putakume horiek atzematen, ez gaituk deus, mutiko! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 12. orr.

4 (neska-rekin batera; ik beherago 10)

Bota Nilo ibaira hebertar mutiko guztiak! neskak, berriz, utzi bizirik! Elizen arteko biblia   Ir 1,22

Ordurako ohitua zegoen mutikoa nesken berriketetara. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 63. orr.

Afaria bururatu eta laster, sartu zen Émile bertze bi gizon eta sei gazte, mutiko eta neska, zerraizkiola. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 120. orr.

Halakoetan, "sagu zikinak" ginen guztiok, salbuespenik gabe, hala mutikoak nola neskak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 9. orr.

Halere, pilotari neska ala mutiko gazte batzu agertzen dira hor, esperantza eta baikortasun bat ekartzen dutena, beste emaitza ez hain onen ondoan. Herria   2005-03-10

· ik beherago 7. 27464

Hilabete hunen 12ko igandean gure herriko 16 mutiko eta 15 nexkatok egin dute fedezko urhats handi hori. Herria   2005-06-23

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire mutiko denborako lehenbiziko oroitzapena hots izugarri bati dago loturik. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 9. orr.

Askatasuna eta zabaltasuna atsegingarri zaizkio Bennetti; lurrean bakan ikusi diodan mutiko-begirada ageri du. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 116. orr.

Batzuetan besoak mutiko gorputz haren aldamenetan luzatuta edukitzen zituen, manta gainean. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 217. orr.

Mutiko talde bat hurbiltzen zaie, kalimotxo botilak eskuetan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 87. orr.

Hantxe zen zakur gizajoa, lerde jario, atzetik mutiko koadrila bat harrika zuela. Jon Maia   «Riomundo» - 46. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, eskola-mutikoa banintz bezala: emakume bat marraztu dut hondar beroan eta hondarra besterik ez den emakume horren gainera etzan naiz, baita berari goraki hitz egin ere... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 268. orr.

7 haur arra. ik mutil 8.

Erditze mingarria izan zuen eta emaginak esan zion: "ez izan beldur, mutikoa duzu berriro”. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 98. orr.

Bi mutiko ditiagu, oso ume politak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 125. orr.

Bi ume ditut, mutiko bat eta neska bat, eta neska-laguna ere bai. Berria - Kirola   2004-03-25

Bere lehen haurra neska izanki eta, mutiko bat gogotik hartuko zuela... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 23. orr.

Maiatzaren 4 ean mutiko bat sortu da Gibelarte Moskoinean bizi den familian. Herria   2004-05-20

Izan zuten, ordea, mutiko bat. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 71. orr.

Bigarrena, mutikoa bera, koskortu gabe hil zen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 38. orr.

Mutiko bat ukaten dutelarik, zutik ibiltzen eta bakarrik jaten dakien arte hazten dute. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 69. orr.

Haurrek -hiru mutiko eta bi neskato- isil-isil iraun zuten. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 57. orr.

119 mutiko sortzean 100 neska direla bakarrik sortzen. Herria   2005-02-27

Haur gazteenak neska eta mutiko joan ziren orduko Seroretarat orai San Josep eskola deitzen dena. Herria   2001-11-01

Hiru bat urteko mutiko bat zeraman besoetan. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 184. orr.

Bonbaiko erietxe batean egotzitako 8.000 haurretarik bat bakarra zen mutiko. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 76. orr.

8 mutikotan adlag mutiko garaietan.

Behin, mutikotan, Elgoibartik Ondarroara gindoazen aita eta biok motoan. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 128. orr.

Pasadizoak ezin hobeto islatzen du gure adin modukoek mutikotan izan genuen sexu heziketa. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 32. orr.

Neronek bost bider aditua, mutikotan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 25. orr.

Nik oso gogoko nuen mutikotan itaurrean, ittulian, itzuli eta itzuli, idien aurrean ibiltzea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 363. orr.

Gure osabak hankutsik ibiltzen omen ziren mutikotan larrean. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 24. orr.

Nik taberna bat izan nuen Port Arthur-en, mutikotan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 315. orr.

9 mutiko koxkor (orobat mutiko kozkor eta mutiko koskor, eta mutikoskor g.er.)

Mutiko koxkor batek berehala eman omen zion arrapostua: "urteko besta handiena? Xerri hiltzea!". Herria   2003-04-17

Gurekin, mutiko koxkorrekin jokatzen zuen futbolean. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 26. orr.

Zer arta ez zuen ekartzen, xixtera jokoan, mutiko kozkorrak hezten, hain maite zuen joko hortan. Herria   2004-10-28

Quenu mutiko koskor potoloa bihurtzen ari zen, pixka bat hezigabea. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 70. orr.

Gu mutiko koxkorrak ginenean ere bazegoen bankua hor... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 134. orr.

Aspaldian igo gabe nengoen alde horretara, urte asko, 25 igual, mutiko-koxkorra artean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 13. orr.

Apezak partikulazki, horrelako botzak Jainkoaren laudatzeko balio zuela iritzirik, Balantsunen etxekoak balakatu zituen, mutiko koxkorraren Larresoroko seminariora igorrarazteko. Itxaro Borda   «%100 basque» - 42. orr.

Hori jada mutiko kozkorretan antzematen zitzaioan. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 109. orr.

· Neska-mutiko koxkorrak aho txikiak herts-irekitzen ari dira, agurearen istorioari begira: Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 215. orr.

10 neska-mutiko (orobat neskamutiko g.er.) pl neskak eta mutikoak. ik mutil 22.

Neska-mutiko guztiek erran dut, eta ez, anarteraino Etxeberrirenean bezala, mutikoek soilik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 161. orr.

Gero, Nob apaiz-hirian, ezpataz hil zituen Saulek bertako gizaseme eta emakumeak, neska-mutiko eta bularreko haurrak, idi, asto eta ardiak. Elizen arteko biblia   1 Sm 22,19

Arrasateko ikastolan, zortzi urteko neska-mutikoen maisu. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 13. orr.

Ikastolako gela batean elkartzen ziren Pello Esnal eta Rosa Lertxundi irakasleak, bertsolaritza ezagutu nahi zuten neska-mutikoekin. jakin ahal izan nuenez, modan daude Tetrak neska-mutikoen artean. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 153. orr.

Ezkontza jende gaztearentzat da, umeak izan nahi dituzten neska-mutikoentzat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 325. orr.

· 10 leku hirugarren ikastaldirako (uztailaren 23 tik agorrilaren 1 ra), 11 urtetik 16 urterainoko haurrentzat, neska-mutiko, joko mota guziak nahasirik. Herria   2003-05-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus