Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nabaritu, nabari(tu), nabaritzen 1 du ad ohartu, konturatu, argiro ikusi. ik sumatu.

Segituan nabaritu zuen Pedriñoren hatsak zuen kirats jasanezina. Josu Landa   «Odolbildua» - 38. orr.

Medikuarengana joango nintzela agindu nion, haren malkoak nabaritzen nituen neure ezker eskuaren gainean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 90. orr.

Entzundako hizketaren katean da nabaritzen ahal, berehala, hots batek bere hartan dirauen ala ez. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 67. orr.

Ogi egin berriaren urrinak sudur mazelak kilikatu zizkion eta gosea nabaritu zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 54. orr.

Jangelatik irteterakoan halako zalantza bat nabaritu diote, nora jo ez baleki bezala. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 29. orr.

Oinaze keinu bat nabaritu zion Gabinek aurpegian. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 79. orr.

Oinaze bitxiak nabaritu nituen bularraren erdian eta ezkerreko izterrean. Txillardegi   «Putzu» - 378. orr.

Lozorrotik esnatuxe, halako epeltasun jostarina nabaritu zuen zainetan barrena. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 76. orr.

Orduan erruaren ziztada mingarria nabaritu zuen bularrean josita. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 109. orr.

Gaur, berriz, bi pasio nabaritu ditut neure barruan: zuganako leialtasuna, alde batekik, eta harenganako grina, bestetik, egia argi eta garbi... Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 185. orr.

Florentek gaitzespena sumatzen zuen, halako kondena bat nabaritzen zuen altzarien haritz kolore argian, lanpara garbiegian, espartzuzko alfonbra berriegian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 209. orr.

Gero begietan, duda bat nabaritu zion, ozenki erratera ausartzen ez zen galdera bat. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 136. orr.

Ez nion nabaritzen ez amnesiaren, ez lobulu frontaleko sindromearen aztarnarik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 87. orr.

Esnatu, nagiak atera, eta ondo lo egin zuela nabaritu zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 199. orr.

Estutzen hasi zen, zangoak jada ez zituen lurrean hain sendo finkatuak nabaritzen, errebolberrari eusten zion eskua gero eta makalago zeukan, dardaraka hasteko zorian. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 268. orr.

Berehala nabaritu genuen zakurrak geldirik zeudela, uhurika. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 146. orr.

Hanna bere ukabil txikiak nire aurka altxatzen, ez dut ezagutzen, ez dut neure burua defenditzen, nabaritu ere ez nola haren ukabilek nire bekokia ukaldikatzen duten. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 242. orr.

Goitik behera blai, mindurik nabaritu zituen gorputz osoko hezurrak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 131. orr.

Oinak dardaraka nabaritu zituen eta arma tinkiago atxiki zuen, eskumuturrak hormatzeraino. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 29. orr.

Besaulkitik altxatu zenean lo nabaritu zituen hezurrak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 70. orr.

2 (inpertsonalak)

-Nekearen ondoren gorputza lasaiago bezala nabaritzen da. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 68. orr.

Batailoietan emandako kontsignaren ondorioak berehala nabaritu ziren Lizarrako kalean. Txillardegi   «Putzu» - 187. orr.

Ez duela uste gerora ahotsean aldakuntzarik nabarituko zaidanik. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 39. orr.

Makilajeak eta jantzi dotoreek moteldu arren, adinaren eta bizimodu bapoaren eragina nabaritzen zitzaizkion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 14. orr.

Begietan nabaritzen zitzaion urteek utzitako zama kezkagarria. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 139. orr.

Aitari ez zitzaion keinurik nabaritu, ez ama lasaitzekorik, ez kontu eskatzekorik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 143. orr.

Laneko harremanetan nabaritu al zaio zerbait? Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 162. orr.

Ezin argiago nabari daiteke puntu hori, berak dioena hona eraldatuz gero: [...]. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 19. orr.

Asko nabarituko da zure falta. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus