Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nafarreri (orobat nafarreria g.er., naparreri g.er. eta nabarreria g.er.) 1 iz eritasun kutsakorra, sukarra ematen duena, larruazalean zuloak uzten dituzten pikor batzuk eragiten dituena. ik baztanga.

Duela mende bat, gripea, nafarreria, elgorria eta kolera moduko gaitz infekziosoak ziren osasunaren etsaiak. Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Ea probintzia hartan bazegoen gaitzen bat zabaldurik, hala nola sukar-epidemiaren bat, edonolako sukar hilgarririk, nafarreria edo bestelako eritasunik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 23. orr.

Txima luzeak eta nafarreriak markatutako matrailak. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 136. orr.

Berehala ezagutuko duk: bisaia nabarreriak pikardatua dik eta, mintzatu beharrean, marraka egiten dik, bildots baten gisara. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 266. orr.

Ene seme gaixoa, nafarreriak harrapatu ez du ba! Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 62. orr.

2 (hitz elkartuetan)

1518-1519: Nafarreria izurrite bat izan zen Kariben eta izurrite horren ondorioz bertako asko hil ziren. Berria - Gaiak   2004-01-02

3 nafarreri zuri baztanga eroa.

Gizon gaztea asaldaturik zegoen, lehenago ez baitzuen inoiz korderik galdu, eta inoiz ez baitzioten nafarreri zuria eta lorautsak eragindako alergia txiki bat baino eritasun larriagorik diagnostikatu. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 351. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus