Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nafartasun iz nafarra izateko nolakotasuna.

Oraingo honek Pedro Agerrerengana bihurtu du begitartea, tak, apezak bere nafartasunaren berri eman duelarik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 23. orr.

Agintarien nafartasuna «Nafarroako izaera euskaldunaren kontra eraikitakoa» dela kritikatu zuen Kasaresek. Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Gai horietan UPNk ez duela «nafartasunaren esklusibitatea» salatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Hemen ere, jazko aro eder bera balin badugu segurik, plaza mukurru beteko da, nafartasuna eta euskaltasuna goraki azalduz. Herria   2005-04-21

Bankuak babesturiko jota-jaialdietara joaten da ozta-ozta, nafartasunaren bereizgarri delakoan, kirten halakoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus