Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nagusi (orobat nabusi g.er. eta nausi g.er.) 1 iz etxe bateko jauna zerbitzariei buruz.

Ez da morroirik bi nagusi zerbitza ditzakeenik.  Elizen arteko biblia   Lk 16,13

Romanian, nagusi baten zerbitzura zegoen greziar bat lapurretaz salatu zuten faltsuki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 856. orr.

Haize mehe batek altxaturiko euli-eskuadroiak airean hegaz sartzen dira etxera, ausart, hango nagusiak balira bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Morroiak nagusiaren hamar kamelu hartu zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 64. orr.

Nagusi nahiz morroi, etxekoandre nahiz neskame, saltzaile nahiz erosle, mailegu-emaile nahiz hartzaile, hartzekodun nahiz zordun.  Elizen arteko biblia   Is 24,2

Suertez, nagusi-etxekandre maltso eta onak zituan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 112. orr.

Selifan eta Petrushka izugarri poztu ziren nagusi jauna aske ikusi zutenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 539. orr.

-Horixe, etxeko nagusi izatea gutxi balitz, etxeko nagusiaren nagusi dugu hemendik aurrera -jaulki zuen marmarka Honorinek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 65. orr.

Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, arren, aurki dezadala gaur bila nabilena.  Elizen arteko biblia   Has 24,12

Maiz, ordea, neskame-morroiak dira nagusi bakartiak hil dituztenak, diru-goseak zirikatuta.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Eta ez dun modurik aurkitzen hire nagusi horri atzaparra botatzeko?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.

Jainkoaren etxeko nagusi ezarritako Seme bezala izan da fidagarri.  Elizen arteko biblia   Heb 3,6

Itsasoko arrain edo nagusi gabeko narrasti bailiran darabiltzazu gizakumeak.  Elizen arteko biblia   Hab 1,14

-Berorri ez zaio ezer gertatu, nagusi? -galdetu zuten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 161. orr.

-Igo, nagusi! -hark, leihotik, erantzun-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.

-Oker eman diote berria, nagusi.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

Orduan konturatu zela Barbara bere erruki eza zela jauregiko nagusi gaztea heriotzara zeramana.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 18. orr.

Zakurrak beti maiteko du nagusia, nagusiak ongi hartzen badu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 9. orr.

2 zenbait erakunde edo talderen burua mendekoei buruz; lantegi edo kideko bateko jabea (ik ugazaba); jauna edo jabea, aginpidea, lehentasuna edo gailentasuna duena.

Ene nagusi berria Sarre-ko gizon tipito bat zen, irri guti, lehenago "brigades internationales"-etan engaiatua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 57. orr.

Bidean gogoratu zitzaidan laneko nagusiari telefonatu behar niola.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 41. orr.

Presondegiko nagusiak erran zien bakoitzak ehun makil ukaldi ukanen zituela bizkarrean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 54. orr.

Charles Martelek ondo baino hobeto jakin zuen bere abileziak erabiltzen gorteko morroi nagusi izenda zezaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.

Pepin elizgizonak babestuz bihurtu zen monarkiako nagusi; Karlos Martelek, haren semeak, haiek zanpatuz baizik ezin izan zuen iraun.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 320. orr.

Agente komertzial, enpresetako nagusi eta burtsako bisitari guztiak, goizeko orduetan lokala betetzen zutenak [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.

Hilerriko langileen artean nagusi zirudienari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Agureak bere begi itzaliak musika tresnatik jaso, eta Kirxa bistatu zuen, kafe etxeko nagusi luze, flakoxta eta goibela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Hoteleko nagusi batek, errukitu eta lana eman zion ontzi ikuzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 136. orr.

Bulegoan nagusia genuen alu samarra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.

Bere bulegoko nagusi zital haiek oztopo asko jartzen zizkioten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

Nagusi gogor baten eskuetan utziko ditut egiptoarrak, errege bihozgabe batek menperatuko ditu.  Elizen arteko biblia   Is 19,4

[Jainkoa] da nagusi bakar eta zoriontsua, erregeen Erregea eta jaunen Jauna.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,15

Gero, arrapaladan, Antiokiara itzuli zen; han, hiriko nagusi Filipo zela aurkitu zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 6,63

Nik, lurreko nagusi naizen honek, armak hartu eta erregearen alde egiteko agintzen dut.  Elizen arteko biblia   2 M 15,5

Jaunak haien nagusi jarri nahi izan ninduenean, nik ere zin egin nuen haien aurrean eta Erregela azkeneraino gorde nahi dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 625. orr.

Izan zaitez zeure senideen nagusi, makur daitezela zure aitzinean zure amaren semeak.  Elizen arteko biblia   Has 27,29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Samosvistov nagusi-itxurak eginez azaldu zen: kargu hartu zien jagoleei arretarik gabe zaintzen zutelako, eta soldadu gehiago ipintzeko agindu zuen, zaintza sendotze aldera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 530. orr.

Ez bedi inor nagusi-karguaz jabetu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 122. orr.

Nagusi-karguaren irrikaz ez baina beldurrez zeudenek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Banku-nagusiak ez zion dirurik eman, ez aurrerabiderik eskaini, ez handik edo hemendik finantzabideak lortzeko itxaropenik piztu...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 27. orr.

5 aingerukien hurrenkerako bederatzi taldeetako laugarreneko kidea.

Mikel, Gabriel eta Rafael dohatsuei eta espiritu dohatsuen talde guztiei: serafin, kerubin, ahalmen, nagusi, aginte, botere, indar, aingeru eta goiaingeruei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

6 (predikatu gisa)

Denbora hartan, aldiz, frantsesak zebiltzan inguru haietan nagusi...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Aurrerantzean ez dizute Jakob deituko, Israel baizik, borroka egin baituzu Jainkoarekin eta gizakiekin, eta nagusi atera zara.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 92. orr.

Itxaropen horiek, [...] aski dudazkoak dira diruen arteko konkurrentziak nagusi jarraitzen duenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Gizon bakarraren bekatuagatik heriotza nagusi gertatu bazen, zenbatez gehiago ez ote dira bakar batengatik, Jesu Kristogatik, nagusi izango betiko bizitzan Jainkoaren salbazioaren dohain oparoa hartzen dutenak!  Elizen arteko biblia   Erm 5,17

Meza bukatutakoan, lehia borroka bihurtzen zen, eta hamar edo hamabost mutilek elkarri erasotzeari ekiten zioten ereinotz adarra lantza edo ezpata moduan erabiliz, nor nagusi geldituko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Baia nagusi Euskal Herrian, bainan ezak gaina hartu Biarnoan eta Landesetan.  Herria   2004-12-09

• 7 izond karguz eta kidekoez mintzatuz maila gorenekoa dena.

Priore nagusi bat dute buru eta haren agindu eta araudiak obeditzen dituzte begirunez menpeko prioreek eta Ordenako beste anaia guztiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Gure Gotzain Nagusi Pio V. Aita Sainduaren eta Felipe II. Errege Goihenaren aurrean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.

-Errekoletoen ama nagusia gaixo bati bisita egitera doa -esan zuen mandatariak sudurreko ahotsez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Polizi buru nagusiak ezin du ziurtatu muga pasa duen ala ez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 29. orr.

Antioko erregeak Kendebeo izendatu zuen itsasertzeko gudalburu nagusi.  Elizen arteko biblia   1 M 15,38

Sarjentu nagusi bat, nire bizitzan ikusten nuen lehenengoa, urratsez urrats hurbildu zen erdialdera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 95. orr.

FBIren buru nagusi Edgar Hooverrek agente Laddy txostengileari egindako orrialde bakar bateko erantzunean argi dio; "Ernestek ez du FBI gogoko".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.

Erregeak bere laguntzaile nagusi hura bidali zuen hiri-sarrera zaintzera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,17

Zeuk jarriko duzu kopa Faraoiaren eskuan ostera ere, Edarizain Nagusi zinen garaian egiten zenuen bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 111. orr.

Noble gipuzkoarrak urte an-dana zituen Iruñean, Felipe II.a bere maiestate katolikoaren ordezkari nagusi Nafarroako Erresuman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Moisesen biloba Xebuel zen altxor guztien arduradun nagusi.  Elizen arteko biblia   1 Kro 26,24

Erresumako prokuradore nagusi Pedro Etxarten seme bigarrena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Ustekabean deitzen dute polizia-etxetik, ikertzaile nagusi Esterhuyse-k deitzen du Port Elizabeth-etik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.

Alkimo apaiz nagusi izendatu zuen eta israeldarren mendekua egiteko agindu zion.  Elizen arteko biblia   1 M 7,9

Komedia iduriko hark nihaur ninduen aktore nagusi, eta lagunak ikusle, untzi gaineko eszenarioan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

· Gertaera horietan guztietan ideiak izan ziren gidari nagusi, onerako nahiz txarrerako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 67. orr.

8 garrantziaren edo gorabeheraren arabera lehena dena. (etxe, bide eta kidekoez)

Espainiako ikerketa erakunde publiko gehienek Madrilen dute egoitza nagusia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 132. orr.

Hoteleko areto nagusia dantzaleku bihurturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Sarrerako atari nagusiaren gainean garai bateko armarri dotore eta ongi landua ikus zitekeen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 30. orr.

Beheko gela nagusian hamabi koltxoi kaxkar jarri ditiztek, eta hik ere horietako batean egin beharko duk lo.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Abokatuak gutun labur bat utzi du Dontsu Etxeko bulego nagusian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Soineko beltzez jantzitako emakume batek jauzi egin du etxe nagusi bateko ezkaratz freskotik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 17. orr.

Uztailak 4-Kanpamendu nagusia / ez dut idazteko gogorik ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 162. orr.

Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan. Hiri gotortu eta hiri nagusi guztiak xehatuko dituzue, fruta-arbolak ebakiko, iturburu guztiak itxiko eta lur landuak hondatuko harriz betez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Azkenean, bide nagusi aldetik, erreposki zetorren auto baten burrunba entzun nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.

Europako autobide nagusia deiturikoan barrena.  Berria - Kultura   2004-07-23

Errepide nagusian, Sequoia Parkeko bisitarien autoek piztuta zeramatzaten argiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Karrika nagusi luzea, etxe eta bereziki balkoi ederrak, arkuak eta Santa María elizaren arkitektura berezia bere hiru edo lau estiloekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

9 (bestelakoez)

Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak, karraka denen legean, bazituen han beste masta bi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Aldare nagusiaren atzean [...] Ama Birjinaren kapera dago, isilez eta ilunez heze.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Émile Zolak bi obra nagusi utzi dizkigu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

Beste bi tomoak izango ziren obraren atal nagusia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Ingelesen Gutun Nagusiak debekatu egiten du gerra izanez gero atzerriko merkatarien salerosgaiak bahitzea edo konfiskatzea, errepresaliengatik ez bada.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Gehienetan hiru erregai nagusi erabiltzen ditugu: karbohidratoa (azukrea eta almidoia duten janariak), gantza eta proteina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

Amak garrantzia ematen ziolako egun nagusi hartan denok elkarrekin Villa Lecuonan bazkaltzeari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Matematikako Sari Nagusian parte hartzeko asmoz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 327. orr.

Unión Artesanaren gidaritzapean, Danborrada Nagusi baterako deia egin zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 51. orr.

Hinduismoaren erlijio nagusi postbudikoak filosofia budista kanporatu zutenean [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Herrialde horietan, gainera, enplegu osorako politikaren ardatz nagusi bihurtu izan da Ongizate Estatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

Neurriaren aldekoen ustez, argumentu horietan bada akats nagusi bat: lehiakortasuna aitzakiatzat erabiltzen dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 134. orr.

Biziera pobrea ezaugarri nagusi duen bokazioaren lehen pausoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Bi dira egindako kritika nagusiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.

Hiru eragozpen nagusi ditu ordezko piezen inguruko kirurgiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

Liburu Santuaren arabera, hauxe da lege nagusia: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto. ik beherago 15.  Elizen arteko biblia   St 2,8

Bi irizpide nagusi erabili ditugu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Era horretan estatuak nazioarteko merkatarien desira nagusiari erantzuten zion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Betiko babestuko edo salbatuko gaituen Talde armatu edo azken Helburu edo behin-betiko Estatua den "Beste" nagusi hori ez da existitzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.

10 adinez lehena dena; adin gehiagokoa.

Gero, Rebekak bere seme nagusi Esauren arroparik dotoreenak hartu -etxolan gordeak zituenak- eta Jakobi, seme gazteari, jarri zizkion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.

Anaia nagusi Felixek eta arreba Ernestinak apenas altxatu duten burua erantzuterakoan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 17. orr.

Arrazoi zenuen, anaia nagusi.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 12. orr.

Jacqueline, arreba nagusia, moja sartu zuan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.

-Nik hegan egin nuen orduan; ikusi zenuen, ezta, arreba nagusi?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 62. orr.

Ederra da anaia nagusi bat edukitzea.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.

Artean ere maite nuela -Marisak begiak jaitsi zituen, mindurik-, baina ez bera bezala, ama edo arreba nagusi bat bezala baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

11 (adinez) heldua.

Gero, nagusi egiten zarenean, ez duzu zertaz gozaturik izango.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.

Garatzeko bidean diren herrialdeetan neska askok izaten dute umea adinez nagusi egin aurretik.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Pertsona nagusi normal batek segundoko 2,5 milioi globulu gorri berri sortzen ditu gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.

Ni Miss Cardewren tutorea naiz, eta bera ezin da nire baimenik gabe ezkondu adinez nagusi ez den artean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 150. orr.

12 biltzar nagusi

1995eko urriaren hastean, New Yorkeko Nazio Batuen Biltzar Nagusian eman zuen hitzaldi garrantzitsuan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Uztaritze ez zen gehiago eskualdeko erdigune politikoa izanen eta, Biltzar Nagusia, euskaldunen eskubideen babestokia, iraganeko oroitzapen soila bilakatuko zen, ondoko belaunaldirako ahantzia izanen zena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Arabako Biltzar Nagusiek, PPren eta PSE-EEren ekimenez, Larrialdietarako Gizarte Laguntzen finantzaketa aldatzea defendatuko dute Eusko Legebiltzarrean Garapen Kontseiluaren biltzar nagusia iraganen da bihar, zuzendaritzako grebalarien galdez.  Berria - Ekonomia   2004-05-11

Abuztuan bilduko da Nazioarteko Astronomia Batasunaren biltzar nagusia.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Seigarren Biltzar Nagusia du ETAk.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 34. orr.

Bere anaia iraintzen duena, biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da.      - 0. orr.

Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko.  Elizen arteko biblia   Mt 26,59

13 estatu nagusi1 jeneral edo kideko bati atxikiriko ofizial multzoa, aginduak prestatzeko eta helarazteko helburua duena; buruzagi baten lankideen multzoa.

Joan-etorrian aritu da autoz, estatu nagusi fantasma baten bila, dibisioko estatu nagusiaren bila, subdibisioko estatu nagusiaren bila...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.

Adolfo Suarezek Armadako Estatu Nagusiarekin egin omen zuen aurreneko bilera, akordioaren mamiaren berri emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

1989. eta 1993. urteak bitartean, berriz, [Collin Powell] Estatu Nagusi Bateratuko burua izan zen.  Berria - Mundua   2004-11-16

Une hartan bertan iritsi zen don Karlos Borboikoa, erregenahia, jeneral karlisten estatu nagusiaz eta Vendéeren aldeko zenbait frantsesez inguratua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.

Balak txistuka zebiltzala, brigadako estatu nagusiak oihanean bilatu zuen babesa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 15. orr.

Gero, halako batean, Peppone alderdikidea heldu zen bere estatu nagusiaz lagundurik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

14 Estatu Nagusi2 pl Frantzian, erregimen zaharreko legebiltzarra, hiru estatuak osatua.

Parisko Legebiltzarrean (Estatu Nagusiak) 1139 ordezkariak hiru mailatan zeuden banaturik: Jauntxoek 270 ordezkari zituzten, Elizak 291 eta Herriak 578. Azken horien artean zeuden Garatarrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

15 lege-nagusi (orobat Lege Nagusi) konstituzioa.

Hotela konstituzioaren kontrakoa dela ere esan du Piero Pazzik: Italiako lege nagusiaren bederatzigarren artikuluak hirietako itxura ona babesten du; hotelak, aldiz, hondatzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Hortarako, kanbiatu behar dela frantses lege-nagusiko bigarren artikulua edo berdin lege-nagusi hortan sartu Espainiakoak daukan hirugarrena, erran nahi baita euskara eta gisa bereko mintzaira guzien ezagupen osoa.  Herria   2002-11-28

Ingurumena, beraz, sartua da hemendik goiti frantses Lege Nagusian.  Herria   2005-03-10

Beharrik hor dugu errepublikaren lege-nagusia, beharrez bikain gerizatuko gituena bere bigarren artikulu balios horrekin… Errana izan zauku, eta oraino usu aditzen da hori, Europa batuaren lege-nagusia dugula onartu behar, onartu edo bestenez baztertu.  Herria   2005-09-08

16 nagusi egin ik nagusitu.

Lasaitasuna nagusi egin zen eta denak zeuden Fionni aho zabalik begira, honek, oraindik zorabiatuta, zutitzeko ahaleginak egiten zituen bitartean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 36. orr.

Bizikleta haien eskuetan utzirik, eta almendra adar bat bakarrik zuela, hura ezpainetan harturik, giroaz nagusi egiteko asmoz abiatu zen segituan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.

Une horietan, balada sentikorrak nagusi egiten direnean, [...].  Berria - Kultura   2006-03-23

· (-en atzizkiaren eskuinean) -Hara, hire nagusi egin diat eta senide guztiak haren zerbitzari egin ditiat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.

Begiradaren nagusi egiten dira, eurek agintzen dute horretarako propio sortutako espazio mugikorrean.  Berria - Kultura   2006-01-24

Zure menpe utzi ditu gizon-emakumeak, piztiak eta hegaztiak, nonahi bizi direla ere; guztien nagusi egin zaitu.  Elizen arteko biblia   Dn 2,38

Ohitu da dagoeneko hango bizimodura, eta antzinakoena bera denez, bertako nagusi egin da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 60. orr.

17 nagusi egon

Baina egia hauxe duk: Euskal Herrian jadanik gu nagusi gaudela! ez ditek irabazi, eta irabaziko ere ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 89. orr.

Bera gazte zela, beraz, irlan espainolak nagusi zeuden; haien ohiturak, haien jolasak ekartzen ditu, poliki-poliki, gogora.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 77. orr.

Parajeotan mendeetan nagusi egon den pentsamendu tradizional arkaikoa galduz doanean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.

Futbolean, Aviron-tarrak nagusi egon dira beren zelaian, 550 behariren aitzinean, Arin-eko Donibandarren kontra (2/1).  Herria   2003-02-06

Argi era garbi erakutsi dute Hego-Afrikarrek nahi zutela nagusi egon beren etxean: 27 eta 13.  Herria   2005-06-30

Nagusi daude, baina eman dituzten lanak Txillidari eginiko opari dira.  Berria - Kultura   2006-04-05

18 nagusi izan da ad

Portugaldarrak eta gaztelarrak Ekialdeko Indietan nagusi zirenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.

Itsasoan nagusi izatea zen, hain zuzen ere, [...] koloniekiko merkataritzaren nagusitasunaren giltzarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Erabat kritikagarria da, beraz, ekonomiaren inguruan nagusi den determinismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Europa ekialdean, joputasuna zen oraindik nagusi, Erdi Arokoa baino basatiagoa gainera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

Gela hutsik zegoen; lasaitasuna nagusi zen bertan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Zirinen zakartasun alkalinoa zen nagusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Gainerako bizidunek haienganako beldurra izatea nahi izan zuen, basapiztia eta hegaztien nagusi izan zitezen.  Elizen arteko biblia   Si 17,4

Heriotzaren nagusi den deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko.  Elizen arteko biblia   Heb 2,14

Honela, berdintasuna izango da nagusi.  Elizen arteko biblia   2 Ko 8,14

Gezurra da nagusi herrialdean, eta ez egia.  Elizen arteko biblia   Jr 9,2

Beste ortodoxia bat dela gaur egun nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

Kalean ezpatak kenduko dizkie seme-alabak, etxe barruan ikara izango nagusi.  Elizen arteko biblia   Dt 32,25

Kristoren bakea izan bedi nagusi zuen bihotzetan.  Elizen arteko biblia   Kol 3,15

Hemen ni nauk nagusi!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.

Ai zuek, ardoa edaten nagusi, edariak nahasten txapeldun zaretenok.  Elizen arteko biblia   Is 5,22

Mendebala eta ipar-mendebala ohi baitira nagusi neguaren bihotzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

19 nagusi izan du ad

Galdatuko dute Loire/Atlantique departamendua (Nantes hiri nagusi duena) Bretainiako lurraldeari lotua izan dadin.  Herria   2001-06-28

Bi ikusmolde horiek ditut nagusi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.

Jauna, gure Jainkoa, zu ez beste jaunak izan ditugu nagusi, baina zu, zu bakarrik, nahi zaitugu aitortu.  Elizen arteko biblia   Is 26,13

Probokazioei ez ihardesteko galdatu dizue bidaiarako nagusi duzuen lotinantak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 14. orr.

Esklabook, izan mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko, erabateko begirunez eta bihotz-bihotzez, Kristoren esaneko bezala.  Elizen arteko biblia   Ef 6,5

Zeuen nagusi banauzue, non da zor didazuen begirunea?  Elizen arteko biblia   Ml 1,6

20 nagusi-magusi

Hizlariak eten behar izan zuen bere jarduna eta bere atzeko palkoan zeuden herriko nagusi-magusiengana biratu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

adinez nagusi (10); ahaldun nagusi (75); aktore nagusi (12); akziodun nagusi (9); alderdi nagusi (10); alderdiko idazkari nagusi (21); alderdiko koordinatzaile nagusi (14); anaia nagusi (129); anaia nagusi felixek (56); apaiz nagusi (38); arabako ahaldun nagusi (16); aralarreko koordinatzaile nagusi (20); arazo nagusi (17); ardatz nagusi (52); arduradun nagusi (38); argudio nagusi (9); arrazoi nagusi (41); arreba nagusi (17); atal nagusi (15); aurkari nagusi (20)

batzar nagusi (11); berdeetako koordinatzaile nagusi (12); bi arrazoi nagusi (20); bi ezaugarri nagusi (9); bi helburu nagusi (23); bide nagusi (11); biltzar nagusi (110); biltzar nagusi bat (24); bizkaiko ahaldun nagusi (16); buruzagi nagusi (31)

ccooko idazkari nagusi (10); ciuko idazkari nagusi (10); diputatu nagusi (30)

eako idazkari nagusi (20); eeko idazkari nagusi (91); egun nagusi (14); elako idazkari nagusi (18); erakundeko idazkari nagusi (76); ercko idazkari nagusi (18); erlijio nagusi (50); erreferentzia nagusi (15); erronka nagusi (13); eskaera nagusi (10); estatuko fiskal nagusi (15); etxeko nagusi (19); ezaugarri nagusi (34)

faborito nagusi (21); fiskal nagusi (51)

gai nagusi (74); gazteak nagusi (9); gipuzkoako ahaldun nagusi (28); gipuzkoako idazkari nagusi (16); gune nagusi (12)

hautagai nagusi (11); helburu nagusi (98); hiri nagusi (18); hiru ardatz nagusi (14); hiru arrazoi nagusi (9); hiru gai nagusi (9); hiru helburu nagusi (13); hizpide nagusi (26)

idazkari nagusi (806); ideia nagusi (18); ildo nagusi (16); isiltasuna nagusi (15); isiltasuna zen nagusi (13); iturri nagusi (18); iuko koordinatzaile nagusi (21); izan da nagusi (33); izan dira nagusi (17); izan zen nagusi (86); izan ziren nagusi (42); izango da nagusi (15); izango dira nagusi (22)

kale nagusi (9); kezka nagusi (15); kontseilari nagusi (45); kontseiluko idazkari nagusi (29); koordinatzaile nagusi (103)

labeko idazkari nagusi (26); lege nagusi (73); lege nagusi bat (10)

merkatu nagusi (10); meza nagusi (34); mezu nagusi (12)

nagusi atera (21); nagusi bakarra (13); nagusi da (67); nagusi daude (25); nagusi dira (44); nagusi egon (9); nagusi izan (234); nagusi izan zen (56); nagusi izan ziren (37); nagusi izandako (12); nagusi izanen (15); nagusi izango (70); nagusi izatea (23); nagusi izateko (18); nagusi izaten (18); nagusi izatera (9); nagusi izendatu (22); nagusi jauna (25); nagusi zen (98); nagusi ziren (53)

natoko idazkari nagusi (11); nbeko idazkari nagusi (58); nire nagusi (25)

oinarri nagusi (21); ondorio nagusi (28); ondorio nagusi atera (9); ondorio nagusi bat (9); ordezkari nagusi (17); osagai nagusi (10)

pertsonaia nagusi (15); politiko nagusi (9); ppko idazkari nagusi (40); protagonista nagusi (22); psnko idazkari nagusi (27); psoeko idazkari nagusi (9); puntu nagusi (13)

sari nagusi (16); seme nagusi (11); sindikatuko idazkari nagusi (19)

xede nagusi (16)

zati nagusi (9); zutabe nagusi (21); zuzendari nagusi (102)

agintari nagusia (10); ahaldun nagusia (40); aktore nagusia (18); akziodun nagusia (19); aldaketa nagusia (17); alde nagusia (15); alderdi nagusia (36); ama nagusia (12); anaia nagusia (17); antso nagusia (12); apaiz nagusia (33); apaizgo nagusia (9); arazo nagusia (101); ardatz nagusia (68); ardura nagusia (52); arduradun nagusia (38); areto nagusia (13); argudio nagusia (32); arma nagusia (44); arrangura nagusia (9); arrazoi nagusia (135); arrazoi nagusia da (10); arrisku nagusia (9); asmo nagusia (18); aste nagusia (39); atal nagusia (10); ate nagusia (42); aurkari nagusia (35); auzi nagusia (10); auzitegi nagusia (15)

babesle nagusia (9); baldintza nagusia (9); batasunaren biltzar nagusia (10); batzar nagusia (69); bere nagusia (39); berezitasun nagusia (10); berrikuntza nagusia (16); berritasun nagusia (19); bertute nagusia (10); bide nagusia (33); bilboko aste nagusia (16); biltzar nagusia (460); biltzar nagusia egin (49); biltzar nagusia eginen (45); biltzar nagusia iragan (15); biltzar nagusia iraganen (17); bultzatzaile nagusia (18); buruzagi nagusia (19)

diputatu nagusia (19); diru iturri nagusia (10); dohain nagusia (14)

eeko idazkari nagusia (25); eginkizun nagusia (22); egiteko nagusia (30); egoitza nagusia (68); egun nagusia (15); eguneko ekitaldi nagusia (10); ekitaldi nagusia (66); elako idazkari nagusia (9); elkartearen biltzar nagusia (31); ene nagusia (9); eragile nagusia (33); erakundearen biltzar nagusia (11); erakusketa nagusia (12); erantzukizun nagusia (10); erantzule nagusia (30); erreferentzia nagusia (30); errepide nagusia (25); erronka nagusia (70); errudun nagusia (9); estatuko fiskal nagusia (9); estrategia nagusia (9); etapa nagusia (12); etxeko nagusia (41); ezaugarri nagusia (108); eztabaida nagusia (9); eztabaidagai nagusia (14)

faborito nagusia (82); fiskal nagusia (17)

gai nagusia (98); gaitz nagusia (11); galdera nagusia (19); gehiengo nagusia (10); gipuzkoako ahaldun nagusia (19); goleatzaile nagusia (34); goleatzaile nagusia izan (9); golegile nagusia (30); gorputz nagusia (11); gune nagusia (36); gure helburu nagusia (19)

hari nagusia (11); hautagai nagusia (58); helburu nagusia (416); helburu nagusia da (12); heriotza kausa nagusia (9); hiri nagusia (34); hitzordu nagusia (35); hizpide nagusia (10)

idazkari nagusia (295); idazkari nagusia da (16); idazkari nagusia izan (14); ideia nagusia (26); ikur nagusia (12); ildo nagusia (17); indar nagusia (15); irabazteko faborito nagusia (26); irabazteko hautagai nagusia (17); irizpide nagusia (20); iturri nagusia (53); izar nagusia (11)

joera nagusia (11); jokatutako partida nagusia (17); jomuga nagusia (10)

kale nagusia (34); kanpamendu nagusia (16); karrika nagusia (11); kausa nagusia (22); kezka nagusia (87); kontseilari nagusia (24); kontseilu nagusia (45); kontseiluko idazkari nagusia (17); koordinatzaile nagusia (36)

labeko idazkari nagusia (16); lan nagusia (18); lege nagusia (59); lehentasun nagusia (11); lehiaketa nagusia (11); lelo nagusia (14); lema nagusia (12)

maila nagusia (22); masta nagusia (10); merkatu nagusia (13); meza nagusia (206); mezu nagusia (33)

nbeko idazkari nagusia (9); nire nagusia (32)

obra nagusia (16); oinarri nagusia (20); ondorio nagusia (26); ordezkari nagusia (22); osagai nagusia (23); oztopo nagusia (39)

parte nagusia (14); partida nagusia (53); pertsonaia nagusia (67); plan nagusia (15); plaza nagusia (14); politiko nagusia (23); proba nagusia (9); protagonista nagusia (62)

rol nagusia (13); sailkapen nagusia (56); sari nagusia (237); sari nagusia irabazi (18); sari nagusia jokatuko (11); seme nagusia (15); sindikatuko idazkari nagusia (9); sustatzaile nagusia (16)

talde nagusia (21); taldeko golegile nagusia (15); tesi nagusia (11); tresna nagusia (17)

txantoi nagusia (10); txapelketa nagusia (37)

urteko biltzar nagusia (55)

xapelketa nagusia (19); xede nagusia (63); zati nagusia (14); zeregin nagusia (43); zutabe nagusia (14); zuzendari nagusia (42); zuzendaritza nagusia (10)

ahaldun nagusiak (92); aiatola nagusiak (15); aktore nagusiak (22); akziodun nagusiak (12); aldarrikapen nagusiak (14); alderdi nagusiak (36); ama nagusiak (12); anaia nagusiak (17); annan idazkari nagusiak (9); apaiz nagusiak (39); arabako ahaldun nagusiak (16); aralarreko koordinatzaile nagusiak (10); arazo nagusiak (38); ardatz nagusiak (61); arduradun nagusiak (28); argudio nagusiak (12); arrazoi nagusiak (33); atal nagusiak (20); aurkari nagusiak (25); auzitegi nagusiak (197)

batzar nagusiak (62); batzorde nagusiak (15); bekatu nagusiak (22); bere nagusiak (18); bide nagusiak (11); biktima nagusiak (13); biltzar nagusiak (35); bizkaiko ahaldun nagusiak (15); bultzatzaile nagusiak (16); buru nagusiak (15); buruzagi nagusiak (15)

datu nagusiak (9); diputatu nagusiak (30)

eaeko auzitegi nagusiak (90); eako idazkari nagusiak (13); eeko idazkari nagusiak (102); ekitaldi nagusiak (10); elako idazkari nagusiak (40); enpresa nagusiak (10); eragile nagusiak (20); erakundeko idazkari nagusiak (31); erantzule nagusiak (20); ercko idazkari nagusiak (14); erlijio nagusiak (22); errepide nagusiak (13); erronka nagusiak (18); esakune nagusiak (9); estatu nagusiak (14); estatuko fiskal nagusiak (29); etxeko nagusiak (36); ezaugarri nagusiak (57)

faborito nagusiak (29); fiskal nagusiak (89); fiskaltza nagusiak (18)

gai nagusiak (41); gako nagusiak (12); gipuzkoako ahaldun nagusiak (27); gipuzkoako batzar nagusiak (11); gipuzkoako diputatu nagusiak (17); golegile nagusiak (9); gune nagusiak (11)

hautagai nagusiak (39); helburu nagusiak (74); hiri nagusiak (9)

idazkari nagusiak (682); idazkari nagusiak adierazi (12); idazkari nagusiak esan (12); ideia nagusiak (11); ildo nagusiak (56); irizpide nagusiak (18); iturri nagusiak (11); iuko koordinatzaile nagusiak (16); izar nagusiak (9)

joera nagusiak (9); justizia auzitegi nagusiak (51)

kale nagusiak (24); karabinero nagusiak (10); kezka nagusiak (17); kontseilari nagusiak (36); kontseilu nagusiak (132); kontseiluko idazkari nagusiak (32); koordinatzaile nagusiak (75)

labeko idazkari nagusiak (59); lege nagusiak (18); nafarroako auzitegi nagusiak (11)

nbeko idazkari nagusiak (33); nire nagusiak (26); nondik norako nagusiak (12)

obra nagusiak (11); oinarri nagusiak (10); ondorio nagusiak (29); oposizioko alderdi nagusiak (12); ordezkari nagusiak (27); osagai nagusiak (15)

pertsonaia nagusiak (36); politiko nagusiak (9); ppko idazkari nagusiak (36); protagonista nagusiak (40); psnko idazkari nagusiak (20); psoeko idazkari nagusiak (13); puntu nagusiak (20)

sari nagusiak (30); sindikatu nagusiak (9); sindikatuko idazkari nagusiak (20); sintoma nagusiak (9); sistani aiatola nagusiak (11)

talde nagusiak (19); txapelketa nagusiak (9)

xede nagusiak (11)

zazpi bekatu nagusiak (19); zuzendari nagusiak (109); zuzendaritza nagusiak (32)

areto nagusian (46); aste nagusian (50); ate nagusian (12); auzitegi nagusian (63); auzitegi nagusian deklaratu (10); batzar nagusian (67); bide nagusian (14); bilboko aste nagusian (16); biltzar nagusian (124); bulego nagusian (12)

eaeko auzitegi nagusian (42); egoitza nagusian (33); eliza nagusian (9); errepide nagusian (18); errepide sare nagusian (10); gela nagusian (17); hiri nagusian (43); horma nagusian (13)

jaialdiko partida nagusian (17); justizia auzitegi nagusian (9); kale nagusian (84); karrika nagusian (22); kontseilu nagusian (36); lehiaketa nagusian (10); maila nagusian (87); masta nagusian (10); meza nagusian (47)

partida nagusian (68); plaza nagusian (45); sailkapen nagusian (159); sailkapen nagusian ez (10); sare nagusian (14); sari nagusian (97); sarrera nagusian (11); tropel nagusian (9); txapelketa nagusian (47)

xapelgo nagusian (18); zortziko nagusian (25); zuzendaritza nagusian (10)

idazkari nagusiarekin (22); kontseilu nagusiarekin (9); talde nagusiarekin (15)

ahaldun nagusiaren (24); aiatola nagusiaren (13); aldare nagusiaren (9); antso nagusiaren (10); apaiz nagusiaren (31); aste nagusiaren (12); ate nagusiaren (23); auzitegi nagusiaren (45)

batzar nagusiaren (10); bere nagusiaren (45); biltzar nagusiaren (52)

eaeko auzitegi nagusiaren (17); eeko idazkari nagusiaren (21); egoitza nagusiaren (15); estatuko fiskal nagusiaren (10); etxeko nagusiaren (10)

fiskal nagusiaren (25)

idazkari nagusiaren (141); idazkari nagusiaren arabera (20); idazkari nagusiaren esanetan (15); idazkari nagusiaren hitzetan (13); idazkari nagusiaren ustez (21)

justizia auzitegi nagusiaren (13); kontseilari nagusiaren (11); kontseilu nagusiaren (68); koordinatzaile nagusiaren (14)

labeko idazkari nagusiaren (10); lege nagusiaren (23)

merkatu nagusiaren (21); meza nagusiaren (11)

nagusiaren alaba (9)

pertsonaia nagusiaren (17)

sari nagusiaren (15); sistani aiatola nagusiaren (10)

talde nagusiaren (10)

txapelketa nagusiaren (17); xapelgo nagusiaren (23); xapelgo nagusiaren kondu (9); xapelketa nagusiaren (9)

zuzendari nagusiaren (19); zuzendaritza nagusiaren (9)

apaiz nagusiari (16); auzitegi nagusiari (15); bere nagusiari (24); eaeko auzitegi nagusiari (9); etxeko nagusiari (13); fiskal nagusiari (11); fiskaltza nagusiari (11); idazkari nagusiari (35); kontseilu nagusiari (16); lege nagusiari (11); nire nagusiari (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus