Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahasketa 1 iz nahastea, gauza desberdinak batzea.

Hiru kolore funtsezkoen nahasketa desberdinen bitartez edozein kolore sor zitekeela erakusten zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Testuaren mamia nahasketa handi bat da: kristautasuna, taoismoa, naturismoa, kidetasun kastrensea, Kung-Fu telesaileko esaldiak... dena sartzen da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.

Bien arteko nahasketa lehergarria gertatzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 256. orr.

Laudanoz, zikutaz eta azido askorbikoz osatutako nahasketa bitxi bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

Itxura denez, substantzia horiek, nahasketari eransten bazaizkio, lurrina hobetzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Infekzioa izan den lekuan agertzen den zornea, [...] granulozitoz, hildako bakterioz eta kaltetutako ehun hondarrez osaturiko nahasketa bat da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Begirada arrotz samarra zeukan: mirespen, errespetu eta gorrotoaren nahasketa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.

Horregatik, Babel -hau da, "Nahasketa"-, eman zioten izen, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera.  Elizen arteko biblia   Has 11,9

Ezpainetatik zerion listu eta odolaren nahasketan disolbaturiko azken borondate, azken hitz, azken esaldirik ba ote zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 123. orr.

Iruditzen zait ez dudala egin, baina honetan nahasketa sentitzen dut, alegia, baietz ala ezetz uste horretan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 199. orr.

2 gauza bat beste bat-tzat hartzea.

Nahasketa gertatu da hazkunde eta garapen terminoen artean, eta garapenaren dimentsio integrala desitxuratu egin da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

Ez dakit nondik nora sortuko zen nahasketa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 160. orr.

Jakina da ekonomilarien hitz egiteko modu ilun kriptikoak nolako nahasketa handia sortu ohi duen entzuleengan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Psikologoarengana joan naizenean, ez dakit ba zer-nolako nahasketa izan den, baina egongelan batera egokitu gara beste mutil bat eta biok, biok ordu berean sartzeko asmoz nonbait.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 235. orr.

Nahasketa saihesteko, analitikotasunaren nozio eraldatu sinpleena Gottlob Frege-k aurkeztu zuena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahasketa mota hauek bereizi ohi dira: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Hirugarren arauaren guztiz kontrakoa lehorraldia deitzen dut, hala nola arimaren ilunpea, gogo-nahastea, gai purtzil eta lurkoietarako lera, zenbait nahasketa-tentaldiren ezinegona, fede-ezaren dardarizoa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zenbait Silogismo nahasketa-eragingarriren eleketa mordoilo mamituak sartuz ahozkotasun oparoaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrain eta haragi nahasketa bat usaintzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Erritmo eta doinu nahasketa sailkaezina atondu dute beren lehenengo diskoan.  Berria - Kultura   2004-06-15

Kolore nahasketa bizia osatuz, beltz, urdin, berde, gorri, txuri...  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

Sandrak kontatu zidanez, Ertzaintzaren analisien arabera kola, disolbente, pintura plastiko eta lokatz-nahasketa bat omen zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.

Ziur asko denok kanporatuko dugu geure usain-nahasketa ezaugarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Oraingoan ez zegoen aurrekoetako zarata nahasketa, ia jende guztiak batera egiten baitzuen oihu eta txalo.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

Balore-nahasketa, esker ona baztertzea, arimen kutsadura, sexu-perbertsioak, ezkon-desordenak, adulterioa eta lizunkeriak.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,26

Sentimendu-nahasketa hartan borrokan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.

6 ipar nahasmendua.

Gizakiek ordena nahiago dute nahasketa baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Joko berri horrekin izanen dela oraino nahasketa frango eta ondotik saltsa ederrik, denen buru zernahi xuxenketa egiteko...  Herria   2004-11-11

Sekulako nahasketa sortu da orduan, haren ondorioz lehen ministroak erabaki du berak aurkeztuko zuela legea eta ez Hezkuntza ministroak.  Herria   2004-02-05

Badute bost urte gerla-nahasketak ezagutzen dituztela han edo hemen. gerlako egun ilunak eta nahasketak zirela medio.  Herria   2004-06-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus