Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahasmen [297 agerraldi, 82 liburu eta 112 artikulutan] 1 iz gogoa nahastea; gogoa nahasirik dagoenaren egoera.

Wooden aurpegian nahasmenaren ordez alaitasuna agertu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 138. orr.

Gero zorabio hura etorri zen, nahasmen hura, ur loditan bezala barreiatuz joatea, eta argien jirabira. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 104. orr.

Nahasmen ezti batek lausotzen dizkio ganberan dauden gauzen inguruak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 299. orr.

Erorikoaren nahasmenean, ez nuen berehala antzeman xehetasun harrigarri samar bat, baina, segundo batzuk geroago, eta lurrean erorita nengoela oraindik, nire arreta erakarri zuen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 102. orr.

Tratu txarrak, nagusikeriaren adierazpena baino gehiago, ahultasunaren, beldurraren, nahasmenaren eta segurtasun faltaren adierazpena direla esango nuke nik. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 281. orr.

Zoramenaren edo eromenaren eta nahasmenaren adierazle ere bada hego haizea edo haize hegoa. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 140. orr.

Beldurra eta nahasmena gainditzeko, gure burmuinak egoera hori irudikatzen du, amets egiten hasten da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 162. orr.

Gero, ohikoa ez zuen erreakzio bat atera zitzaion, barruko nahasmena erakutsiz hitz egin baitzuen: [...]. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 67. orr.

Nire buruko nahasmenari aurre egin ezinik,ostatuan karta jokoan ziharduten batzuei begiratu nien. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 327. orr.

Buruko nahasmenen bat dago sarritan suizidioen atzean... Berria - Gaiak   2006-03-03

Horri buruz taxilariak esan zuen berentzat nahasmena zela hainbeste aldaketa; hobe litzatekeela, New Yorken egiten omen zuten bezala, kaleak zenbaki bidez izendatzea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 31. orr.

2 ordena- edo argitasun-falta dagoen nahaspila. ik nahasmendu 3.

Gauzen nahasmenak berak traba egiten dit oro ikusteko eta ziur erantzuteko, hainbeste estalkitan bilduta zerbait ezkutatzen ez ote zaidan beldur bainaiz, nire adimenak argitu ezineko zerbait, alegia. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 188. orr.

Nahasmena ez da erabat desegin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 465. orr.

Nahasmen handikoak izan ziren lehenengo egunen ostean, guztiz argi ikusi ahal izan zen moduan, guda, izatez, faxistek eta Ardatzeko indarrek Espainiako erakunde demokratikoen aurka sortua zen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 105. orr.

Bijil herrian nahasmen izugarria zegoen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 52. orr.

Barruan zarata eta nahasmena dago, eta minutu batzuen ostean -adi ondo!- bilatzaileen garaipen oihu burrunbatsuak, helburua lortu duten seinale. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 162. orr.

Labur esanda: alde guztietan entzuten ditut zurrumurruak, esanez aldaketa hurbilak datozela, eragozpenak, nahasmena, asaldura, istiluak eta arazoak. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 231. orr.

Herrien nahasteak hizkuntzen arteko lehia eta nahasmenera eramaten du; hauetako batzuk "lingue franche" gisa barreiatzen dira, eta kasu guztietan haien hedapenak nolabaiteko endekatzea ekartzen du. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 440. orr.

Arrazoirik gabe nahasmena eta asaldura eragin nahi dutela salatu du Lopez Aguilarrek. Berria - Euskal Herria   2006-01-17

3 nahasmendua.

Produktu eta sintoma ziren, ez hazkunde naturalarenak, baizik eta atzerriko Mendebalde modernoarekin talka egitean euren gizarteek izandako nahasmenarenak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 215. orr.

Nahasmenak iraun zuen bitartean, Caracasko hedabide ia guztiak kolpisten esku zeuden. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahasmen segundo batzuk izan ditu autostopistak, baina berehala abiatu da, bizkar-zorroa hartuta, kamioia dagoen lekura. Iban Zaldua   «Traizioak» - 43. orr.

Sinetsi ezina, amorrua, beldurra eta kulpa sentimenduak, hori denori harridura eta nahasmen sentipenez josita agertzen da; zer gertatzen ari den ulertu ezina. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 77. orr.

Nahasmen-garaia, baina biltzeko eskubidea eta nork bere iritzia defendatzeko askatasuna behintzat bazeudena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 64. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere buru-nahasmenean hor du hiltzen ezkutuan zegoen agure gaixoa. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 157. orr.

Orriaren gudu-nahasmenean hantxe zebiltzan Hiru den eta Bat den Jainkoa, Irlandako jainkoki paganoak eta handik ehunka urteetara, Aro Nagusiaren hasieran, borrokatuko zirenak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 229. orr.

Familia-nahasmen horiek gorabehera, eta ama berak hogeita hiru urte besterik ez zuela hil zitzaion arren, sekula ez nuen zalantzarik izan Tomek aurrera egingo zuela mundu honetan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 26. orr.

Gaur egun, genetistek eta medikuek arrastoa segitzen diete ondaretasun-nahasmenen batean inplikatutzat jotzen dituzten geneei. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 131. orr.

Ez baitziren guztiak hizkuntza berean mintzo, eta inork ez baitzekien nirea, eta hitz-nahasmen handia baitzebilen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus