Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahastezin [31 agerraldi, 18 liburu eta 4 artikulutan] izond beste bat-tzat ezin har daitekeena. ik nahasezin 2.

Marihuanaren urrin nahastezina auto barneko zoko guztietara hedatzen ari zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 19. orr.

Harekin, bertze gizaseme bat, uniformerik ez eraman arren, zomorroi kirats are nahastezinagoaz kutsatua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 272. orr.

Hindenburg zeppelinaren irudi nahastezina ikusten zen egunkariaren azalean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 16. orr.

Eskumako eskuan zekarren fusila, eta jakaren ezker poltsiko gainean, izar urdin eta marra gorriz jositako txaplataren inguruan, Estatuko baso-guarden ezaugarri nahastezina. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 137. orr.

Bulegoko atea jo bezain laster entzun zen "aurrera" nahastezin bat, barrukoa aspalditik zain eta kanpoan nor zegoen jakin balu bezala. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 57. orr.

Han zegoen, hain sendoa, berezia -nahastezina-, hain etxekoa batez ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 121. orr.

Jende aldra haren artean nahastezina egin zitzaidan Elenaren ekilibrista gorputza. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezaugarri nahastezina (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus