Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahikeria 1 iz nahikari apetatsua.

Irrigarri eta peril handikoa litzateke legeen egitekoa norbanako batek bere nahikeriaren arabera urratzeko ahalmen mugagabea izatea. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 94. orr.

Beheko mailan, aldiz, herria edo populua dago, nahikeriaz beteta, materian eta materiaz bizi dena, ekonomia mundukoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 47. orr.

Haren aitak manatuta, ahaleginetan ari zen erreginarengandik ez urruntzeko eta hura nahikeriarik apalenean ere zerbitzatzeko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 75. orr.

Bai noski, literatura masiboki kontsumitzen duten ergelak diren bitartean, eta haien gogo sinple eta nahikeria merkeak asetzeko prest dauden zu bezalako mertzenarioak diren bitartean. Jon Alonso   «Euskal karma» - 111. orr.

Leporaino daude sarturik ordenagabeko nahikerietan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 57. orr.

Geroztik, nire nahikeria leninistak ere oroitzapenen kutxara igaro ziren. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 97. orr.

Ikuskapenerako Informazio eta Plangintza Ataleko zuzendaritza libre gelditzea fortunaren nahikeria izan zen. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 50. orr.

Ezin da kexatu, baina tarteka beste norbait izateko nahikeria edo nostalgia sentituko du, beste norbaiten larruan ordu batzuk pasatzeko grina. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 146. orr.

2 zerbait lortzeko asmo sendoa. ik pretentsio.

Kurioski munduko berrien goait nengoen, Elizaren etorkizunaz kezkatsu nintzen eta ez nintzen ohartzen ene ingurumenean gertatzen ari ziren gizare-aldaketei: gazteen ikara eta nahikeriak, emakumeen eskakizunak, langileen arrangurak eta beste. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 102. orr.

Ez dute suportatzen dena ez kontrolatzea, preso batek bere nahikeria erakustea, bere nortasuna atxikitzea, buru egitea. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 77. orr.

Kuraia eta nahikeria eta bertutea eta indarra ukan zituela, hark. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 151. orr.

Kabalkadetarik ihauterirat, toberetarik antzerkirat, talde bat sortu da nahikeri batekin: antzerkian goxatu. Herria   2002-12-12

Nahikeria da erreferendum bat lau gai hauietaz galdatzea, eta hortarako mozione baten sinaraztea jendeeri, arats hortan, betan, Euskal Herri guzian. Herria   2003-05-22

Bainan horra nun, azen ontzeko, Espainiako apezpikuen batzarrak azkarki jorratu duen Ibarretxe-ren plana, gogor salatuz Euskal-Herriak bere buruaren jabe izaiteko ukan dezakeen nahikeria...! Herria   2005-01-13

Biba zuek gazteak, zuen nahikeria ona erakutsi baituzue. Herria   2003-06-26

Nahiz politikeroen euskara defenditzeko nahikeria eskasa deitoratzen dugun, lehen hobendunak ez ote dira gure familietako jendeak, gure aitamak, gure haurrideak? Herria   2004-04-08

Lege berriaren nahikeria da, etxe berrien egiteko baimenak ez nola nahika eta nun nahi emaitea, tokiko laborantxaren geroa zaindu nahiz, eta ere ingurumenaren ahal bezainbat errespetatu nahian. Herria   2002-08-01

Dagün urtean badate 20 urte Euskal Irratiak bizi direla, jenteen nahikeria eta indarrez. Herria   2001-05-17

Banuen halako lotsa bat, halako ahalge bat hobeki erraiteko, baina ere denbora berean neska harekin solastatzeko nahikeria gaitza. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 52. orr.

Gehienik gustatu zaiona publiko pollit horri: lau pilotarien nahikeria sanoa, eta jokoa ere bai harekin bixtan dena. Herria   2004-05-13

Bazirudien tasun huraxe hartzen zuela, beste ezein nahikeria kutun bainoago, bera besteengandik bereizten zuen ezaugarri propiotzat. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 133. orr.

Esku berantetsiak ipur-mazeletan itsatsiz, aurpegi aldera erakarri nuen Kristina, haren osin gorri-beltzean pulunpatzeko nahikeriaz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 368. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beren nahikeria (3); egiteko nahikeria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus