Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narko 1 iz narkotrafikatzailea.

Narkoak kartzelako erregeak dira. Berria - Mundua   2004-01-30

Ultra-eskuindar talde hau FARCen aurkari bortitzena izateaz gain, Pablo Escobarren -Forbeseko munduko aberatsenen zerrendan agertu zen narkoa- eskutik ibili ondoren, 1989an haren aurka zuzendu zen, Gobernuaren eskutik. Berria - Mundua   2004-05-30

2 izond narkotrafikoarena.

Nire aitormena liburuan Castañok aitortu zuen «Kolonbiako gerrak politikoa izateari utzi ziola, ekonomikoa eta narkoa bilakatuz». Berria - Mundua   2004-05-30

3 narko-areto (orobat narkoareto)

Gipuzkoan drogak hartzeko eguneko zentro bat eraikitzea, Bilboko Zamakola auzoko narko-aretoak izan duen harrera ona ikusita. Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Metadona narkoaretoan har zezaketela esan zieten. Berria - Euskal Herria   2004-01-03

4 narko-estatu

NBEk ohartarazi du opio sailak ugaritu direla eta herrialdea «narko-estatu» bilaka daitekeela. Berria - Mundua   2004-11-19

5 narko-latifundio (corpusean narkolatifundio soilik) iz

Hala ere, azken urteotako hazkunde azkarra ulertzeko ez da nahikoa Armadaren konplizitatea, eta duela gutxi arte baliatu duten zigorgabetasuna, baizik eta droga negozioaren bitartez eskuratu dituzten baliabide eta narkolatifundioaren hazkundea ere. Berria - Mundua   2004-05-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus