Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narras (orobat narrats; Hiztegi Batuak narrats baztertzen du eta narras erabili behar dela adierazten) 1 izond itxuran edo janzkeran behar lukeen era, txukuntasuna edo jasotasuna ez duena.

Rossetti-k bere burua zaintzeari utzi, eta garai bateko galai eder eta alaia izan zena izaki narras eta higuingarria bilakatu zela irakurri nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 221. orr.

Emakume polita zuan, bai, izen ederrekoa eta euskalduna, baina narrasa eta lotsagabea, gaizkilea eta, hori ziur esaterik ez dagoen arren, hiltzailea be bai akaso... Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 110. orr.

Orain zarpail, zurbil, erdi gaixorik, maiz edanda eta drogan sartua dabil, herriko gazterik narrasenak lagun dituela. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 124. orr.

Oldarrean abiatzen ginen, baionetak lepo-leporaino sartuta, huno narras haren aurka biraoka eta madarikazioka. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 110. orr.

Bizar hazia zeukan, kalpar nahasi eta zikinak, arropa narrasak, usaina halamoduzkoa... egiazko basajauna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 198. orr.

Zuri nabari ohi zitzaion bizkar aldea soin gaineko blusa narrasaren azpian. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 42. orr.

Bitartean bere bizar urdindu narrasa leuntzen zuen eta, kapelua goratuta, bere profeta zaharraren kopeta noblea xukatzen zuen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 175. orr.

Tom beheko solairuan zegoen hura dendara sartu zenean -blai-blai sartu zen, arropetatik eta iletik ura turrustan zeriola, izaki arraro eta itxura narraseko bat, begi aztoratuekin eta kirats higuingarri eta min bat zerraiola. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 44. orr.

Gure arteko agente narrasenak ere ez zuen onartuko dirurik jostun harengandik. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 93. orr.

Orain putetxe narrasak alokatzetik bizi zen, baina ez zion muzin egiten harreman laburragoetan ere bitartekari izateari. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 156. orr.

Auzo hura eremu narras eta txiro bat zela artean, etorkin saiatuen eta langile familien bizileku. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 101. orr.

Arditzarren ile horiztatu-narratsaren ondoan arkumeen txuria edertasun hutsa da. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 148. orr.

2 irud/hed

Hala ere, eskema narras zirriborratu bat izan ezik, ez neukan besterik idatzirik, erredaktaturik. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 196. orr.

Entzuna genuen bazela beste sistema bat, multikopista, alegia, narras samarra baina merkeagoa, panfletoak-eta egiteko garai batean erabilia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 123. orr.

Haize mina dabil, dotorea aroa etxean utzitako euri zirin, narras, lorrinaren aldean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 77. orr.

Eguraldi narrasa zela medio kontrola galdu, laprast egin eta errepide kontrolaren aurka joan zen, hori zen bertsio ofiziala. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 87. orr.

Izan ere, egoera narratsa zen hura. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 38. orr.

Dotorezia narras hori, aldrebeskeria handiusteko hori zen Kaskagorriren bereizgarri nagusia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 62. orr.

Ez nuen gorputz desiorik txikiena ere sentitzen, ez jelosiarik txikiena ere, ez behintzat gutako bakoitzak dudarik gabe sentitu izan duen jelosia narras hartatik. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 103. orr.

Eraman ezina zitzaion jendearen esker txarra, politikarien joko narrasa, monarkiaren gainbehera. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 156. orr.

Zer egos dezake ni bezalako alproja batek, ofiziorik narrasenean aritzen den xixare batek? Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 113. orr.

Bizitza narrasaren eta heriotza ziztrinaren artean zintzilik. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 20. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gela narras samar zegoen, dena betetzen zuen ohe ikaragarria oso nahastuta ageri zen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 59. orr.

Gero, nire arropak pilatzen hasi nintzen maletan, nolanahi eta narras, ez neukan-eta ezer txukun egiteko trenpurik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 238. orr.

Mende hasierako olerkari, kazetari eta komandante ospetsu eta eredugarriaren aldean guztiz narras eta zarpail helduko zen Tolosara mende amaierako kazetari ohi gris eta ezezaguna. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 52. orr.

Ez, adiskidea, zuk narras maite gaitzazu, txukun edonork maite gaitu eta. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 415. orr.

Narras, logale eta ohetik jaiki berria aurkitu zuten etxeko nagusia; adabakiak zituen jakan, eta zuloak botetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 471. orr.

4 adlag arrastaka. ik herrestan; narraska.

Sukaldeko lurrean narras daramatela konturatzen da. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 124. orr.

Suge baten antzera higitu da kamioien lerroa, narras kasik. Xabier Montoia   «Elektrika» - 22. orr.

Han urrun hil beharrean enbarkazioraino ekartzea erabakiko duzue, amaren gorpua narras eramatea zailagoa izango delakoan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 360. orr.

Gero meategira itzultzen ziren, eta, gauean gizonak jareginik, han zihoan hura itzalgaizka, benetako otso bat bezala hormen kontra narras. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 98. orr.

Narras zoazte, tiro egiten duzue. Xabier Montoia   «Elektrika» - 139. orr.

Gizonen eskuak narras zebiltzan, kristal apurtezin batean gora doazen zomorroen modura. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 256. orr.

5 (izen gisa, hitz elkartuetan)

Saskia besoan atez ate urazak saldu nahian zebiltzan emakume behartsuen oinetako zaharren narras soinua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 55. orr.

6 narrasean adlag arrastaka, herrestan.

Eta atzera egin zuen bizi-bizi, basati bat bezala narrasean, alertzeen arteko alderik trinkoenerantz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 229. orr.

Belauniko jarri eta narrasean joan zen itsasontziaren bizkarretik. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 182. orr.

Narrasean dabilen piztia nazkagarria bezala ibilarazi zuela. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 38. orr.

Mikel Strogoff, belar gainean narrasean, zaldiarengana hurbildu zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 234. orr.

Eta atzera egin zuen bizi-bizi, basati bat bezala narrasean, alertzeen arteko alderik trinkoenerantz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 229. orr.

Narrasean baino ezin da atera leize-zulotik, higaturik, herbaldurik, itxuragaizturik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 274. orr.

7 narras egin arrastaka eraman.

Tabernan sartu bezala irten da agurea dendatik, praka barrenak narras eginez lixibaz higatutako solairuan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 67. orr.

· Izterrak zabaltzen dizkit irribarre eginez, esku batez hankartea tentatzen, eta besteaz narras-narras egiten dit bular aldean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

narras maite gaitzazu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus