Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narraska adlag arrastaka, herrestan. ik narras 3; narras 6; narrasta.

Lur jota gaude, hautsetan narraska. Elizen arteko biblia   Sal 44,26

Ez nintzen gauza zutik jartzeko, baina larritasunak kemenik aski eman zidan lurrean narraska abiatzeko, etxeordetik irten eta kalean zehar arrastaka jarraitzeko, etxe aldera, ustez, izu-laborriarekin eta zangarra suzko aizto moduko zerbaitek ziztaturik, ezin bainuen argi ikusi non nengoen eta nora nindoan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 9. orr.

Belauniko hurbildu zen, eta, oheraino narraska igorik, erregearen esku zimurtua jaso, handik eraztuna irristarazi, eta atxiki egin zuen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 72. orr.

Anaiaren esku bat ikusi nuen, narraska, neskak jantzirik zuen bere txabusinaren azpira. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 65. orr.

Erorka biren ondoren iritsi zen eguzkiak laster berotuko zituen iturburuko haitzetara, hankapalua narraska eroala. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 95. orr.

Bazirudien narraska zihoala eskua, geldiro-geldiro labanarantz hurbiltzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 227. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus