Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nartzisismo (orobat nartzizismo g.er., narzisismo; Hiztegi Batuan nartzisismo agertzen da) 1 iz norbaitek bere dohain fisiko edo moralez sentitzen duen miresmen gehiegizkoa.

Ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzea nartzisismoaren erreakzioa da: apatia horrek, gure boterearen fantasiaz aparte, eguneroko pertsona konkretuak ez ditugula ezagutzen adierazten du. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 104. orr.

Euskal nartzisismoak ez digu utzi ETAren hondamendia bere neurri osoan ikusten eta sentitzen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 104. orr.

Pertsonen dikotomia edo hausturan, bizirik irautea baimentzen duen narzisismoa dago. Berria - Kultura   2006-01-10

Ez nau harritzen Mikel Lasari Le bateau ivre ez gustatzea, egia baita gogaikarria ere egiten den narzisismoa dariola poemari. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 127. orr.

Bizitzea, andrearekin biltzea, oztopatzen diguna (gerra, edo norberaren tentelkeria, nartzizismoa, ganorabakokeria, kontzientziaren ausikia), behingoz ehorztea da kontua, eta lurpean betirako bakean uztea, geure bizitza babes dezagun. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 128. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bizio, behar, plazer, sufrimendu arraroa, besteekin komunikatzeko premia, nartzisismo forma bat, bizitza ikusteko eta sentitzeko modu pertsonal eta diferentea izatea... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 89. orr.

Maitatzeko modu nartzisista primario hau du bereizgarri haurrak; heldua den pertsona malenkoniatsuarena da nartzisismo mota bigarrena. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus