Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

natura 1 iz izatasun fisikoa duten gauza guztien multzoa, osotasuntzat hartua, eta bereziki izaki biziduntzat hartua. ik izadi.

Natura, bada, dagoenaren multzoa da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 8. orr.

Gure lurra, gure natura ere, femeninoa baita. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 118. orr.

Natura osoa da errotik gupidagabea eta xahutzailea. Txillardegi   «Labartzari agur» - 199. orr.

Natura eta naturaren obra. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 96. orr.

Natura jakintsua da. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 166. orr.

Izpirituaren eta naturaren arteko erlazioa. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 171. orr.

Naturak zer bakoitza berriro bere elementuetara disolbatzen du, baina ez du ezer hutseraino ezerezten. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 45. orr.

Naturak sortutako munstro odoltzalea... J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 54. orr.

Naturak ez baitu mendekurako grinarik, ez gogorik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 51. orr.

Naturak merkataritzarako egin zituen arabiarrak, ez gerrarako. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 53. orr.

Natura geldi eta lo dago sasoi honetan: izotzak eta hotzak hartan laguntzen diola. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 465. orr.

Bazterrak, landa eta pentze, eztitasun batean lo daude, baina lo emankor batean, gaurko hezetasun eta eguzki honen artean natura ari baita bere barneko kalda isilean udako uzten apailatzen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 219. orr.

Natura ezagutzea gizakiaren buru-irispidean dago, eta ezagutze hau boterea da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 302. orr.

Landareetan gertatzen dena ikusiz, komeni da horretan ere natura imitatzea, adibidez zuhaitz biribiletan gertatzen dena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2170. orr.

Proiektuak ez zuen natura errespetatzen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 151. orr.

Historia kokatu beharreko lekuan natura kokatzen dute. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 65. orr.

Bonba leherketaren suak eta hotsak Natura bera ere hunkitzen zutenean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 49. orr.

Sekula ez du ohiturak natura garaituko. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 286. orr.

Ugalketa naturaren baimen bat baino ez da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 124. orr.

Ekonomiak sistema ekonomikotik kanpoko zerbait balitz bezala ikusten du natura kontzeptua. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 50. orr.

Naturak bi badira, zuek baieztatzen duzuenez, argiaren erresuma eta ilunpearena [...]. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 95. orr.

Kontua ez da besteak geure burua bezala maite izatea: hau naturaren lege guztien kontrakoa da, eta naturak bakarrik gidatu behar ditu gure bizitzako jarduera guztiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 230. orr.

Erraten da naturako legearen arabera, bai eta edozein lege zibilen arabera [...] hiri orok badaukala esku eta botere bere hiriko hiritar bakoitzaren gain. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 141. orr.

2 (izenondoekin)

Deneriko animaliek, ostera, [...] ez dute eguraldiaren arabera jantzirik aldatu beharrik, ez daukate, ondasunak zaintzeko, armen eta harresi garaien premiarik, lurrak berak eta natura artatsuak denei denetik oparo ematen baitie. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 321. orr.

Pasaia berak deskubritu duen natura garbi, korrunpitu gabea da Hugorentzat. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 22. orr.

Natura aingerutu hori natura hila besterik ez daiteke izan; besterik da lurra edo mendia bere on-gaitzekin. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 197. orr.

ik beherago 6. 3071

Gizakiak izadi edo natura fisikoarekin duen lehiaren pasadizo hori limes militar baten kolapsoan gertatzen denaren konparazio egokia da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 153. orr.

Natura ez gizatiarraren legeei dagokienez, gizakiak ezin ditu aldatu, baina erabil ditzake bere helburuetarako. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 460. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat natur) ik natural.

Edozein antolamendu, berdin Erregeena, natura legearen ala Jainko legearen kontra doana, ez baita ez zilegi ez zuzen. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 111. orr.

Hobbesen liburuan bi ideia nagusi irakur ditzakegu: giza itunarena, alde batetik, eta natur legearen eta giza legearen arteko hierarkiarena, bestetik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 225. orr.

Forma, hain zuzen ere, hori baita natura-prozesuaren xedea. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 97. orr.

Bankuek, izan ere, natura-baliabide handiak zituzten herrialdeetara jo zuten, edota produktu manufakturatuen esportazioak kurba argi goranzkoa zutenetara. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 89. orr.

Izan ere, natur baliabideak "libretzat" hartu izan dira, arazo bihurtu diren arte. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 49. orr.

Gizarteek beharrezko duten natur espazio horri, Aztarna Ekologiko esaten zaio. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 63. orr.

Natur ingurunea menderatzeko gizakiek duten ahalmena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 298. orr.

Eta kontsumitzen den natur aberastasuna itzela izan arren, kapital naturalaren stocka ez da aintzat hartzen inoiz. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 56. orr.

Hortaz, gizon-emakume oro berdinak lirateke berez eta izatez, kulturen arteko aldeak bizi-baldintza desberdinen ekarpenak lirateke, ez jatorrizko natur desberdintasunen emaitza. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 275. orr.

Paradisuaren kopia eta irudia baino ez dela gure natur mundu hau, horretaz jabetu ziren jakintsuak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 174. orr.

Avenida de Burgos industrialdean, asfaltoan nabil, natura gose. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 74. orr.

Lurraren beste agerkera gezurrezko bat da "gure bazterrak" dei genezakeena, hots: [...] sasoi bateko paisajistek ikusi uste zuten natura-puska apaingarri huts bihurtua. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 211. orr.

Aurki, Buenos Aires-ko Zoologikoan edo Natura Historiaren Museoan ikusi ahal izango dugu soilik tigrillo-a. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 96. orr.

4 izaera. ik naturaleza.

Baina ez Zentaurorik izan zen, ez natura bikoitzeko eta gorputz bikoitzekorik izan daiteke inoiz, lohadar heterogeneoz osaturik, enda bietatik jaio eta ahalmenak orekan egoteko moduan. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 357. orr.

Gizakiaren natura kontuan hartuta, autobiografia halabeharrez da gezurtia. Iban Zaldua   «Traizioak» - 67. orr.

Eta hala gainerako leku guztietan ere, gnomoen ekinokzioko itzalak desberdinak direla ikusten da gauzen naturaren arabera. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4430. orr.

Euskararen eite eternalean sinetsi eta haren existentzia eta natura sistematikoki aztertzera dedikatzen den filologo-klasea. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 174. orr.

Natura jainkozkoa eta Jainkoaren izatea oso goian geratzen dira, gaindegi guztien gainetik, baita Jaunarekiko batasun gorenean, sakonenean, gogokoenean ere. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 108. orr.

Beraz, bere "sena" bezala izango du hori, "bigarren natura" bat bezala (baina kulturaren produktua!). Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 70. orr.

Ibili, kurritu: bigarren (ala lehen?) natura bezalako zerbait zait zangoetaz hola baliatzea. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 34. orr.

Ilustrazioaren "natura frantsesa" eta erromantizismoaren "natura alemana". edozein gorabeheratan bere jokamoldea gidatzeko eta arautzeko jendartean. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 138. orr.

Beharrezkoa da sua egurrean berean sartzea, eta suak egurrari bere natura ematea, guztia antzeko gerta dadin, gero eta berdinago, beren arteko diferentziarik txikiena ere ezabatuz. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 22. orr.

Gogoratu behar dugu, gainera, nola naturan, goragoko izaki baten inpresioa eta eragina atseginago eta gozoago den, edozein izakirentzat, izaki honek berea duen natura eta izaera baino. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 27. orr.

Arima korporal hori natura soil bezala ulertu behar dugu (potentzia edo ahala); ezhistorikoa, hortaz. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 216. orr.

5 giza natura

Baina hilzori hartan ere jana desiratzen zuen giza naturak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 108. orr.

Gizabanakoaren genesia giza naturaren genesiaren bilduma, laburpena edo eredua dela. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 98. orr.

6 natur parke [50 agerraldi, liburu 1 eta 23 artikulutan] ik parke 8.

1982an gune heze hura natur parke bihurtu zuten. Berria - Harian   2005-01-28

Gasteizko Mendiak natur parke izendatzeko egitasmoa prest du Udalak. Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Talde ekologistek salatu dutenez, natur parkeak ez du babes perimetrorik. Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Natur parkeetan eta babestutako inguruneetan dauden koka sailak gai toxikoen bidez suntsitzea erabaki du Kolonbiako Gobernuak. Berria - Gaiak   2004-01-11

Jaurlaritzak Aralar Natur Parkeko arauak aldatu izana gaitzetsi dute. Berria - Euskal Herria   2004-07-21

A Lanzadako hondartza, Corrubedoko natur parkea eta Carnota herria dira ingurune kaltetuenak. Berria - Gaiak   2004-04-07

7 natur zientzia (78 agerraldi, 24 liburu eta 15 artikulutan; orobat natura zientzia agerraldi 1 artikulu 1ean)

Hemen, Natur Zientzia printzipio enpirikoetan oinarritzen den heinean besterik ez dut hartu nahi aintzat. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 24. orr.

Natur Zientziak (Physica) apriorizko judizio sintetikoak barnebiltzen ditu bere baitan printzipio gisa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 36. orr.

Programa horren arabera epistemologiak natur zientziaren ezagutzaren baieztapena juzgatu nahi du apodiktikoki. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 155. orr.

Handik hara, Natur zientzia modernoen garapenak darrai, alde batetik, eta Zuzenbide naturalaren, moral naturalaren, erlijio naturalaren garapen teorikoak, bestetik. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 106. orr.

Leesek natur zientzien arloan kokatu zuen hizkuntzaren ikerkuntza. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 9. orr.

Psikologiaren, neurofisiologiaren zein beste natur zientzien metodoak eta emaitzak erabiliz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 158. orr.

Beraz, giza perfekziora heldu nahi duenak, beharrezkoa du, ororen aitzinetik, Logikan ikasten saiatzea, geroago, mailaka, Matematikan, bai halaber natur zientzietan eta, azkenean, Metafisikan. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 89. orr.

Natur zientzietan, zientzialariak laborategietan behaketa kontrolatuak egin ditzake eta bere hipotesiak egiaztatu: gizarte-zientzietan, ordea, nekez. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 19. orr.

Claude Dendaletxe mendizale, geologoa eta natura zientzietan aditua denak, besteak beste, 25 bat liburu idatziak ditu orain arte. Berria - Kultura   2006-04-07

Lehen orduan korear hizkuntza eman dugu, bigarrenean natur zientziak, eta hirugarrenean aritmetikako kontrola izan dugu. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 77. orr.

7 natura gune ik naturgune.
8 natura hil (margolan mota)

Askeago pintatzeko aukera izaten zutenean, paisaiak eta natura hilak egiten zituzten. Berria - Kultura   2004-12-30

Guk natura hila esaten diogun koadro mota horri, Still life esaten diotela ikusi besterik ez dago. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 48. orr.

Hormetan eskegitako hiru margolan txikiak ere gustu onekoak baina neutroak ziren, paisaia alaiak eta natura hilak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 178. orr.

Gau osoak igarotzen zituen kale haietan atzera eta aurrera, sekulako natura hilak, egundoko margolanak gogoan jiraka, ametsean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 45. orr.

Uste duzu natura hilak margotzen edo errusiera ikasten ibili beharko nukeela. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 98. orr.

9 naturaz gaindiko (69 agerraldi, 27 liburu eta 3 artikulutan; orobat naturazgaingiko 3 agerraldi, 3 liburutan)

Fede katolikoaren kontra doan heresia, naturaz gaindiko krimena da eta beraz, naturaz gaindiko legea hausten duen krimena, baina ez da neholako botere laikorik, nahi bezain gora eta urrun heldurik ere, naturaz gaindikoetara heltzen ahal denik, naturazkoetara baizik. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 112. orr.

Elizaren botere naturaz gaindikoa. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 133. orr.

Bizantziar ikonoak naturaz gaindiko aura bat zuen, bere erlijiozko eginkizunari zegokiona. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 279. orr.

Giza soinaren egitura ikusten dutelarik, zoratzen dira eta antolaketa eder horren kausak ez baitakizkite, hortik ateratzen dute ez dela antze mekanikoz egina baina jainkozko edo naturazgaindiko antzez osatua dela alde batek beste baten ez zaurtzeko gisan. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 113. orr.

ADN birkonbinagarriaren nozioa misterioarekin eta naturaz gaindikoarekin loturik dago. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 94. orr.

Doi bat harrituta geratu nintzen haren aurpegian ikusi nuen gogobetetasun bare ia naturaz gaindikoarekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 187. orr.

Fantasiazko literatura klasikoan ez bezala, Maupassanten historietan ez da naturaz gaindiko inguruneren beharrik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 18. orr.

Zenbaitetan, seinalea hori baino sotilagoa izan zitekeela pentsatzen zuen, ez zuela zertan hain naturaz gaindikoa izan behar. Iban Zaldua   «Traizioak» - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorbeiako natur parkean (4); natur baliabide (6); natur baliabideak (25); natur baliabideak antolatzeko (8); natur baliabideen (21); natur gune (3); natur guneak (3); natur hondamendi (3); natur hondamendien (4); natur ingurunea (4); natur legearen (4); natur parke (16); natur parke izendatu (5); natur parke izendatzeko (3); natur parkea (6); natur parkeak (5); natur parkean (9); natur parkearen (5); natur parkeetan (3); natur parkeko (4); natur zientzia (13); natur zientziak (25); natur zientziak sailak (3); natur zientzialari (3); natur zientzian (4); natur zientziaren (8); natur zientzien (10); natur zientzietako (7); natur zientzietan (10)

giza natura (9); gure natura (5); izatearen natura (4)

natura babesteko (3); natura errespetatzen (3); natura eta gizakia (3); natura eta historia (3); natura eta substantzia (3); natura ez gizatiarraren (3); natura ezagutu (3); natura gaiztoa (3); natura hil (3); natura hila (6); natura hilak (13); natura hilen (3); natura imitatuz (3); natura iraintzen (3); natura jakintsua (4); natura legeak (4); natura legearen (3); natura oro (9); natura osoa (8); natura osoaren (8); natura osoaren ordena (3); natura pentsalaria (3); natura zaintzeko (4)

giza naturak (3); historiak eta naturak (3); jainkoak edo naturak (3); naturak berak (21); naturak berak bultzatzen (3); naturak egin (3); naturak eman (9); naturak emandako (6); naturak ematen (4); naturak eskaintzen (4); naturak eskaintzen dizkigun (3)

naturarekin bat eginik (3); naturarekin harremanetan (5)

giza naturaren (23); giza naturaren etsaiak (3); gizakiaren eta naturaren (4); naturaren alde (4); naturaren aldeko (4); naturaren argiak (3); naturaren asmo (4); naturaren asmoa (4); naturaren aurka (3); naturaren aurkako (4); naturaren babeserako (3); naturaren baitan (8); naturaren beraren (5); naturaren berezko (3); naturaren bultzadei (3); naturaren edertasuna (4); naturaren etsaiak (3); naturaren goreneko eskubidez (3); naturaren indar (3); naturaren indarra (3); naturaren indarrak (6); naturaren kontra (7); naturaren kontrako (8); naturaren kontrakoa (13); naturaren kontrakoa dela (3); naturaren kontserbaziorako (3); naturaren lege (8); naturaren legea (6); naturaren legeak (28); naturaren legearen (5); naturaren legeei (5); naturaren legeek (10); naturaren legeekiko (5); naturaren legeen (15); naturaren mintzoa (7); naturaren mirari (3); naturaren ordena (11); naturaren ordena arruntetik (3); naturaren ordena komunari (3); naturaren parte (6); naturaren teoria (3); naturaren zati (3)

naturarentzako mundu fondoak (3); naturarentzako mundu funtsak (10)

giza naturari (3); naturari berari (4)

gauzen naturatik (3); naturatik jaso (3)

naturaz gaindiko (54); naturaz gaindiko gaietan (3); naturaz gaindiko gauzen (3); naturaz gaindiko gauzetan (3); naturaz gaindikoa (10); naturaz gaineko (15); naturaz gaineko gaiak (3); naturaz gainetik (4); naturaz goitiko (6); naturaz kontra (3); naturaz kontrako (4); naturaz kontrakoa (4)

naturazko egoera (3); naturazko egoeran (14); naturazko izaeran (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus