Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

navajo (19 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean; orobat navaho 7 agerraldi 2 liburutan) 1 iz Estatu Batuetako mendebalean bizi den tribu nagusietako bateko kidea.

Navajo-en erreserba batera joan zen behin gizon azal zurbil bat, argazki makina, grabagailu eta bideo-kameraz beteta ibili ohi den horietakoa, indiarren kontuak ezagutu nahian ibiltzen diren azal zurbil horietakoa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 136. orr.

Bazterrak zokomiatzen zebilela, iritsi zen hogan batera (navajoen antigoaleko etxea da hogana) eta han ere ikusmiran jarraitu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 136. orr.

Baina paisajea ez ezik, navajoen zaldietan ibiltzea ere zoragarria izan da. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 158. orr.

Apatxe chiricauak navajoengandik hegoalderantz bizi ziren. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 92. orr.

2 (izenlagun gisa)

-Navajo indioa naiz, Arizonakoa, eta etxera itzultzeko dirua biltzen ari naiz. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 185. orr.

Navaho indiar batzuekin batera. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 124. orr.

Galdegin nion ea nola esaten zuten "agur, ongi ibili" navajo hizkuntzan. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 186. orr.

Momadayren nobela bateko navajo sendagune baten deitura zen Lukatxukai. Itxaro Borda   «%100 basque» - 208. orr.

Dineh Jones navajo artzain kide baten autoan sarturik bideratu zen Las Vegasera. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 32. orr.

Garai haietan Kayenta, Chinle eta Moencopi navajo hirixken artean ibiltzen zen artzain. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 36. orr.

Ni ikusirik, gidari navajoari bozkario oihu bat atera zaio. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 159. orr.

Artista navajoa, berriz, han egon zen, marrazketan buru-belarri murgildurik, zirkinik egiteke ia. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 227. orr.

Worth eta Adair Arizonako indiar erreserba batean bizi ziren zazpi indiar navahorekin (sei 17-25 urte bitartekoak, eta zazpigarrena adintsuagoa, 55 urtekoa) harremanetan jarri ziren. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus