Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazio (orobat naziño g.er., nazione g.er. eta nazion g.er.) 1 iz giza talde aski zabala, bere batasunaren ezagutza eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat dituena. ik aberri.

Herri ez den nazio gehiegi dago Europan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 170. orr.

1789ko iraultzaz geroz, alabaina, Frantziaren eremuetako ikastegi guztietan, izan zitezen Errepublikarenak edo Elizarenak, Enperadorearenak edo Erregerenak, irakatsi izan da beti, Estatua eta Nazioa eta Populua eta Aberria [...] denak gauza bera direla, egundainotik eta sekulakotz Frantzian. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 39. orr.

Nazioa kulturaren eta hizkuntzaren arabera definitzen dute batzuek, Alemaniako tradizioari jarraiki nazio kulturala, eta nazioa estatuarekin parekatzen dute besteek, Frantziako tradizioari jarraiki nazio zibikoa. Berria - Harian   2006-03-02

Euskal Herria nazioa dela aitortzea, autodeterminazio eskubidea aitortzea eta konponbidea bide baketsuetatik bilatzea. Berria - Harian   2006-03-23

"Nazioa" eta "nazionalismoa" gogoko ez dituzten batzuek, Nazioa eta nazionalismoa gutietsi beharrez-edo, baso, sasi edo oihan usaina darion "Etniaz" edo "etnizismoaz" mintzo zaizkigu. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 57. orr.

Europa nazioen nazioa da. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 212. orr.

Nazioak edota herriak baloratzerakoan, hizkuntza hartzen dute erromantikoek ardatz. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 49. orr.

Hizkuntza da hein handi batean nazioa egiten duena. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 47. orr.

Arabiar nazioa bakarra da. Berria - Harian   2006-03-02

Ezagutzen haut, eta, ezagutzen haudanetik ari haiz nazioa eraikitzen. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 69. orr.

Nazioak, egia da, ez dira inondik ere desagertu, eta estatuarteko sistemak badu oraindik ere etorkizunik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 14. orr.

Merkataritzaren espirituak nazioak elkartzen baditu ere, ez ditu berdin elkartzen norbanakoak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 10. orr.

Arnold Toynbee historiagileak ere porrota egokiago ikusten zuen nazio baten indarrak mobilizatzeko. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 143. orr.

Gai honi buruz isiltasun unibertsala nabaritzen dut gaurko nazio guztietan. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 113. orr.

2 (izenodoekin)

Nazio pobreek aberatsago izateko egin beharko luketena. Lehenbiziko Mundu Gerra bukatu zenean, 62 nazio burujabe ziren munduan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 21. orr.

Finantzaketa justuagoa eta nazio katalana onartzea eskatzen dute. Berria - Mundua   2006-01-20

Nazio germaniarrek erromatar inperioa konkistatu zutenean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 202. orr.

Godoak izan ziren lehen zapalduak, nazio nagusia zirelako. Doktrina liberala, ez da harritzekoa, nazio hegemonikoetan -Herbehereetan aurrena, Ingalaterran gero- gorpuztu zen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 199. orr.

Nazio barbaroetako jakintsuek. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 289. orr.

Gure Ipar Euskal Herri xumea bere altzoan goxatzen eta kulunkatzen zuen Nazio puxant eta Aberri Handi egiazkoa. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik nazional.

Egituratze politikoa esatean, nazio-hizkuntza eta erlijio bakarra indarrez ezartzea, biztanle-taldeak administrazio zentral indartsu zapaltzaile baten mende ordenatzea ulertu behar da. ohiturek dute osatzen egiazki nazio batasuna. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 35. orr.

Frantzian eta Ingalaterran, Ehun Urteko gerrak eginkizun erabakigarria izan zuen monarkia zentralizatuen eta nazio-nortasunaren osaeran. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 32. orr.

Azken horiek dira nazio izaera itxuratu eta aldirik onenetarako ere duin direnak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 57. orr.

Welcomiaren nazio himnoa, diotsot, isiltasuna da. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 222. orr.

Nazio-arazoa, bere sustraian, nazio-kultur arazoa dela sinetsi dut beti. Txillardegi   «Labartzari agur» - 57. orr.

Ez dagoela berriz ere lekuan lekuko nazio dirura bueltatzerik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 200. orr.

Era berean, itun horrek eginkizun erabakigarria izan zuen nazio-ekonomien barne-oztopoak ezabatzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 34. orr.

Justizia bera ere, gutxik pentsatuko luketenaz, nazioartekoa da eta XX. mende bukaeran ari zen nazio mugak pixkanaka hausten. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 151. orr.

Nazio Eztabaidaguneak Gatazkaren Konponbiderako Proposamena eta Nazio Eraikuntzarako Proposamena aurkeztu ditu. Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Nazio Eraikuntzaren txostena Tasio Erkiziak aurkeztu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Ekonomia jarduera neurtzeko gehien erabiltzen diren adierazleak dira Barne Produktu Gordina (BPG) eta Nazio Produktu Gordina (NPG). Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 43. orr.

· Nazio-arazoa, bere sustraian, nazio-kultur arazoa dela sinetsi dut beti. Txillardegi   «Labartzari agur» - 57. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Espainian ere, Estatuak irakaskuntzari eginkizun politiko nazio-eraikitzailea eman dio, eta irakaskuntza sisteman bereziki historiari. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 60. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beltzaren gutxiespen horretan Hegel-ekin (eta Hume, Voltaire, etc.) bat dator [...]: beltzak "haur nazio" bat dira, gogoetarako ezgai. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 236. orr.

Iparraldeko Estatu Batuen antzeko latin-nazio handi bat osatu nahi zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 49. orr.

6 Nazio Batu pl

Nazio Batuen Erakundearen agentzia bat da FMI, nazioarteko finantza erakunde nagusia. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 260. orr.

Nazio Batuen Erakundea ez da gehiago izanen Estatu arteko administrazio antolamendu hotz soil bat, baina bai Munduko Nazioen familiarentzat beti zabalik dagoen Etxondo gozoa. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 96. orr.

Kosovoarrak, kurduak, timortarrak inongo errukirik gabe akabatzen badituzte, Nazio Batuetan eserleku bat izateak ematen duen babesa falta zaielako da. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 110. orr.

Nazio Batuen Biltzarraren, herrien biltzar baten eta Gizarte Zibilaren Foro baten arteko elkartze posible baten bidez, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 96. orr.

EAE dagoeneko egokitzen ari da Nazio Batuen Goi Bilerak proposatutako ekintza programara. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 104. orr.

Latino Amerikako Nazio Batuetako Ekonomia Batzordeko ekonomistek. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 144. orr.

Nazio Batuen arabera, Ameriketako Estatu Batuetan pobrezia ez da, oinarrian, lan faltari loturiko arazo bat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 125. orr.

1972a, Nazio Batuen Giza Ingurumenari buruzko Konferentzia izan zen Stockholmen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 19. orr.

Nazio Batuen Truke eta Garapenari buruzko Konferentzia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 9. orr.

7 estatu-nazio [96 agerraldi, 6 liburu eta 16 artikulutan]

Estatu-Nazioa erlijiosoa da errotik, sakraltasunaren erritu, bandera eta liturgia guztiekin; eta fedea eta debozioa exijitzen ditu. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 11. orr.

Kultura izan da aspaldi honetan, filosofo idealisten ondotik eta Estatu-nazioaren teoria gailendu zenetik, politikaren oinarri. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 97. orr.

Lurraldetasun printzipioa, indarraren monopolioaren kontrola eta ordezkaritzan oinarritutako botere politiko zilegia ziren estatu-nazio modernoa itxuratzen zutenak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 77. orr.

Baina ikusten dut estatu-nazioen boterea indarrean dagoela: Errusiak XVIII. mendeko ideiak muinetaraino buruan sartuak ditu, hots, Estatu soberania absolutuarenak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 14. orr.

Eta horrela Estatu-Nazio handiaren ondoriotasuna gelditu zen korsikar jeneral gazte baten eskuetan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 67. orr.

Estatu-nazioak gero eta ahalmen gutxiago du diru-politika kontrolatzen, bere aurrekontuak erabakitzen, produkzioa eta merkataritza eratzen, zerga korporatiboak biltzen, eta agindutako giza irabaziak eskaintzen, testuinguru globalean bere ekonomiaren lehiakortasuna ziurtatzen ez badu. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 55. orr.

Lehen kapituluak, " Estatuaz, Nazioaz eta Estatu-Nazioaz " dihardu. Herria   2004-02-12

8 nazio-estatu [45 agerraldi, 7 liburu eta 5 artikulutan]

Hiri estatuak, nazio-estatuak, baita inperioak ere. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 29. orr.

Nazio-estatu lehiakide batzuek eratu duten munduko ekonomiaren aroa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 14. orr.

Kataluniaz ari da bereziki, baina haren kontsiderazioek berdin balio dute Rubertek "Herrialde Politikoki Pobre" deitzen dituen gainerako nazio estaturik gabekoentzat ere. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 86. orr.

Heldutasunaz gainera, nazio-estatuekiko eskarmentuak, katalunieraren aurkako jarrera zitalek bereziki, erabaki dute aldaketa. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 109. orr.

XVIII. mendetik aurrera, ez ziren hiri estatuak izan Europako mundu-ekonomiaren ardatza, nazio-estatuetako hiriburuak baizik, haiek barne-merkatu azkenik bateratua ematen baitzioten indartsu hazten ari zen industriari. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 31. orr.

Duela gutxi arte, nazio-estatuak izan dira ekonomiaren espazio nagusiak; azken hamarkadetan, berriz, mundu mailako merkatuak, bloke erregionaletan banaturik, gero eta gehiago ezartzen ditu produkzio, konkurrentzia eta kontsumo jarraibide eta erregelak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 202. orr.

Estaturik gabeko Europako herrien ukazioa; nazio estatuaren kontzeptutik merkatu estatuaren kontzeptura pasatzea. Berria - Harian   2005-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

atzerriko nazio (9); ekuadorko nazio indigenen (7); estatu nazio (21); estaturik gabeko nazio (14); europako nazio (13); euskal nazio (16); herri eta nazio (8) kataluniaren nazio izaera (17); munduko nazio (10)

nazio aniztasuna (8); nazio arteko (19); nazio askapen (12); nazio askapenerako (58); nazio askapenerako armada (13); nazio askapenerako fronte (7); nazio bat da (14); nazio bat dela (34); nazio bat gara (15)

nazio batuei (7); nazio batuek (33); nazio batuen (1221); nazio batuen erakunde (7); nazio batuen erakundea (44); nazio batuen erakundeak (315); nazio batuen erakundean (33); nazio batuen erakundearekin (7); nazio batuen erakundearen (163); nazio batuen erakundeari (26); nazio batuen erakundeko (442); nazio batuen giza (9); nazio batuen haurren (29); nazio batuetako (26); nazio batuetan (14)

nazio batzarra (12); nazio batzordeak (17); nazio bilkura (7); nazio biltzarra (7)

nazio eraikuntza (75); nazio eraikuntzak (9); nazio eraikuntzan (51); nazio eraikuntzan aurrera (7); nazio eraikuntzarako (52); nazio eraikuntzarako proposamena (10); nazio eraikuntzaren (68); nazio eraikuntzaren alde (8); nazio eraikuntzari (22); nazio eraikuntzari begira (11); nazio erakundeen (7); nazio erakundetzea (12); nazio eskubideak (13); nazio eskubideen (9); nazio estatu (10); nazio estatuaren (7); nazio estatuen (9); nazio estrategia (11); nazio eztabaida (14)

nazio eztabaidagunea (36); nazio eztabaidaguneak (103); nazio eztabaidagunean (42); nazio eztabaidagunean parte (8); nazio eztabaidagunearen (51); nazio eztabaidaguneari (9); nazio eztabaidaguneko (23); nazio eztabaidaguneko talde (7); nazio eztabaidagunetik (10)

nazio eztabaidak (8); nazio eztabaidan (7); nazio garapen (8); nazio garapenerako (115); nazio garapenerako biltzarra (22); nazio garapenerako biltzarrak (44); nazio garapenerako biltzarraren (22); nazio garapenerako biltzarreko (9); nazio gisa (66); nazio handi (15); nazio hizkuntza (8)

nazio ikuspegia (8); nazio indigenen (7); nazio izaera (48); nazio izaeraren (10); nazio kontzientzia (11); nazio mailako (46); nazio mailan (14); nazio manifestazioa (8); nazio moduan (9); nazio nortasuna (7); nazio plana (11); nazio programazioa (11)

estatu nazioa (17); euskal herria nazioa (11); euskal nazioa (26); nazioa eraikitzeko (8)

estatu nazioak (7); estaturik gabeko nazioak (20)

estatu nazioaren (24); euskal nazioaren (24); euskal nazioaren onarpen (7)

estaturik gabeko nazioei (9)

estaturik gabeko nazioek (19)

estatu nazioen (17); estaturik gabeko nazioen (48); nazioen aberastasuna (8); nazioen artean (37); nazioen arteko (34); nazioen aurka (7); nazioen aurrean (7); nazioen eskubideak (13); sei nazioen torneoa (12); sei nazioen torneoan (10); sei nazioen torneoko (8)

estaturik gabeko nazioetako (16); hiru nazioetako torneoa (7); sei nazioetako torneoa (23); sei nazioetako torneoaren (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus