Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazionalismo (orobat nazionalisma g.er.) 1 iz nazio batek beregaintasuna lortzeko duen eskubidea aldarrikatzen duen dotrina edo higikunde politikoa; nazio nortasunaren gorakuntza, norbere nazioarekiko atxikimendu gartsua edo grinatsua; atxikimendu horretan oinarritzen den dotrina, nazioa gainerako gauzen gainetik jartzen duena. ik abertzaletasun.

Erljioaren aitzakiaz, fundamentalismora lerratzen diren nazionalismoak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 95. orr.

Nazionalismoa erlijio bat da, beste erlijio baten ordezko nahiz beste erlijio baten lagunkide izan daitekeen erlijio bizi-betegarri bat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 117. orr.

Apaiz gaiztoa eta españar gaiztoagoa, euskal nazionalismoaren heriozko doktrinen zabaltzaile setatsua, eta egiazko aberriaren kontrako ideien eta Euzcadi izeneko amesgaizto horren ereile ezaguna. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 134. orr.

Geroztik, muga guztiak gaindituz, sozialismoaren itzalean lo zeuden nazionalismo guztiak jazarri zaizkie Mendebaldeko estatuburuei. Aranzadi-ren testua, kritikoa arrazaren kontzeptuaz baliatzen diren nazionalismo guztiekin, baita euskaldunarekin ere, bestetik euskal herri-nortasunaren aldekoa da. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 77. orr.

"Nazionalismoa bidaiatuz sendatzen da" ospetsuaren kontrapuntua botatzen baitzien: "asko bidaiatuagatik ere, ergela beti ergel". Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 14. orr.

Saizarbitoriarentzat, nazionalismoa ezinbestekoa izan da euskarak iraun dezan; aldi berean, euskarak izateko arrazoia eman dio nazionalismoari. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 118. orr.

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

Gogoan hartu behar da, Menéndez Pelayo eta Pidal-en, krausismoaren, 98ko belaunaldiaren herentzia komuna nazionalismo espainol axanpatsu bat izan dela. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 267. orr.

Afrikanerren holandar nazionalismo estu eta bortitzaren erupzioak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 263. orr.

Irlandar nazionalismoaren eredua ere eraginkorra zen: 1916ko Dublingo Matxinada Pazkokoa eredu bihurtu zen aberrianoentzat. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 136. orr.

Diru murrizketak; zurruntasun administratiboak eta gehiegizko esku-hartzea; politizatutako sindikalismoa; gehiegizko tokiko erregulazioak; eta azkenik gatazkak sor ditzaketen muturreko nazionalismoak. Berria - Ekonomia   2004-06-01

Han zegoen alde batetik euskal nazionalismoaren "Beste" nagusia, espainiar Estatua. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 25. orr.

Mentalismo hori eta nazionalismo etniko hau lotuz, Volksgeist hitza sortu zen, hots, herri bakoitza bereizten duen espiritu egonkor eta ezberdina. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 301. orr.

Lauaxetaren mundu erlijiosoa ere, orduko nazionalismo sabindarraren harikoa, erabat arrunta egingo zitzaion Etxebarrietari. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 26. orr.

Horrek bihurtu du Oteiza, Atxagaren ustez, nazionalismo esentzialistaren eragile edo zabaltzaile nagusi. Berria - Harian   2005-08-25

Eta biak nazionalismo erromantikoari jazarri zitzaizkion, ekonomiaren izenean, bakoitza bere aldetik. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 70. orr.

Nazionalismo klasikoak subjektuaren mendekotasuna exijitzen du. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 33. orr.

Geroago indarturiko nazioek, Alemaniak esate baterako, emango zizkioten nazionalismo ekonomikoari aldeko argudiorik zorrotzenak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 31. orr.

Hitz batez, ETAk zera esaten dio nazionalismo historikoari: [...]. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 34. orr.

Estatu-Nazio horren apostoluek irri egiten dute nazionalismo periferikoen etnizismoaz. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 11. orr.

Jendea Architecture à la française bat bilatzen saiatzera bultzatu nahi zuen nazionalismo arkitektoniko anti-italiar baten testuinguruan azaldu zen [...] De Architectura jatorrizkoaren itzulpena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 100. orr.

Frantziako Lehen Inperioaren historiak erakusten dio, ikusi nahi duenari, zein errazki iragan daitekeen nazionalismo harroenetik inperialismo higuingarrienera. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 69. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik nazionalista.

Nazionalismo giroan, oso jomuga erraza zela pentsatzen nuen. Berria - Mundua   2004-06-13

Italian adibidez, "Populuaren Alderdia" gudukatu zen "Faxismoa" deitu nazionalismo mota berezi baten aurka. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 57. orr.

Nazionalismo kontuan, Espainia bera baino ere gogorrago izan da beti Frantzia, berdintzaileago. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 132. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikusi dugu, K.o. 1918an bukatu ziren ehun urteetan, hizkuntz nazionalismoak danubiar habsburgotarren monarkia desegin zuela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 255. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus