Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazkatu, nazka(tu), nazkatzen 1 da ad nazka sentitu; gogaitu. ik nardatu.

Guretzako hitzak ez dira apaletan altxatzeko hartxuri pollitak; geure hatsez edo herdez zikindutako kristal biziak baizik; eta haiexekin osatzen dugu geure ispilua, eta hartan geure burua sumatzean, harrotu, nazkatu, edo ikaratu egiten gara. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 92. orr.

Hilabete pasatu orduko nazkatu zen, ordea: «ia behingoan gure etxea/bizitzeko lez dagoen, edo banandu egingo gara/bertara heldu baino lehen». Berria - Kultura   2004-11-30

Nazkatu naiz bukaera tristea duten ipuin alaiez. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 132. orr.

Azkenean, nazkatu nintzen, eta alde egin nuen zulo horretatik. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 184. orr.

Liburua hartu nuenean, uste nuen gerra kontuekin nazkatuko nintzela. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 312. orr.

Telebista ikusteaz nazkatzen denean, autoa hartu eta Atlantic City-ra joaten da. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 191. orr.

· 2 du ad nazka eman; gogaitu.

Egia esan, Herodotoren estilo klasikoak ezin lezake inor nazkatu. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 312. orr.

Baina epel zarelako eta ez bero, ez hotz, botagura emateraino nazkatzen nauzu. Elizen arteko biblia   Ap 3,16

Honek bereziki kezkatzen gintuen, eta nazkatzen eta etsitzen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 8. orr.

Ez zaitut gehiago ikusi nahi, nazkatu nauzu. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 89. orr.

Sexuak nazkatu eta aspertu egiten du, eta lo orduak kentzen dizkio. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 192. orr.

Gauza bera aldi askotan egiteak nazkatu egiten du. Berria - Kultura   2004-08-14

Horrelako pedantekeriek nekatu eta nazkatu egin dezakete bat baino gehiago. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 142. orr.

Horditu, akitu, nazkatu egin naute hedabideek, eta izan dut gauza xelebreak ikusteko paradarik. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 144. orr.

· Nazkatuta ninduten, leporaino beteta, egunero tratatu behar nituen artista, idazle, musikari, aktore, zinema edo antzerki zuzendari, bertsolari, dantzari eta abarrek. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 14. orr.

3 (aditz laguntzailerik gabe)

Eta ez egun batean edo bitan, edo bost, hamar edo hogei egunetan bakarrik, hilabete osoan baizik, nazkatu eta botaka hasi arte. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 200. orr.

Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa; banan-banan garbitu zituen gazte deserrotuak eta ez-konformeak, politikaz etsia hartutakoak, utopia iraultzaileez nazkatuak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 92. orr.

Basomutil lanaz gain, hire txantxak entzuteaz ere nazkatzen hasia nauk -erran nion. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 23. orr.

Dena den, ordurako asko eta asko hasiak ginen indarkeriaz nazkatzen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 216. orr.

Nazkatua nago zure lehengusinak sendatzen! Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 152. orr.

Nazkaturik nagok hirekin -arin urrundu zen, urrats handiak eginez. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 249. orr.

Nazkatua nago zezen, bildots eta akerren odolaz. Elizen arteko biblia   Is 1,11

Bizitzaz nazkaturik nago Esauren emakume hitiar horiengatik. Elizen arteko biblia   Has 27,46

Benetan esaten diat, Joe, herri honetako jendea nazkatuta zagok gerrako heroiez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 427. orr.

Begira, zangoak zabaltzen ibiltzeak nazkatuta nauka, diru polita ematen badit ere uzteko irrikan nago. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 287. orr.

Topaleku edo, nik liburu-denda bat jarri nion, tabernez nazkatu samarrik. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 139. orr.

Banekien aldi batez ezingo nituela beso biluzi horiek, galtzarbeetako orbanak eta ilearen eroriko nagia nire gogotik erauzi, behin eta berriz gogoratuko nituela neure burua ere nazkatzeraino. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 68. orr.

Zer mitifikatzen da gure artean nazkatzerainokoan, bertute zelta horiexek ez badira? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 66. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Eta protesta moduan sortu dira zerrenda asko ere: Zerga Gutxiago eta Automobilista Nazkatuak, adibidez. Berria - Mundua   2004-06-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus