Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negarti (orobat nigarti g.er.) 1 izond/iz maiz edo erraz negar egiten duena. ik negartsu.

Atzeko ume negartiak, hitz horiek ulertu balitu bezala, are biziago eutsi dio bere negar-saioari. Txillardegi   «Labartzari agur» - 21. orr.

Ume negarti baten esnelapiko huts sentiarazten nautenean. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 40. orr.

Sekula ez nuen pentsatuko umetxo potolo negartiak gustatuko zitzaizkizunik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 135. orr.

Aizpeberriko egonaldia borobiltzeko, bere ama egiaz izeba zuela esan zioten, eta izeba negarti eta histerikoena benetako ama zuela. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 166. orr.

Abertzale negarti haiekin beste kontu bat izan zitekeen, ziur. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 20. orr.

Aspaldi erakutsi ziguten baserritarra negarti hutsa dela, eta ez dela sobera fidatu behar haren hitzetan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 211. orr.

Faltsua, gezurtia, negartia, barregarria, astuna, eta harroputza da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 17. orr.

Pasilloz pasillo, gelaz gela, negarti bat kontsolatu, liskarti bi baztertu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 115. orr.

Azkenean, okerrena amaitu denean, begi lausotu eta negartiez so egin dut gorantz. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 160. orr.

2 irud/hed

Jainkoaren maitasuna maltzurki aipatu zuen limosna eskatzeko, eta ahots negartiz Jainkoaren izenean lagun ziezaiotela eskatu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 329. orr.

Johannesek eta Andrések halako batean ez zioten segitu kondesaren doinu negarti mudurriari. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 118. orr.

Goiz euritsu bateko Karmenen irudi negartiak datozkit gogora. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 246. orr.

Xake liburua nirekin eramateko eskari negartiari ere ezentzuna egin zion. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 24. orr.

Azkenean, dendari txiki-jatorraren aldeko artikulu negarti horiek sinatzen dituztenak, guztiok bezala, autoa hartu, eta hiri-periferian dagoen HiperEroski, Carrefour, Mammouth edo Pryca erraldoirantz abiatzen dira. Iban Zaldua   «Itzalak» - 143. orr.

Baten bati barkamena eskatzea gauza zaila da, urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 72. orr.

Mozkorraldiak areagotutako apaltasun negarti batez hitz egin zuen gero. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 112. orr.

Eta nago, denboraren buruan, jelkideen sinbologia berbera jaso ote duen ETA inguruan sortu den abertzaletasun iraultzaile negartiak ere. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 37. orr.

Nahikoa diagu hainbeste negartirekin, hainbeste olerkari humanitariorekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 348. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Harroputz eta negarti tonu batez, gizon horri, aldamenean dagoena, errietan zaio ari. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 37. orr.

4 zume negarti sahats mota, beheranzko adarrak dituena (Salix babylonica).

O, haritza, lizarra eta zume negartia! Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 372. orr.

Bestetik lore sekulakoak eta itxura eta forma guztietako lore pila zeuden aintzira-bazterretan, baita zume negartiak ere non-nahi, hostaila ur barrenean sartuta. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 41. orr.

"Turgeniev"en aurrean, bidearen bestaldean, zelai muttur bat dago, bizpahiru zume negartik babesten duten oasi bat zabor kontainerren artean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 247. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tonu negarti (4)

ahots negartiz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus