Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negel (orobat negal; Hiztegi Batuan negel agertzen da) iz larruazaleko erregosia.

Areago: ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 165. orr.

Moldeko hitzek ikaragarrizko azkura ematen zidatek, negal bat banu bezala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 477. orr.

Mrs. Cohen atso zaharra makurturik zebilen eta aurpegi beltzarana eta negalez betea zuen, errege-sagarraren antzera. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 479. orr.

Bularreko negal eta mantxa gorri eta ubelak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 169. orr.

Venanciak bere garaiko aristokrata munduaren barneko bizimodu guztia ezagutzen zuen; Isabel II.aren negela eta amorru erotikoa; haren senarraren inpotentzia; aristokraten bizioak, gaixotasunak, ohiturak, bere begiez ikusitako xehetasun guztiekin ezagutzen zituen Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus