Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekoso (89 agerraldi, 44 liburu eta 11 artikulutan; orobat nekos g.er.) 1 izond neketsua.

Mikel eta Nadia Semilowskoetik atera eta Irkutskeko bide nekosoari lotu zitzaizkion berriro. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 331. orr.

Ez zen lanbide nekosoa, eta hamaika gizaseme ezagutu zuen eta hamaika iluntze eman zuen haien konpainian. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 147. orr.

Emazteari argibide nekosoak eman beharko dizkiolako. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 220. orr.

Banekien lan luze nekosoa nuela aurretik. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 37. orr.

Ondoko gelatik zetorren osaba-izeben zurrunga nekoso bikoitza. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 376. orr.

Madame Beylek bekainak goratu zituen zirkin nekoso batez. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 114. orr.

Zeren txalupen multzoa etorriko baitzen arraunean, arraunketa nekosoan oraino estuarioaren erdian, armez eta gizonez astun zamaturik. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 261. orr.

Izugarri nekosoa egiten ari zitzaidan elkarrizketa hura; halako izenik merezi bazuen, behintzat. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 130. orr.

Jeneralean izugarri nekosoa gertatzen den hizkuntza aldaketa hori. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 22. orr.

2 (izan aditzarekin)

"Nekosoa duk azterketak zuzentzea", pentsatu duk. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 102. orr.

Banekien burruka hura zaila, latza eta nekosoa izango zela. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 52. orr.

Iluna nekoso da adimenarentzat, begiarentzat bezalaxe, baina ilunetik argia ateratzeak, horretarako behar den ahalegina bide, atsegingarri behar du derrigor. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 302. orr.

Jendea nekosoa zait, baita gizonezkoak ere. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 138. orr.

Badakizu zein nekosoa den lanpostu bat aurkitzea. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 111. orr.

Eta, egia esan, hori da nekosoa: ofizioa afiziorik gabe bete beharrekoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 7. orr.

Aszesi handiegia eskatzen zien lantegi hark, nekosoegia zen testu haietan barrena sartzea, ezer ulertu baino lehen hartzen zituen asperrak, higuinak. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 69. orr.

3 (izan aditza ezabaturik)

Ordenantza ernetzeko prozesua zaila izan da, eta nekosoa. Berria - Harian   2006-01-31

"A zer nekosoa zu ere", esaten zion amak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 42. orr.

4 (adizlagun gisa)

Atezaina aditu bat da nonbait trantze hauetan eta, epaileari agertu dionez, besarkada labur bat kilikagarri gerta dakioke gizasemeari baina luzeegi bat nekoso. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus