Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekropoli (orobat nekropolis g.er.; Hiztegi Batuan nekropoli agertzen da) 1 iz kristau aroa baino lehenagoko hilerria.

Aztarnategi horretan berebiziko garrantzia du gudari zeltiberiarren nekropoliak. Berria - Kultura   2004-04-08

Badaude antzeko arreoak dituzten beste nekropoli edo hilerriak. Berria - Gaiak   2004-08-05

Duela bi urte beste 80 bat hilobi agertu ziren Beriainen bertan, etxe bat altxatzeko lanetan, eta ingurua, beraz, «nekropoli garrantzitsua» izan zitekeela uste du Pello Iraizoz Ondarearen Berreskurapenerako Elkarteko kideak. Berria - Kultura   2004-04-27

Islamiar nekropoliek badute loturarik bisigodoen garaiko hilobiekin? Berria - Gaiak   2004-08-05

VII. mendeko nekropoli islamiar bat aurkitu dute aste honetan Alacanteko Pego herrian; bertan hilotzez gain, haiekin batera lurperatutako hainbat objektu ere aurkitu dituzte. Berria - Gaiak   2004-08-05

Hadrumeteko nekropolisean datza Sextilio, Septima xarmatzailearen eta haren ahizpa birjina Foinisaren artean. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 49. orr.

Iberiako penintsulan beste bi nekropoli handi daude. Berria - Gaiak   2004-08-04

2 hilerria, bereziki handia eta oroitarriz osatua.

Eliza bateko nekropolia Kondestablearen jauregian. Berria - Harian   2006-03-22

Panteoiaren aurrean, esplikatu nion eliza izateko hasi zutela eraikuntza, baina 1789an amaitu zutenez, Iraultzak "Famaren tenplu" bihurtu zuela -nekropoli bat, "Frantziako askatasunaren gizon handientzat"-, eta han daudela hainbat pertsonaiaren hileta monumentuak, besteak beste, Voltaire, Rousseau, Hugo, Zola eta baita Marie Curie-rena ere, gizona ez izan arren. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 358. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus