Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nerbioso 1 izond nerbioarena, nerbioei dagokiena. ik nerbio 4.

Tentsioa sumatzen zaio juezari, belarriak tente, halako tik nerbiosoren bat.  Berria - Kirola   2004-07-29

Beren zereginarekiko esker txarraren intuizioak, beren gizarte-egoerari atxikitako uzkurduretatik sortzen zen ezinbesteko tentsio nerbiosoarekin batera, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.

Idazlea terminal nerbioso guztiak oso sentibera dituen izakia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 213. orr.

Amaiera nerbioso gehiago dauzkagu gure larruazalean gizonezkoek baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

Zibilizazioaren lehen ondorioa sentsibilitate nerbiosoaren garapena da, eta sentsibilitate horren harrotze edo bizkorketa gure gaitz nahiz plazerren jatorrian dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

2 nerbioak airean-edo izateko joera duena. ik urduri; artega.

Izaera nerbioso eta mugituak musikan perkusioaren bidea jorratzera eraman zuen Antonio.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.

Sits txiki bat da don Rodrigo, arrea eta nerbiosoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 22. orr.

Zibilizazioaren lehen ondorioa sentsibilitate nerbiosoaren garapena da, eta sentsibilitate horren harrotze edo bizkorketa gure gaitz nahiz plazerren jatorrian dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Bazkalorduan begi eta betileak pausaleku bila, itsasora irten eta ur iluna besterik aurkitu ez zuten tximeletak, gero tristura haragi nerbiosoaren konpainia bakar leihoko kontrargian begiratu zaitudanean, eskuak Mafaldaren amantalean igurtziz, delikatuki.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 88. orr.

3 (adizlagun gisa)

Raquel Welchengana hurreratu nintzen orduen, ni ere nerbioso bere ule ederra bere kolkoan ikusiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.

Horrek nerbioso jarri zuen Matias.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 18. orr.

Horrela jardun nuen, pixkanaka, poliki eta soseguz bezain nerbioso, urduri eta desasosegaturik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 52. orr.

Eguzkiak kafe asko hartu izan balitu bezala edo, beste era batera esanda, eguzkia nerbioso balego bezala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus