Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurosi (orobat neurosis g.er.) 1 iz nerbio sistemaren eritasuna edo nahasmendua, anatomia oinarri ezagunik ez duena.

Korrika egin behar horrek gaixotasun mota bat izan behar du, neurosi bat -hasten omen zitzaion senarra. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 29. orr.

Besteenganako eskuzabaltasun hura, lanbidean zuen trebetasun berezi hura, neurosi baten emaitza? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 172. orr.

Hilketa baten ostean eldarnio paranoiko bat dagoela edo delitu sexual batean neurosi bat dagoela. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 52. orr.

Banakoaren neurosiak sexua du oinarri; aldiz erlijioak, neurosi unibertsalak alegia, norberekeria. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 41. orr.

Aipatu duzun herriminak edo lekukotzeko izaten dituzten arazoek eragin egiten badute ere, ez dira neurosiak edo psikosiak agertzen. Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Sarritan alferreko lana da gaixo hori mundu-ikuspegi osasungarri eta bizimodu egoki batera ekartzen saiatzea, gotortu eta babestu egiten baita neurosi eta ustekeriazko harresi baten atzean. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 131. orr.

Neurosiaren lehengusu propioa den fanatismoa, jatun exkaxen laineza bat besterik ez da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 204. orr.

2 (izenondoekin)

Gauzak -erabakiak hartzea batez ere- biharamunerako uztea [...] neurosi obsesiboaren ezaugarrietako bat baita, Sedanoren iritziz behintzat. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 95. orr.

Izan ere, erlijioa gizateriaren neurosi obsesiboa da. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 41. orr.

Eskizofrenia lotsagarri bat saldu eta neurosi errukarri bat erosi. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 135. orr.

Baina badira bizirik dirauteino, neurosi arraroak edo berezi samarrak gordetzen dituztenak. Berria - Kultura   2004-09-18

Erraten du fedeak eta Amodio absolutu batek dituela kasik sendatu "neurosi oso larria" zeukan neska gaztea. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 146. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

"Usher Etxearen hondamena" kontakizunean, neurosi kasu bat aztertzen da, oraintsu jakin denez, bere ezagun baten kasua, ez, uste izan den bezala, berea. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 14. orr.

Barre-karkara luze azantzatsu bat izan zen, egiazkoa ia, neurosi puntu batez zipriztidua. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 35. orr.

4 gerra-neurosi

"Obus-xokaren trauma" edo "gerra-neurosia" ere esaten zaio. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 193. orr.

Eguneroko bere zereginetan aurreikusi gabeko edozerk ataka gaiztoan jartzen zuen Durant andrea, gerra-neurosiak jotako eriondo batena zirudien atakan jarri ere. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neurosi obsesiboa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus