Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurrigabe (orobat neurri gabe; Hiztegi Batuan neurrigabe agertzen da izond markarekin; ik neurri 25) 1 izond neurririk ez duena.

Hala eta guztiz ere, bere erreakzioa neurrigabea iruditu zitzaidan. Haren egitura espiritual eta fisikoaren arabera, basakeria eta gutizia beti neurrigabeak ziren harengan, eta bi grina horiek etengabe ari ziren ihesbide bila gerran. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 94. orr.

Zigor eskaera neurrigabeak. Berria - Euskal Herria   2004-03-26

-Handitasun neurrigabea da, behinik behin, egiptoarren berezitasuna, ezta? -mintzatu zen Léa-. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 148. orr.

Erlijioen aberastasuna izugarria da eta, gainera, gizakion gaitasun neurrigabea erakusten digu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 262. orr.

Ez al zen kaosa edo ilunpeetako leize neurrigabe hura, kosmosa edo mundu antolatua baino lehenagoko zerbait? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 117. orr.

Inolako mugimendurik ez bakardade neurrigabe hartan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 276. orr.

Esan beharrik ez dut, gainera, zuen amaren joera gizonzale neurrigabe horrek segida izan duela zuetako baten batengan. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 67. orr.

Maitasun miragarri eta neurrigabea! Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 110. orr.

Alaitasun lauso baina neurrigabe eta ausart baten sentipena. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 86. orr.

Ikusi, eta ez luke ulertuko, Jainkoa deritzola jakin arren, eta ulertezintasun neurrigabearen oinaze neurrigabeak dar-dar eragingo lioke. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 76. orr.

2 neurrigabeko (orobat neurri gabeko; Hiztegi Batuan neurrigabeko agertzen da) izlag neurrigabea.

Inesek Jesu Kristo du bere neurrigabeko aberastasun, eta ez da hori bezalako segurantziarik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1173. orr.

Nikanorrek, bere neurrigabeko handikeriaz harrotua, oroitarri bat eraikitzea erabaki zuen. Elizen arteko biblia   2 M 15,6

Giza konfiantzaren euskarri diren urrea eta zilarra pilatu eta neurrigabeko ondasunak dituztenak. Elizen arteko biblia   Ba 3,17

Neurrigabeko izulaborri batek hartu zuen hori guztia entzutean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 312. orr.

Ez duzu uste zuzena ez dena zuzengabea dela, eta zuhurra ez dena zuhurtziagabea dela, eta neurritsua ez dena neurrigabekoa dela. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bermea neurrigabea (3); maitasun neurrigabea (4)

maitasun neurrigabeagatik (3)

eskaera neurrigabeak (3)

neurrigabeko desira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus