Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurrizko izlag neurritsua, neurriz betea.

Emazte zintzo haiek, seme jator haiek, alaba garbi haiek, merkatari neurrizko haiek. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 354. orr.

Eta arrazoin zuen, halaber, Senekak, noiz eta neurria eta neurrizko plazerrak kontseilatzen baitzituen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 400. orr.

Aurrean, oraindik zutik dirauten XIX. mendeko jauregi bakan horietako bat nekusan, egituraz klasikoa baina neurrizko modernismoaz jantzia. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 83. orr.

Neurrizko prezioa duen kalitateko etxebizitza duina izateko. Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Gradellerenean, Lisak bizitza bare eta neurrizkoari eutsi zion, bere irribarre politarekin hango giroa alaitzen zuela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 79. orr.

Epailearen erabakiak neurrizkoak izan behar dute, ustezko delituaren tamainarekin proportzionalak. Berria - Harian   2005-04-23

Ikusten duzunez, neurrizkoa dut mintzaira; ez zait jadanik haizu izen arras ezti horiek, nire bihotzak biziki maite dituen horiek, eta isilean etengabe erraten dizkizunak baliatzea. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 293. orr.

Aditua ez denari ere zalantzarik gabe onak eta garestiak iruditu ohi zaizkion moduko jantziak zeramatzan soinean, neurrizkoak eta dotoreak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 106. orr.

Negoziazio liskartsuak baztertu eta neurrizko soldata igoerak eskatu. Berria - Ekonomia   2004-12-28

Jakina da armadaren esku-hartze neurrizko batek ekarri zuela atzera lasaitasuna barren-gogoetara. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 159. orr.

Fregeren azterketak a priori justifikagarriak diren proposizio guztiak analitikoak direla dioen enpirismoaren bertsio bat sortu zuen (neurrizko enpirismoa). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus