Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nobletasun 1 iz noblea denaren nolakotasuna. ik bikaintasun.

Egoera naturazkoan aurkitzen da ariman, hau da, Jainkoaren irudi bera da, egiazko irudia, garbia, baina hainbesterainoko bikaintasun eta nobletasunik gabea. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 77. orr.

Antzeko bizitasuna zuten zaldizkoek eta zaldien gorputzek: dotoretasun eta nobletasuna, ia errudun sentiarazeko moduko grazia eta harmonia, edozein aitoren semeri gorputz-arimetan gertatzen zaiona bezalakoa. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 66. orr.

Idazkera izango da Arkitekturaren teoriari bere nobletasun hori ezartzen diona. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 160. orr.

Animaliaren atalen artean atal nagusitik urrunen dagoena nobletasunean gutxiago da hurbilago dagoena baino. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 197. orr.

2 aitoren seme denaren nolakotasuna.

Orangeko printzearen proskripzioan, Felipe II.ak agindu zion hura edo haren oinordekoak hiltzen zuenari hogeita bost mila ezkutu eta nobletasuna emango dizkiola. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 264. orr.

Zeren eta, noblea eta bere herrialdean txit agurgarria izanik, odoleko nobletasuna arbuiatuz espiritukoa aukeratu baitzuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 234. orr.

Bazen Eslavonian kondesa bat, nobletasunez ospetsu bezain bertutez bikain zena, Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 859. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zeren nobletasun agiria bereganatu ondoren egin baitzezakeen amets, orduan baizik ez, nobleen bizimoduarekin, zergak eta tributuak ordaintzeari utziz eta lana ere alde baterat utziz. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 45. orr.

· Gai honek, onen barruan, nahikunde biziak sortzen ditu barnean biltzeko, eta barne-nobletasun gorenean hazteko, Jainkoarekiko ahaidetasun estuak eskatzen duen moduan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus