Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

noizbait (orobat noizpait g.er. eta noizpeit g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian noizbait agertzen da) 1 adlag
2 noizbait ere (orobat noizpaitere g.er. eta noizpaitte g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian noizbait ere agertzen da)

Noizbait ere, jabetu nintzen: gu denok, gaztetxoa eta andrea, agerpen bat ginen, nire oroimenak leku desertu hartara ekarritako fantasma taldea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 43. orr.

Noizbait ere heldu ziren etxera, prestatu zuten afaria, eta mahaira eseri ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 62. orr.

Noizbait ere joan zen, eta zientzia liburuen argitaletxe bat sortu zuen bere kasa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 255. orr.

Noizbait ere dena argitu zen eta drogagileak ziurtatu ahal izan zuen, hainbat urte lehenago, Sams Al-Dinek edabe bat eginarazi ziola hazia sendotzeko eta trinkotzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Ailegatu nintzen noizbait ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

-Esan zenidan noizbait ere tokatu behar zitzaizula.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 346. orr.

Galdu du noizbait ere orain urte gutxi arte zikiratze sinbolikorako erabiltzen zuen tresna izugarri hura: soldadutza.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.

Ez duk nire ofizioa, baina beste noizbait ere egin izan diat.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 58. orr.

Bere galtza bakero beltz behinola zuri izandako joskuradunekin, eta noizbait ere zuri izandako bere espartinekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

-Ikasiko duk noizbait ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 220. orr.

-Arbola eroriaren ondoan -xuxurlatu zion noizbait ere.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Zure zauriak noizbait ere sendatu egingo dira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 110. orr.

3 noizbaiteko (orobat nozbaiteko g.er.) izlag

Horixe da hiria gaur, handiago eta areago, eta lehengoen batere antzik gabea, izena salbu; edo izen arrotzetara bagoaz, oso bana dira, jakina, noizbaiteko polis hura eta orainagoko city hauek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Ezaguna duzue, noski, noizbaiteko nire jokabidea judaismoan: zeinen gogor pertsegitzen nuen Jainkoaren Eliza, berau suntsitu nahirik.  Elizen arteko biblia   Ga 1,13

Neurri jakinik gabeko gogo on noizbaiteko hura hotziltzen eta gezatzen hasten denean, neurria eta ordainaren legea gailentzen dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Ahalkeak hartu gintuen Erkizia azaldu zitzaigunean, sotanak muga ezartzen zuen noizbaiteko ikaskideen artean, gelatarra izandako hura Jainkoaren hauta zen orain.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Galera, zapuzte eta etsi-behar baten umeak gara: haurtzaro beti-joankor, gaztetasun beti-iheskor, amodio beti-galkorraren, lehenbiziko egunsenti itzalik gabeko haren, paradisuaren edo auskalo zeren galerak ekarri gaitu gure izatera, noizbaiteko geure onetik orain hauetako ondoezetara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

4 noizbaiteko batean

Noizbaiteko batean han zetorrek zaldi gainean...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.

Noizbaiteko batean, funtzionarioak keinu egin zidan etortzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 66. orr.

Talde osoak ibili omen hituan haren atzetik, eta harrapatu ere bai noizbaiteko batean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Uste nuen pentsamendua kontzentratu eta kontzentratu, burubide jenialen bat izango nuela noizbaiteko batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus